Jaialdiak Jazz 2025
2015/08/21 - 14:20
Bidaiarien sarrerak % 12,5 ugaritu dira uztailean EAEn
Eustatek ezagutzera eman dituen datuen arabera, bidaiarien sarrerak hiru lurraldeetan areagotu dira: % 16,6 handitu dira Araban; % 13,6, Bizkaian, eta % 9,6, Gipuzkoan.
2015/07/27 - 18:44
Jazzaldiaren 50. edizioa 'erabateko arrakasta' izan da
Zuzendariaren esanetan, “ametsetan irudikatu genuen 50. edizioa” izan da, eta musikariek, Jamie Cullumek kasu, “duten guztia eman dute”.
2015/07/24 - 11:37
Jamie Cullumen bigarren saioa Donostian
Herenegun DJ lanetan aritu eta gero, bart formatu txikiko kontzertua eman du Cullumek Donostian. Ostiralean, Trinitate plazan arituko da, talde osoak lagunduta.
2015/07/22 - 14:01
Jazzak eta Donostiak urrezko ezteiak ospatuko dituzte gaurdanik
Jamie Cullumen emanaldi hirukoitza da jaialdiaren arretagune nagusia, baina beste asko ere jardungo dira: Jimmy Cliff, The Cookers, Melody Gardot, Dee Dee Bridgewater, Benny Golson, John Zorn...
2015/07/14 - 23:04
Tina Brown, Gospelaren egungo dametako bat, ETBrekin izan da
Aitarengandik datorkio ahotsa Tina Browni. 5 urterekin hasi zen abesten Chicagon, auzoko eliz koruan. 13 urterekin bakarlari eta 17rekin koruko gidari. Gasteizko Jazz Jaialdian aritu da Tina Brown.
2015/07/13 - 18:43
Gasteizko jazz jaialdia Tina Brownek abiatuko du gaur
Chick Corea, Herbie Hancock, Estrella Morente eta hamaika artista gehiago izango dira hiriburuan, uztailaren 18ra arte. Radio Vitoriak zuzenean eskainiko du jaialdia.
2015/07/05 - 12:40
Stanley Clarken jazz fusioa Getxo Jazzera heldu da
Genero horretako baxu jotzaile onenetarikoa dela diote adituek eta Getxo Jazz jaialdian izan da bere taldearekin batera. Hemen emanaldiaren zati bat:
2015/07/02 - 12:30
Getxo Jazzeko lekukoa Nettwork supertaldeak hartuko du gaur
Stanley Jordan eta Charnett Moffett lider dituen taldea Algortako Biotz Alai plazan arituko da, 22:00etatik aurrera.
2015/07/01 - 17:48
EIJO jazz orkestra udako jaialdietan estreinatuko da
Getxo, Gasteiz eta Donostiako jaialdietan joko du EIJOk. 14 eta 19 urte bitarteko 23 musika ikaslek osatzen dute orkestra, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako musika eskoletan aukeratu dituzte.
2015/07/01 - 13:53
Avishai Cohen tronpetariak abiatuko du Getxo Jazz
Israeldar tronpeta-jotzaileak Bizkaiko udalerriko jaialdia irekiko du, eta, haren ostean, Network supertaldea, Joe Lovano, Stanley Clarke eta Madeleyne Peyroux pasatuko dira agertokitik.
2015/06/26 - 18:10
Benny Golsonek jasoko du Donostiako Jazzaldiko saria
Gainera, San Telmo Museoan musika jaialdiaren ibilbidea argazkien bidez laburtzen duen erakusketa bat jarri dute ikusgai abuztuaren 16ra arte.
2015/05/06 - 13:54
Doako 9 kontzertu eskainiko ditu donostiar Jazzaldiak, Zurriolan
Jimmy Cliff, Lee Fields, Gregory Porter, Earth, Wind & Fire, LoneLady, Bullet Proof Lovers, Neuman eta KAKKMADDAFAKKA taldeak igoko dira, besteak beste, Agertoki Berdean.
2015/03/26 - 17:50
Madeleine Peyroux eta Stanley Jordan gitarrista, Getxo Jazzen
Uztailaren 1etik 5era egingo den jaialdiko egitarauari batu zaizkio artistok. Aurretik, Avishai Cohen trompeta-jotzailea, Joe Lavano saxofonista eta Stanley Clarke baxu-jotzailea zeuden iragarrita.
2015/03/18 - 12:58
Jamie Cullumek gidatuko du Donostiako Jazzaldiaren 50. edizioa
50. edizio honetan, musikari britainiarrak hiru emanaldi emango ditu: DJ gisa, piano eta ahotsaz bakarka eta taldearekin. Gainera, John Zorn eta beste batu dira kartelera. Sarrerak salgai daude.
2015/03/13 - 13:04
Stanley Clarke, Joe Lovano eta Avishai Cohen, Getxo Jazzen
Bizkaiko udalerriko jaialdiaren 39. edizioa uztailaren 1etik 5era izango da eta hamazortzi kontzertu hartuko ditu guztira. Cohen uztailaren 1ean egongo da, Lovano 3an eta Clark 4an.
2015/02/27 - 12:27
Jamie Cullum, Zaz eta Gregory Porter Donostiako Jazzaldian izango dira
Horiez gain, John Zorn, Benny Golson, Jimmy Cliff eta Melody Gardot ere egongo dira 50. Heineken Jazzaldian. Sarrerak martxoaren 18an jarriko dituzte salgai.
2015/02/11 - 17:09
EIJO Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra jaio da
Getxo, Gasteiz eta Donostiako Nazioarteko Jazz Jaialdietan kontzertuak eskainiz ekingo dio ibilbideari EIJOk.
2014/11/28 - 12:25
Chick Coreak eta Herbie Hancockek batera joko dute Gasteizen uztailean
Gasteizko 39. Jazzaldiak bi maisuak batuko ditu, 1978an egin zuten bira errepikatuko baitute Coreak eta Hancockek. Horiez gain, Estrella Morente, Dave Holland eta beste asko arituko dira bertan.
2014/11/06 - 11:48
Kurt Elling kantariak eta BOSek itxiko dute 365 Jazz Bilbao zikloa
Denboraldi honetako 365 Jazz Bilbao zikloa bukatzeko bi kontzertu eskainiko dituzte Euskalduna Jauregian, azaroaren 6an eta 7an, 19:30ean.
2014/07/24 - 13:13
George Clintonek festa funkya ekarri du Donostiako Jazzaldira
George Clintonek 73 urte bete ditu, baina oraindik erritmoa sartuta dauka bere zainetan. Beste hogei musikarirekin batera bizia eman dio Donostiako gauari.