Japonia
2021/08/08 - 23:31
Tokiok agur esan die Olinpiar Jokoei eta lekukoa eman dio Parisi
Koronabirusaren pandemiaren eraginpean jokatu diren Olinpiar Jokoak ezohikoak izan dira. Matxismoak ere, zoritxarrez, bere tokia izan du.
2021/08/08 - 14:45
'Bertako jende gehienak ez zuen Olinpiar Jokoak egitea nahi eta hoztasunez jarraitu dituzte'
Gari Ortigosa eta Sho Hagiorekin hitz egin dugu. Tokioko euskal etxeko lehendakaria da lehena eta zuzendaria bigarrena. Bat euskalduna jaiotzez, bestea berriz euskara bere kabuz ikasitako japoniarra.
2021/08/06 - 11:50
76 urte dira Hiroshimako bonbardaketa gertatu zenetik
Japoniarrek omenaldi berezia egin diete Hiroshimako bonbardaketako biktimei. Izan ere, gaur 76 urte betetzen dira AEBk hiria bonbardatu zuenetik.
2021/08/05 - 01:49
Japoniak covid-19agatik larri dauden gaixoak soilik onartuko ditu ospitaleetan
Neurriak oposizioaren kritika ugari eragin ditu, gaixo askori arreta medikoa kentzeko arriskua baitago.
2021/07/30 - 13:53
Japoniak covid-19agatik ezarritako alertaren iraupena luzatu du Tokion, eta eskualde gehiagotara zabaldu du
Larrialdi egoera abuztuaren amaierara arte egongo da indarrean, "kasuen hedapen azkarrari aurre egiteko asmoz". Tokiko agintariak oso kezkatuta agertu dira birusaren aldaera berriekin, kasuak nabarmen areagotzen ari baitira.
2021/07/24 - 00:40
Horrela piztu dute Olinpiar Jokoetako su-ontzia
Tokio 2020ko Olinpiar Jokoak gaur hasi dira ofizialki. Irekitze zeremoniak argiz eta su artifizialez beterikoa izan da. Hona hemen su-ontzi olinpikoa piztu duten momentua.
2021/07/23 - 20:48
Tokio 2020: Hasi dira Olinpiar Jokorik ezohikoenak
Inaugurazio ekitaldiak ia lau orduko iraupena izan du. Harmailak hutsik egon dira eta kanpoak ehunka manifestari bildu dira Jokoen aurka protesta egiteko. Tokioko Olinpiar Jokoak urtebete baino gehiagoko atzerapenarekin ospatuko dira pandemiaren eraginez.
2021/07/23 - 19:07
Honelakoa izan da Olinpiar Jokoetako irekitze zeremonia
Tokio 2020 Olinpiar Jokoetako irekitze zeremonia argiz eta su artifizialez beterikoa izan da. Hona hemen zeremoniako ikuskizuna.
2021/07/23 - 13:03
Dena prest Tokioko Olinpiar Jokoen hasierarako
Tokioko Joko Olinpikoak murrizketa eta segurtasun neurri handien artean hasiko dira.
2021/07/19 - 23:03
Olinpiar Jokoak hastear, 50 positibo inguru zenbatu dituzte kirolarien eta pertsonal teknikoaren artean
Jokoetako osasun arduradunen arabera, positibo horiek aurreikusita zituzten, eta garrantzitsuena da positiboak azkar atzeman eta pertsonak isolatzea. Hiri olinpiarra koronabirusaren aurkako gotorleku bilakatu dutela azaldu dute, eta kontrolak inon baino zorrotzagoak izango direla.
2021/07/08 - 22:36
Tokioko Joko Olinpikoetan ez da publikorik egongo
Delta aldaerak egin duen agerraldiak alarma guztiak piztu ditu Japonian. Jokoak hasteko bi aste falta direnean, koronabirus kasuak goraka doaz eta Tokion larrialdi egoera ezarri dute. Larrialdi egoera astelehenean sartuko da indarrean eta abuztuaren 22 arte iraungo du.
2021/07/08 - 16:45
Olinpiar Jokoak ikuslerik gabe egitea aztertzen ari dira Japoniako agintariak
Tokion 896 kasu gehiago atzeman dira gaur. Ez dirudi asko 14 milioi biztanle dituen hiri batentzat baina bertan izan duten kopuru altuenetakoa da.
2021/07/05 - 13:05
Japonian lohi-luizi baten ondorioz desagertutako 100 lagunen bila jarraitzen dute
Japoniako Atami herriko agintariek jakitera eman dutenez, oraingoz hiru gorpu atera dituzte lokatzetatik eta ehundik gora daude desagertuta.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2021/06/11 - 12:17
Herrialde txiroei covid-19aren aurkako 1.000 milioi txerto ematea onartu dezake G7ak
AEBk 500 milioi dosi hitzeman ditu eta Erresuma Batuak 100 milioi inguru, baina ez direla nahikoak salatu du Oxfamek. Munduko herrialde boteretsuenen bilkura egingo dute igandera arte Cornwallen.
2021/06/05 - 16:22
G7 taldeak % 15eko gutxieneko bazkun-zerga globala ezartzeko akordioa itxi du
Ituna "historikotzat" jo dute protagonistek. Akordioa G20aren eta banku zentraletako gobernadoreen bileran aztertuko dute uztailean, Venezian.
2021/06/04 - 21:54
G7a enpresei mundu mailan gutxieneko zerga bat ezartzea negoziatzen ari da
Espainiak, Alemaniak, Frantziak eta Italiak, goi-bilera hasi baino ordu batzuk lehenago, gutun bat sinatu dute, nazioarteko zerga sistema berri baten alde agertzeko.
2021/04/13 - 21:50
Japoniak Fukushimako hondakin-urak itsasora isurtzeko plana onartu du
2011ko tsunamitik biltegietan gordetako milioi bat tona ur kutsatu bota nahi dituzte. Japoniako gobernuak dio ez dagoela arriskurik ez gizakientzat ezta ingurumenerako ere.
2021/04/13 - 12:01
Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora isurtzea erabaki du Japoniak
Isurketak 2023an hasiko lirateke, Fukushimako zentral nuklearrean pilatutako ura tratatu ondoren.
2021/03/18 - 12:32
Super Mariok mundu errealera salto egin du Osakako Universal Studios parkean
"Super Nintendo World" eko bisitariek landare haragijaleak, txanpon blokeak eta bandera batez koroatutako Beanpole mendia aurkituko dituzte parkean, besteak beste.