Jatetxeak
2021/05/19 - 16:24
Zazpi hilabetez itxita egon ondoren, terrazak zabaldu dituzte Ipar Euskal Herrian
Urte erdiz itxita egon ondoren, oinarrizkoak ez diren dendak eta kultur zein kirol instalazioak ere gaur zabaldu dituzte. Guztiak edukieraren % 35 eko aforoarekin ireki dituzte.
2021/05/19 - 12:16
Terrazak berri zabalik dira Ipar Euskal Herrian, zazpi hilabetez itxita egon ostean
Horretaz gain, oinarrizkoak ez diren dendak, zinema-aretoak eta museoak ere ireki dituzte. Etxeratze ordua ere atzeratu egingo da, gaueko 21:00etara.
2021/05/17 - 11:01
Zabalik dira taberna eta jatetxe barrualdeak Nafarroan, hilabete eta erdiren ostean
% 30eko edukieran edo mugarik gabe ireki ahal izango dute, betiere mahaien arteko distantziak errespetatzen badira eta CO2 isurien neurgailua jartzen badute.
2021/05/17 - 08:10
Nafarroako tabernen barrualdea irekita dago gaurtik aurrera, muga batzuekin
% 30eko gehienezko edukiera izango dute eta 22:00ak arte kontsumitu ahalko da barrualdean, salbuespenak salbuespen. Ezingo da barran kontsumitu.
2021/05/14 - 13:34
Nafarroak ostalaritzaren barrualdea irekiko du astelehenetik aurrera, muga batzuekin
Barrualdean 22:00ak arte kontsumitu ahalko da, % 30eko gehienezko edukierarekin, salbuespenak salbuespen. Ezingo da barran kontsumitu.
2021/05/13 - 22:24
Etxeratze agindurik gabeko lehen ''osteguntxoa'' Iruñean
Lehen osteguna alarma egoerarik gabe, etxeratze agindurik gabe eta tabernen ordutegia luzatuta. Pintxopotea herri askotan, Iruñean osteguntxoa. Terrazak goizaldeko ordu batak arte irekita egongo dira.
2021/05/12 - 15:01
Bizkaiko ostalariek babesa adierazi diete ''edukierarik eta terrazarik ez dutenei''
Bizkaiko ostalariek manifestazioa egin dute Bilbon, bizi duten egoera salatzeko eta "edukierarik eta terrazarik ez duten" establezimenduei elkartasuna adierazteko.
2021/05/10 - 23:16
EAEn alarma-egoera amaituta, zeintzuk dira indarrean dauden neurriak?
Etxeratze-agindua eta itxiera perimetralak amaitu badira ere, kutsatzeak ekiditeko beste hainbat neurri murriztaile indarrean daude. Argitu gida honetan zalantza guztiak.
2021/05/10 - 16:45
Ostalariek sentimendu kontrajarriekin hartu dute neurrien malgutzea
Atzo, aspaldiko partez, barrualdeak ireki eta afariak lasaiago eman ahal izan zituzten jatetxeek. Baina, hala ere, kezkatuta eta nekatuta daudela esan digute.
2021/05/08 - 20:02
Zer egin ahalko da eta zer ez Nafarroan, igandetik aurrera?
Hauek dira alarma egoera amaitzearekin batera, igandetik aurrera, Nafarroan indarrean egongo diren neurriak.
2021/05/08 - 17:08
Mugikortasun neurrien desagerpenak zeharo eragingo dio hotelen sektoreari
EAEko tabernek eta jatetxeek 22:00ak arte irekitzeko aukera izango dute maiatzaren 9tik aurrera. Hotelei ere eragingo die alarma egoeraren amaierak.
2021/05/07 - 22:16
Euskal ostalaritzari arnasgunea ematen dio 22:00ak arte zabaltzeko aukera izateak
Tabernetan eta jatetxeetan, barneko edukiera % 50ekoa izango da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona izango dira.
2021/05/07 - 20:03
Ostalaritzak 22:00ak arte zabaltzeko aukera izango du Euskadin
Tabernetan eta jatetxeetan, barneko edukiera % 50ekoa izango da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona izango dira.
2021/05/07 - 19:18
Nafarroak ostalaritzaren barnealdea pixkanaka zabalduko du maiatzaren 17tik aurrera
Alde batetik, 12:00ak arte barruko mahaiak erabiltzeko baimena emango dute, eta, bestetik, bazkariak eta afariak eskaintzeko aukera izango da 22:00ak arte.
2021/05/07 - 13:56
Chivite: "Nafarroak deseskalatze mantso eta zuhurra egingo du maiatzean zehar"
Hilabete honetan etxeratze aginduari eutsi nahiko lioke Nafarroako presidenteak, eta epaileek hori babestuko ote duten galdetuta, kezkarik ez duela esan du, aurretik ere babestu zituztelako neurriak.
2021/04/24 - 15:16
Ertzaintzak bost atxilotuei emandako tratu "iraingarria" salatu du SOS Ostalaritzak
Elkartearen hitzetan, atxilotutako emakume bat prakarik gabe egotera behartu zuten ertzain-etxean, eta fitxa poliziala "kulerotan" bete behar izan zuen.
2021/04/23 - 16:21
SOS Ostalaritzako bost kide atxilotu dituzte Donostian, protesta batean
Plataformako hainbat kide foru jauregiko atera kateatu dira, eta Ertzaintzak atxilotu ditu. Tentsio uneak izan dira, eta agenteek kargak egin dituzte manifestariak sakabanatzeko.
2021/04/23 - 15:56
SOS Ostalaritzako bost kide atxilotu dituzte Donostian egin duten protesta batean
SOS Ostalaritza plataformako bost kide atxilotu dituzte Donostian, Foru Jauregiaren atarian kateatu ostean, sektoreak bizi duen egoera salatzeko.
2021/04/20 - 16:26
Gauerditik Donostia perimetralki itxita dago
Ertzaintza hiriko sarrera-irteerak kontrolatzen ari da eta ostalaritzan murrizketa berriak indarrean sartu dira. Ostalarien hitzetan, murrizketa berriak beste kolpe bat dira.
2021/04/15 - 22:34
Distantzia egonik ere, terrazetan erretzen ez uztea proposatu du Espainiako Gobernuak
Osasun Ministerioaren zirriborroak taberna eta jatetxeetako terrazetan erretzea debekatzea proposatzen du, bi metroko segurtasun tartea baldin badago ere.