Jaiak
2025/02/09 - 15:44
Inudeak eta artzainak atera dira kalera Donostian, Kresala elkartearen eskutik
200 lagunetik gora atera dira gaur. XIX. mendean artzainak menditik jaitsi eta hirian umeak zaintzen aritzen ziren inudeekin elkartzen zirenekoa gogoratu dute horrela.
2025/02/09 - 13:27
Hungariatik heldutako kaldereroek desfilatu dute Donostian, inauterien atarian
Hungariatik etorri berri, Alde Zaharra hartu dute. Kazolak, zartaginak eta mailu txikiak eskuetan zituztela, tradizioak agindu bezala, Konstituzio plazan kanpamentua jarri, aho batez Sarriegiren doinuak abestu, dantzatu eta hiria alaitzen aritu dira.
2025/02/08 - 20:21
Debako Saka ganadutegiak abelburu guztiak hil behar izan ditu, tuberkulosi agerraldi baten ondorioz
Bere sare sozialetan zabaldutako ohar batean, "jai herrikoietara bideratutako abelburu bizien Euskadiko ganadutegi zaharrenak" adierazi duenez, "egoera honi ahalik eta jokaera sendo eta irmoenarekin aurre egin eta gure animaliek erakutsi diguten bideari jarraitzeko intentzio osoa" dute.
2025/01/28 - 21:07
Urte amaiera ospatzen da gaur Asiako zenbait herrialdetan, Txinan, batez ere
Txinako jai garrantzitsuena da. Txinatar jendeek familiarekin biltzeko bidaiatzen dute, eta joan-etorri masiboko egunak izaten dira.
2025/01/20 - 13:14
Ia 5.000 umeren danborrek Donostia hartu dute Sarriegiko martxen doinuekin
38 ikastetxe eta elkartetako 45 konpainiatan antolatuta, Alderdi Ederren desfilatu dute, Ander Alustiza Amassorrain Ikastolako Danbor Nagusia buru izanda.
2025/01/20 - 11:32
San Sebastian egunaren ospakizunak ez du etenik, danborren eta upelen erritmoa lagun
Gipuzkoako hiriburuko patroiaren egun handia ospatzen ari dira milaka donostiar. Danbor hotsak gauerdian hasi ziren, eta egun osoan zehar jarraituko dute hiriko txoko guztiak betzen.
2025/01/20 - 10:11
Hasi da Azpeitian inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan duen danborrada
Donostian bezala, gauerdian lehertu da 24 ordu iraungo duen festa Azpeitian. Danbor hotsak inoiz baino ozenago entzun dira Azpeitian, festa hasierako danborradan 31 konpainiak eta 1.600 pertsonak parte hartu baitute. San Sebastian egunez, umeen danborrada 12:30ean hasiko da.
2025/01/20 - 01:10
San Sebastian martxaren doinupean bandera igoz eman diote hasiera donostiarrek 24 orduko jaiari
Gauerdian lehertu da festa Konstituzio Plazan. Aurten, 22.908 helduk eta 5.000 haurrek desfilatuko dute egun osoan zehar Donostiako kaleetan, danborra jo eta jo.
2025/01/19 - 09:19
Danborren taupadak, urteko gaurik zirraragarrienaren zain
Milaka lagun ari dira urteko gau zirraragarrienetako bat prestatzen: San Sebastian bezpera. Ospakizun labur baina bizi honek kolorez eta alaitasunez beteko ditu Donostia, Azpeitia, Tafalla eta Lakuntzako plaza eta kaleak.
2025/01/16 - 19:44
Zazpi danborrada berri, guztira 167, "historiako San Sebastian egun jendetsuenean"
Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak helduen danborrada aurkeztu dute udaletxean. Guztira, 22.736 pertsonek parte hartuko dute helduen danborradan.
2025/01/14 - 19:31
Donostiako Danborradak kartel propioa du berriro, 43 urteren ondoren
'Donostiako Danborrada' da Joseba Larretxe diseinatzaile bidasotarrak egindako kartelak dakarren leloa, eta desfileetako pertsonaia nagusiak agertzen dira bertan.
2025/01/12 - 17:58
Astotxo Eguna ospatu dute igande honetan Lazkaon
150 lazkaotarrek hartu dute parte Bibliako pasartearen antzezlanean. Astoa da protagonista, Jesusen familiak asto gainean ihes egin zuelako. Aitzakia horrekin, Enkarterriko asto lehiaketa ere egiten da.
2025/01/01 - 22:14
Iruñeak 2025eko sanferminetarako atzerako kontaketa hasi du Eskalerikaren lehen mailarekin
Eskalerikaren lehen maila Leire Ruiz Ganuza eta Txori Garcia Uriz aktoreen pregoiarekin igo dute, Udaletxe plazan. Ondoren, kalejira egin dute Antoniutti parkeraino, eta su piromusikalen erakustaldia izan da bertan.
2024/12/29 - 11:16
Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen
Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
2024/12/08 - 22:40
Aurrerantzean ez da zezenketarik izango Karrantzako jaietan
Zezenketen gaineko herri galdeketa egin dute Karrantzan. 343 boto jaso ditu zezenketak kentzeko proposamenak ea 252 mantentzeak. Beraz, datorren urtetik aurrera, ez da zezenketarik izango herrian.
2024/10/23 - 13:40
Putxeren festa handia, Balmasedan
Urriak 23 dituen honetan ospatzen dugu San Severino eguna, eta Balmasedako kaleetan babarrun usaina dago, bertako errezetarik tradizionalenak ekarrita. Goizean goizetik, ehunka kuadrilla sukalkia prestatzen dihardute, putxeren epeltasuna lagun.
2024/10/17 - 13:29
Baionako bestak uztailaren 9tik 13ra egingo dira 2025ean
Ferianteen eskariari erantzunez, Mont-de-Marsango eta Baionako gobernuek adostu dute bi bestak egun beretan ez izatea. 2026an, berriz, uztaileko hirugarren astean egingo dira festak Lapurdiko hiriburuan.
2024/10/04 - 21:01
Arrasatearrak dotore jantzi dira Maritxu Kajoi ospatzeko
Maritxu Kajoi txikiteroen jaia da, 1977tik urtero urriko lehen ostiralean ospatzen dena. Ohitura da arropa dotorez janztea eta eskapulario bat zintzilik eramatea.
2024/09/29 - 23:21
40. laia txapelketa egin dute Garesen
Udazken hasierako azoka eguna izan dute gaur Garesen, eta, horren baitan, laia txapelketa egin dute; 40. edizioa da aurtengoa. Garai batean nekazariek lurra goldatzeko erabiltzen zituzten laia parearen gainean egin dute korrika, karrika nagusiaren punta batetik bestera.
2024/09/22 - 18:37
Aldapako San Fermin eguna ospatu dute iruindarrek
Ehunka iruindarrek hartu dute parte Alde Zaharrean egin duten ospakizunean. Erraldoi eta buruhandiak, La Pamplonesa eta Duguna dantza taldea ere izan dira bertan.