Iurreta
2022/06/30 - 13:40
Pikete bateko kide bat atxilotu dute Iurretako poligono batean
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du autoritatearen aurkako atentatua eta erresistentzia larria egotzita Iurretako Arriandi poligonoan. Horretaz gain, beste pertsona bat identifikatu dute.
2022/05/23 - 13:22
Bi bizipista berrik Erletxeta eta Larrabetzu eta Erletxeta eta Boroa lotuko dituzte 2025ean
Bi bizipistak (hiriarteko bizikleta-bidea) elkarren artean lotuta egongo dira eta guztira 7,9 kilometroko luzera izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak 20,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Halaber, jarraipena emango diote Zornotza eta Iurreta lotuko dituenari.
2022/05/13 - 18:24
Iurretan ostegunetik falta zen 81 urteko emakumea onik topatu dute
Orozketa auzotik mendi buelta egitera atera zen arratsaldean, eta etxera itzuli ez zela eta, haren desagertzea salatu zuen familiak.
2022/04/02 - 23:15
Gizon bat hil da A-8ko bidesariaren kontra talka eginda, Iurretan
A-8ko errepideko bidesariko kabina baten kontra jo du eta lekuan bertan hil da. Bera bakarrik zihoan ibilgailuan.
2022/02/19 - 09:38
Istripu ikusgarria izan du auto batek Iurretako ordainlekuan
Bart izan da istripua A-8an, Gipuzkoako noranzkoan. Kasualitatez, bezperan, beste auto batek ere istripua izan zuen eta iraulita geratu zen toki berean. (Irudiak: Iurretako suhiltzaileak)
2021/06/07 - 18:42
% 100ekoa da grebaren jarraipena Durangaldeko Bizkaibusen, ELAren arabera
Grebaz gain, bi langileren kaleratzea salatzeko protestak egin dituzte Lemoan eta Bilbon. Lanuztearen ondorioz, 140 zerbitzu baino gehiago geratuko dira bertan behera.
2021/04/22 - 23:03
Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli da
Jaioterrira joan da, Iurretara (Bizkaia), senideak eta gertukoak bisitatzera.
2021/04/22 - 01:19
AP-8a ireki dute Iurretan, bi zauritu utzi dituen auto-istripuaren ostean
Bi autok talka egin dute Donostiako noranzkoan, ordainlekua igarota, eta trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute.
2020/12/26 - 21:01
Ehunka pertsonak “airearen kalitate txarraren” aurka protesta egin dute Durangaldean
"Zer arnasten dugu?" lelopean, manifestariek isilik Durangotik Iurretara ibilbidea egin dute. "Airearen kalitatearen arazoaren" aurrean "ekitea" eskatu dute.
2020/12/19 - 19:48
Desagertuta zegoen 87 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Iurretan
Senide talde batek aurkitu du gorpua. Ertzaintza gizonaren bila ari zen aurreko asteburutik.
2020/12/14 - 11:07
Durango inguruan desagertutako 87 urteko gizon baten bila ari dira
Gizona larunbat gauetik falta da etxetik eta mugikorra desaktibatuta dauka. Bilaketa lanetan Ertzaintzaren Mendiko, Uretako eta Helikopteroen atalak ari dira parte hartzen.
2020/12/12 - 12:34
Iurretako alkatea prebarikazioagatik ikertzen ari dira
Iñaki Totorikaguena jeltzalea ustezko prebarikazio delitu batengatik ari da ikertzen Durangoko Instrukzio Epaitegia, kargutik kendu zuten udal idazkari baten salaketaren ostean.
2020/10/19 - 11:57
Egunsenti zoragarri batekin hasi dugu astea
Irudi ikusgarriak utzi dizkigu gaurko egunsentiak Euskal Herriko txoko askotan.
2020/09/27 - 00:58
74 urteko emakume bat hil da Iurretan, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 20:40 aldera gertatu da Durango eta Orozketa auzoa lotzen dituen errepidean. Anbulantzia bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira.
2020/09/24 - 22:54
Durangok ohartarazi du bentzeno kontzentrazio maila altuko uneak atzeman dituela
Usain txarraren jatorria aztertzeko egindako ikerketaren arabera, Iurretako bi industriagunetan dago jatorria, eta gainera, bentzeno maila "oso altuko" uneak atzeman dituzte.
2020/06/15 - 15:54
ONCEko saltzaileak kalera itzuli dira hiru hilabete lanik egin gabe pasatu ostean
Jose Mari Mardaras Durango eta Iurretako ONCEko saltzailarekin izan gara. 28 urtean ez omen da horrenbeste denbora lanik egin gabe egon.
2020/03/24 - 16:25
Lau hondeamakina, Joaquin eta Albertoren gorpuen bila
Eguraldi onarekin, bi langileak bilatzeko lanetan "aurrerapen askoz azkarragoak" egin daitezkeela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.
2020/02/07 - 21:58
Zabortegiko beharginak bilatzeko lanak eten dituzte egunsentira arte
Bizkaiko Aldundiak zehaztu du "zabortegiaren eremua oso ezegonkor" dagoela. Prebentzio neurrien hasierako gabezia kritikatu dute sindikatuek.
2020/01/13 - 17:12
AP-8 autobidean 225 km/h-ko abiaduran zihoan gidari bat harrapatu dute Iurretan
Gertakaria igandean, urtarrilaren 12an, 19:50ean izan zen, AP-8 autobidean, Iurretan, abiadura-kontrol bat egiten zuten bitartean.
2019/11/26 - 18:41
Iurretako paper-fabrikan istripua izan da eta hiru langile intoxikatu dira
Lan-istripua 04:30 aldera jazo da, Iurretako Smurfit Kappa Nervion lantegian. Beharginak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.