Jatetxeak
2021/01/23 - 15:50
Nafarroan, taberna barruak itxita daude gaurtik aurrera
Terrazak irekita edukiera osoan, baina barrualdea itxi-itxi eginda. Ostalariak haserre eta etsita daude. Batzuek ez dute terrazarik eta beste batzuei, izanik ere, ez die merezi irekitzea.
2021/01/22 - 21:32
Sagardotegiek eta landetxeek galdutzat ematen dute denboraldia
Herrien itxierarekin, herriko bezeroak soilik izango dituzte. Hain zuzen ere, horrek, besteak beste, otsailaren 5ean hasiko den sagardotegi denboraldiari sekulako kolpea emango dio.
2021/01/22 - 17:11
Ostalaritzak eremu gorrian dauden herrietan soilik jarraituko du itxita
Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen neurri berriek ez diote ostalaritzaren irekierari eragingo, eta astelehenetan eta ostegunetan iragarriko dute herrien zerrenda.
2021/01/22 - 14:34
Bilbo itxita egongo da gaurtik aurrera beste 49 udalerrirekin batera
Gipuzkoan 13 udalerri dira, Bizkaian 26 eta Araban 11. Herri horietan tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira eta ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango.
2021/01/22 - 11:44
Bilbo perimetralki itxita esnatu da
Bilbo itxita dago gauerditik, Euskal Autonomia Erkidegoko beste 50 udalerritan bezala. Hiriko taberna eta jatetxeak itxita daude.
2021/01/20 - 16:16
Errioxak funtsezkoa ez den jarduera oro eten eta udalerri guztiak itxiko ditu
Erosketak egitera, lanera, osasun-zentroetara eta hezkuntza-zentroetara joateko eta behar duten pertsonak zaintzeko bakarrik irten ahal izango da udalerritik, besteak beste.
2021/01/19 - 18:43
'Txotx'ik gabeko 'txotx' garaia, otsailaren 5etik aurrera
Eserita egon beharko dute bezeroek, eta sagardoa pitxarretatik edan. Mahaiko arduradunak izango du altxatu eta pitxarra betetzeko aukera.
2021/01/19 - 12:40
Gizon bat edukiontzi batean ezkutatu da, Bilboko jatetxe batean lapurreta egin ostean
Ertzainek 36 urteko gizona atxilotu dute, Abandoko jatetxe batean dirua ostu duelakoan. Indarrez egindako lapurreta delitua egotzi diote hari.
2021/01/19 - 01:19
EAEko 32 udalerri itxi dituzte jada
Gipuzkoan 9 udalerri dira, Bizkaian 15 eta Araban 8. Herri horietan tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira eta ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango.
2021/01/18 - 15:17
Udaltzaingoak 60 zehapen-proposamen jarri ditu Gasteizko lokal batean
Asteburuan zehar, Udaltzaingoak 249 zigor proposamen jarri ditu Arabako hiriburuan, covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik.
2021/01/17 - 23:09
La Viña jatetxeko gazta tarta, ''aurtengo zaporea'', 'New York Times'en arabera
Pandemia tarteko, La Viñak opor luzeak hartu ditu. Baina duela 33 urte bere gazta tarta ezaguna egin zuen Santiago Riverak hartu gaitu, gustura izendapenarekin.
2021/01/16 - 22:10
Otsailaren 5ean ekingo diote erabat ezohikoa izango den sagardo denboraldiari
Pandemiak eragindako murrizketekin hasiko da denboraldia sagardotegietan. Sagardoa, behintzat, oso ona omen dator. Inguruko tabernariek eta autobus enpresek ez dute itxaropenik denboraldi honetan.
2021/01/15 - 19:23
La Viña jatetxeko gazta tarta da "urteko zaporea", 'The New York Times'en arabera
"Euskaditik kanpo ezagun egin zenetik, AEBko sukaldari ezagunenek kopiatu dute errezeta. Tarta horren zaporea edozein urtebetetzerako da aproposa", idatzi du Kim Severson kazetariak.
2021/01/15 - 07:40
EAEko 20 udalerri itxita daude dagoeneko
8 Gipuzkoan, 9 Bizkaian eta 3 Araban. Udalerri horietan ezingo dira tabernak eta jatetxeak ireki.
2021/01/13 - 15:33
Nafarroak terrazetan eta taberna atarietako kupeletan erretzea debekatu du
Ez hori bakarrik; kalean geldi egonez gero soilik erre ahal izango da, eta 2 metrotako distantzia gordez. Inolaz ere oinez joanda.
2021/01/13 - 13:04
Neurri berrien dekretuari buruzko galdera eta erantzunak
LABIk urtarrilaren 11an erabakitako neurri berriak ezartzen dituen dekretua argitaratu ostean, Jaurlaritzak galdera erantzun ohikoenen agiria argitaratu du, zalantzak argitze aldera.
2021/01/12 - 11:03
Auto-ilarak N-1 errepidean, EAEko ostalarien protestagatik
Ostalarien kolektiboa Ordiziatik irten eta Donostiara doa; ostalarien 30 bat ibilgailuk osatzen dute eskuineko erreitik doan auto-ilara.
2021/01/11 - 14:38
EAEko 17 udalerritako tabernek eta jatetxeek itxi egin beharko dute
Aurrez zeudenez gain, honakoak sartu dira zerrendan: Agurain, Asparrena, Donemiliaga (Araba), Zornotza (Bizkaia), Andoain, Lazkao, Villabona eta Zegama (Gipuzkoa).
2021/01/07 - 20:18
Frantzian urtarrila amaitu arte egongo dira itxita tabernak eta kultur aretoak
Frantziako Gobernuak ohartarazi du azken asteetan gora egin duela koronabirusaren eraginak eta segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko deia egin du, txertaketa kanpaina martxan bada ere.
2021/01/07 - 13:46
Aretxabaletak eta Arrigorriagak ostalaritza ireki ahal izango dute berriro
Lekeitio, Mundaka, Ispaster (Bizkaia) eta Aizarnazabal (Gipuzkoa) zerrendan sartu dira. Guztira, 10 udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.