Jaiak
2024/06/29 - 19:03
Euriak Kaxarranka kofradia barruan dantzatzera behartu du
Eguraldiak baldintzatuta, baina tradizioari eutsiz, kaxarranka dantzatu da beste behin Lekeition. San Pedro Kofradian dantzatu du Unai Urkiagak, lehen aldiz.
2024/06/28 - 19:54
Centinela, edarian 22 droga mota detektatzeko gai den eskumuturrekoa
Nafarroan sortutako eskumuturrekoak, Centinela, 22 droga mota detektatzen ditu edarian sexu-erasoak saihesteko. Bi eskumuturreko mota daude, eta premiumak, gainera, geolokalizatzeko aukera eskaintzen du.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/27 - 19:42
Cristina Ibarrola, Joseba Asiron eta Palestina Iruñeko peñen pankartetako protagonistak
Iruñeko Peñen Federazioak sanferminetarako programazioa eta 16 pankarten diseinuak aurkeztu ditu. Cristina Ibarrola eta Joseba Asiron protagonista dituen zentsura mozioa ez da oharkabean pasatu, ezta palestinar herriarentzako askatasun aldarrikapena ere.
2024/06/27 - 14:43
Iruñeko Udalak herritarren erabateko inplikazioa eskatu du sanferminetan sexu indarkeriari aurre egiteko
Gazteluko Plaza sentsibilizazioaren epizentro izango da berriro, eta biktimen arretan zentratutako hamar profesionalek txandak egingo dituzte eguneko 24 orduetan zehar.
2024/06/26 - 20:19
Itziar Ituño izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
Nagore Ugarte Ruiz "txinbotarra" izango da txupinera abuztuaren 17an hasiko diren jaietan.
2024/06/26 - 16:23
Emakundek eta EUDELek bilera egingo dute ostegun honetan, jaietan eraso sexistak prebenitzeko
Emakumearen Euskal Erakundeak eta Euskadiko Udalen Elkarteak indarkeria matxista nola prebenitu eta eraso bat gertatzen denean nola jokatu aztertuko dute aurten ere.
2024/06/25 - 14:50
Honako hau izango da Bilboko Aste Nagusia 2024ko kartela
'Azul Agosto' deituriko proposamena izan da abuztuaren 17 eta 24 bitartean ospatuko den 2024ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketako irabazlea. Hori horrela, Mario Larrinaga Mochales diseinatzaileak 3.000 euroko saria irabazi du.
2024/06/23 - 23:50
Natura zaintzeko deia ardatz hartuta piztu dute Donostian San Joan bezperako sua
San Joan sua piztu eta suaren bueltan dantza egin dute udal ordezkariek eta dantzariek, Udal Txistulari Bandaren laguntzaz. Konstituzio plazan egin dute eitaldi nagusia, milaka herritar inguruan zirela.
2024/06/21 - 12:51
Suak, errituek eta dantzek girotuko dute San Joan bezpera euskal hiriburuetan
Sua izango da gau horretako protagonista nagusia Euskal Herriko txoko gehienetan. Hiriburuen artean, Bilbo eta Donostia dira aipatzekoak, su gehien bi horietan piztuko direlako.
2024/06/18 - 13:45
2024ko Andre Maria Zuriaren jaiek badute kartel irabazlea
Amaia Arrazola ilustratzaile eta sortzaile gasteiztarra da aurtengo kartel irabazlearen egilea. Irudian festetako bere unerik gustukoena islatu nahi izan du, Zeledonen jaitsiera, alegia.
2024/06/15 - 19:06
Munduko arrozik onenak dastatu dituzte larunbat honetan San Frantzisko auzoan
70 herrialdetako 3.000 lagunek parte hartu dute Munduko Arrozak jaian. 50 bat arroz txapelketan lehiatu dira. Jaia bukatzeko, mauka-mauka jan dituzte prestatutako arroz guztiak.
2024/06/13 - 21:32
Ehunka lagun bildu dira Urkiolako santutegian San Antonio eguna ospatzeko
Ehunka lagun bildu dira ostegun honetan Urkiolako santutegian San Antonio eguna ospatzeko. Nekazari eta artisauen hogeita hamar postuko merkatuaz gozatu ahal izan da.
2024/06/11 - 16:15
Duguna Iruñeko dantzari taldeak botako du sanferminetako txupinazoa
Udal dantza taldeak 75 urte beteko ditu aurten. Bere hautagaitzak 3.971 boto eskuratu ditu.
2024/06/10 - 22:23
Bilboko Konpartsek ukatu egin dute "betorik ezarri izana", hainbat kulturgilek salatu zuten bezela
Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere gezurtatu egin ditu duela bi aste 150 kultur eragilek sinatutako manifestuan adierazitakoak. Minduta agertu dira, gainera, sinatzaileak ez zirelako eurekin harremanetan jarri, euren iritzia jakiteko.
2024/06/09 - 21:34
Etxebarriko bizilagunek bat egin dute jaietan emakume batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
San Antonioko jai batzordeak, txosnek eta Udalak elkarretaratzea deitu dute herriko jaietan emakume batek jasandako erasoa salatzeko.
2024/06/09 - 17:00
Etxebarrin izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
San Antonioko jaiak ospatzen ari den udalerrian sexu-erasoa egin diotela salatu du larunbatean emakume batek. San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak elkarretaratzea deitu dute gaur, 17:00etan.
2024/06/02 - 21:49
Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko
Antolatzaileek "politika egokiak, ausartak eta baliabideak" eskatu dizkiete agintariei, "elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea" bermatzeko.
2024/06/02 - 19:23
Kapelen eta burukoen desfilea egin dute bigarren urtez Donostian
San Martin Auzo Elkarteak antolatuta, Miramar jauregian elkartu eta Kontxatik paseoa egin dute ehunka donostiarrek kapela jantzita, udari hasiera emateko. Arrakasta ikusita, auzoa ezagutarazteko abiatutako ekimena tradizio bihurtzeko bidean da.
2024/05/31 - 13:33
Sanferminetako entzierroetako hesiaren muntaketa hasi da Iruñean
Garesko Aldaz Anaiak aroztegiko langileak goizeko lehen orduan hasi dira sanferminetako entzierroetarako hesia muntatzen. Datozen asteetan 900 zutoin eta 2700 ohol inguru jarriko dituzte ibilbidean zehar.