Jaialdiak Jazz 2025
2017/07/21 - 14:25
'Poem of a Cell' ikuskizunak Donostiako 52. Jazzaldia ireki du
Bart Zurriolan eskainitako ikus-entzunezko ikuskizunak abiatu zuen Donostiako jazz jaialdiaren aurtengo edizioa. 60 musikarik lagundu zituzten pantailetako irudiak.
2017/07/13 - 16:44
Gasteizko Jazzaldiak Thelonious Monk handia oroituko du gauean
TS Monk haren semea ere izango da bertan; emozio eta oroitzapenez betetako gaua izatea dago aurreikusita.
2017/07/11 - 12:54
Gasteizek jazzari ongietorria egin, eta Ruben Blades agurtuko du
Jazz jaialdiaren berrogeita batgarren edizioaren programazioari azkena emateko, panamar musikariak kontzertua emango du Mendizorrotzan, agertokiei agur esateko egingo duen biraren barruan.
2017/06/28 - 13:11
Andrzej Olejniczakek zabalduko du Getxoko 41. Jazzaldia
17 kontzertu eskainiko dituzte bost egunez Getxon, besteak beste, Christian Scott Quintet, Bille Evans, Dianne Reeves eta Chucho Valdes ezagunek.
2017/06/26 - 18:01
Ikusi eta entzuteko poema batek zabalduko du Donostiako Jazzaldia
Poem of a Cell: Triptych of Love and Ectasy uztailaren 20an taularatuko dute, Zurriolan. Bestalde, Charles Lloyd saxofoi-jotzaileak jasoko du Donostiako Jazzaldia saria.
2017/04/26 - 15:24
Pharoah Sandersek John Abercrombie ordezkatuko du Getxoko Jazzaldian
Ekainaren 29an izango da kontzertua, Bizkaiko udalerriko jaialdian. Abercrombiek bertan behera utzi du iragarritako kontzertua, osasun arazoak direla eta.
2017/04/03 - 18:34
Saxophone Summit taldeak Jazzaldian joko du, uztailaren 22an
Dave Liebman, Joe Lovano, Greg Osby, Phil Markowitz, Cecil McBee eta Billy Hart musikariek osatzen duten taldeak John Medeski’s Mad Skillet ordezkatuko du.
2017/03/30 - 14:56
Stanley Clarkek Robben Ford ordezkatuko du Gasteizko jazzaldian
Estatubatuar baxu-jotzaileak hartuko du gitarristaren lekua uztailaren 12an, azken horren ordezkari berriak Europako bira osoa bertan behera utzi eta gero.
2017/03/28 - 12:53
Chucho Valdes, Bill Evans eta Andrzej Olejniczak, Getxoko Jazzaldian
Bizkaiko udalerriko jaialdiak 17 kontzertu eskainiko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
2017/02/17 - 12:50
Herbie Hancock, Bryan Ferry eta The Pretenders, Donostiako Jazzaldian
52. ediziorako sarrerak otsailaren 23tik aurrera erosi ahalko dira. Izenen artean, Wayne Shorter, Kamasi Washington, Gregory Porter, Macy Gray, Hiromi eta Abdullah Ibrahim-Hugh Masekela.
2016/08/22 - 15:08
Uztailean % 6,8 igo da Euskadira etorri diren bisitarien kopurua
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelek iaz baino 20.012 bisitari gehiago hartu dituzte 2016ko uztailean. Turisten kopurua jazzaldiei esker igo da bereziki.
2016/07/24 - 17:18
Donostiako Jazzaldia azken txanpan da, martxa ezin hobean
Hiria jendez gainezka, eguraldiak ez du programa zapuztu, eta musika eskaintza, denen gustuak asetzeko modukoa ari da izaten.
2016/07/24 - 15:18
Rural Zombies zestoatarra, jaun eta jabe Jazzaldiko agertokian
Boskote gazte hau indartsu agertu da merkatu independentean 'Bat' izenburuko bere lehen LParekin.
2016/07/23 - 16:15
Jazzaldiko kontzertu bereziena emango du Steve Colemanek
Colemanentzat kontzertu bakoitza bakarra da, eta normalean ez du planifikatzen; jendeak erakusten duen jarreraren arabera, abesti zaharrak ala berrienak jotzen ditu.
2016/07/23 - 15:29
Ryley Walkerren folk-rock estiloa, Jazzaldiaren oholtza gainean
26 urte dituen arren, bi disko argitaratu ditu jada bere izenean, oso harrera ona izan dutenak. Walker zuzenean aritu da ostiral honetan Jazzaldiaren Agertoki Berdean.
2016/07/22 - 00:21
Gloria Gaynorrek milaka lagun jarri ditu dantzan Zurriolako hondartzan
Gloria Gaynorrek Zurriolako hondartzan eskaini du kontzertua Donostiako Jazzaldiaren inaugurazioan. Milaka lagun bildu dira hondartzan bere abestiak dantzatzeko eta abesteko.
2016/07/20 - 14:42
Donostia, Jazzaldiko 130 kontzertuetarako prest
Asteazkenean, hilak 20, 12 points Europako beste jazz jaialdi batzuetako musikaren laginak eskainiko dituen ekimenaren kontzertuak hasiko dira.
2016/07/12 - 13:13
Izen handiak Gasteizko Jazzaldian, 40. urteurrena ospatzeko
Jamie Cullum, Pat Metheny eta Ron Carter, Kenny Barron eta Dave Holland... Izen handiak batu dituzte Gasteizko jaialdiaren antolatzaileek, eta 60 kontzertu egongo dira guztira.
2016/06/08 - 15:19
Dave Douglas Donostiako Jazzaldira itzuliko da, uztailaren 21ean
Tronpeta-jotzaileak seigarrenez joko du Donostiako jazz jaialdian. Kursaaleko terrazetan izango da doako kontzertua.
2016/05/26 - 16:55
Jazzaldiak agertoki berria izango du Konstituzio plazan
Oholtza berriak “Jazzetik soulera” izenburua izango du, eta hamaika taldek joko dute bertan.