TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak N-1 errepidean, EAEko ostalarien protestagatik

Ostalarien kolektiboa Ordiziatik irten eta Donostiara doa; ostalarien 30 bat ibilgailuk osatzen dute eskuineko erreitik doan auto-ilara.

EAEko ostalarien kolektiboak koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurrien aurka egindako protestak zirkulazio arazoak sortu ditu N-1 errepidean, Donostiarako noranzkoan, Segurtasun Sailaren arabera.

Ostalariak Ordiziatik atera eta Donostiara abiatu dira N-1 errepidetik, eskuineko erreitik, 30 bat ibilgailutan. Protestariek oso mantso egin dute ibilbide osoa, eta, ondorioz, ilara luzeak sortu dira errepide horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X