Itotzeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun hil dira itota EAEn eta Nafarroan uztaileko lehen hamabostaldian

Hala, itotze gutxien dituzten erkidegoen artean daude. Estatuan 41 pertsona hil dira uztaileko 15 egun horietan.
Zurriolako hondartza
Itotzeen ia erdia hondartzetan gertatzen da. Zurriolako hondartzaren argazkia: Txomin Rezola

Bi pertsona hil dira itota Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako espazio akuatikoetan uztaileko lehen hamabostaldian, Espainiako Salbamendu eta Sorospen Errege Federazioak egindako Itotze Txostenaren arabera.

Hori horrela, itotze gutxien erkidegoen artean daude EAE eta Nafarroa. Urtea hasi zenetik, dena den, 10 pertsona zendu dira modu horretan EAEn (ezbehar tasa handiena duten erkidegoen artean, zortzigarrena. Nafarroan heriotza bakarra izan da 2019 honetan.

Espainiako Estatuan 41 lagun hil dira itota uztaileko lehen 15 egunetan, hots, egunean ia hiru. Maiatzetik goranzko joera izan dute itotzeek, Salbamendurako eta Sorospen Federazioaren datuen arabera.

Itotzeen ia erdia hiru erkidegotan izan dira: Andaluzia eta Valentzia (7na) eta Katalunia (6).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X