Itotzeak
2018/09/02 - 21:55
Itota hil den pertsona baten hilotza erreskatatu dute Azagran
Lekukoek adierazi dutenez, igeri eginda Ebro ibaia zeharkatzen saiatu da gizona, baina unetik unera desagertu egin da.
2018/09/02 - 16:21
Hiru urte dira Aylan ume siriarra hilik aurkitu zutenetik
Irudia hark munduari buelta eman zion, eta denen kontzientziak astindu zituen. Orduztik, ordea, errefuxiatuen drama ez da amaitu, alderantziz, hildakoen kopurua igo egin da.
2018/09/02 - 14:46
Gutxienez 640 haur migratzaile itota hil dira Mediterraneoan 2014az geroztik
Igande honetan, hain justu, hiru urte bete dira Aylan Kurdi hiru urteko haurtxo siriarraren gorpua Turkiako kostaldean aurkitu zutela. Umearen hilotzaren irudia bolo-bolo zabaldu zen mundu osoan.
2018/09/02 - 13:12
19 pertsona hil dira itota Euskal Herrian aurten
Horietatik 12 Euskal Autonomia Erkidegoan hil dira; lau Nafarroan, eta beste hiru Iparraldean.
2018/08/21 - 16:31
64 urteko arabar bat itota hil da Santoñako Berria hondartzan
Bi anbulantzia eta Santoñako osasun-zentroko medikuak bertaratu dira, eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil da.
2018/08/08 - 16:15
721 pertsona hil dira Mediterraneoan ekaina eta uztaila artean
Europar Batasunaren politikak gogor salatu ditu Amnisitia Internazionalek argitaratutako txostenean. Azken bi hilabeteetan Mediterraneoan hildakoen kopurua hazi egin dela adierazi dute.
2018/07/27 - 19:51
Gutxienez 1.500 etorkin hil dira Mediterraneoko uretan urte hasieratik
Libia eta Italia lotzen dituen ibilbidea Europara heltzen saiatzen diren pertsonentzako hilgarriena da; izan ere, 19 pertsonatik batek bizitza galtzen dute saiakera horretan.
2018/07/18 - 13:46
Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute
Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du.
2018/07/18 - 00:54
Libiako kostazainek 'abandonatutako' bi gorpu erreskatatu ditu Open Armsek
Nazioarteko uretan “sorospen-eginbeharra ez betetzea” leporatu dio gobernuz kanpoko erakundeak Triades ontziari. Open Armsek ohartarazi duenez, arriskuan zegoen ontzi bat “gauean abandonatu dute”.
2018/06/13 - 12:45
84 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute Lekeitioko kaian
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Lekeitioko bizilaguna zen, eta baliteke uretara erori izana. Ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko.
2018/02/04 - 13:58
Hogei bat migratzaileren gorpuak erreskatatu dituzte itsasoan, Melillatik gertu
Pateran Espainiako kostaldera iristen ahalegintzen ari zirela hondaratuta hil direla dirudi, Melillako kostatik lau edo bost miliatara. Bidaiari itsasontzi batetik ikusi dituzte gorpuak ur gainean.
2018/02/02 - 16:36
90 etorkin hil dira Libiako kostaldean beren ontzia urperatu ostean
246 etorkin hil dira Mediterraneo itsasoan urtarrilean. 2017an 254 hil ziren epe berdinean.
2017/12/02 - 18:16
Caparroson desagertutako mutilaren hilotza aurkitu dute
Nafarroako Suhiltzaileek Twitter bidez jakitera eman dutenez, gaztearen hilotza Aragoi ibaian aurkitu dute, Caparroso parean.
2017/10/23 - 18:58
Emakume bat hilda topatu dute Urdaibaiko itsasadarrean
Oraingoz ez dute identifikatu emakumezkoa, eta ez dago argi nola hil den.
2017/09/13 - 19:37
60 urteko emakume bat hil da Zarautzeko hondartzan, itota
Surflari batzuek uretatik atera dute, baina ondoren osasun langileek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
2017/08/20 - 13:18
Baionako gizon bat hilda aurkitu dute, Tarnos hondartzan itota
Akizeko fiskaltzak 30 urteko gizonezkoaren autopsia eskatu du, baita odol analisia ere. Izan ere, zenbait lekukoren arabera, edanda ikusi zuten gizona desagertu aurreko gauean.
2017/07/13 - 15:48
Basauriko gizon bat hil da Riviera Mayako hondartza batean itota
Koinatuarekin uretan zegoela, korronte batek harrapatu zituen.
2017/06/19 - 21:25
126 migratzaile hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta
Ontzia Libiatik abiatu zen osteguan, eta 130 pertsona zeramatzan. Lau bizirik daude.
2017/06/12 - 01:48
Santurtziko bizilagun bat hil da Huescan, paddle surfean ari zela
Lagun batekin batera zebilen kirol hori egiten Gállego ibaian, Sabiñanigon.
2017/03/24 - 09:18
200 lagun hil direla uste dute, bi itsasontzi Libian hondoratu ostean
Proactiva Open Arms GKEak gorpu batzuk berreskuratu ditu uretatik eta, baieztatu duenez, 130-150 pertsona eraman ohi dituzten bi ontzi hondoratu dira. ACNUR "oso kezkatuta" agertu da.