Jatetxeak
2022/06/06 - 16:21
Sanferminetarako hilabete faltan, ostalariek arazorik gabe osatuko dute zerbitzari eta sukaldari plantilla
Jaiak erakargarriak dira oraindik langileentzat. Egun gutxitan, ordu asko sartuz, dirua ateratzen da. Baina, jaiak salbuespena dira. Pandemian, beste sektore batzuetara joan ziren ostalaritzako langileen % 3 ez dira bueltatu.
2022/05/27 - 22:25
Zerbitzari profesionalak badaude, baina 10etik 8k uko egiten diote lanari soldata baxuengatik
Zerbitzaririk ez dute topatzen. Horrek ez du esan nahi hemen zerbitzaririk ez dagoenik. Sektoreari lan baldintza txarrak izatea leporatzen zaio, prekarizatuta egotea. Eduardo Alzola Galdakaoko Ostalaritza eskolako zuzendariak dio egoera hobetzeko zerbitzarien lana zaindu eta aitortu beharra dagoela
2022/05/22 - 19:58
Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko du 2021ean ostalaritzaren itxiera baliogabetzen duen epaiaren aurka
Gobernuko zerbitzu juridikoen ustez, ebazpenak ez du justifikaziorik eta proportzionaltasun-printzipioa urratzen du.
2022/05/22 - 13:31
Javier Hurtado: "Aste Santuko turismo datuak oso positiboak dira, pandemia aurretiko datuetara itzuli gara"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan, "bi urte oso zailen ostean", joera positiboa da.
2022/05/17 - 22:42
"Pozik gaude ostalaritzaren aldeko sententziarekin"
2020ko abenduan ostalaritza zabaltzeko baimena eman zuen Jaurlaritzak, murrizketekin ordea. Dekretuaren kontra helegitea jarri zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek. Urte eta erdi geroago, Euskadiko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die.
2022/05/17 - 19:05
BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu ostegunera arte
Biltzarreko lehen egunak elikagaien ekoizpen adimenduna ardatz izan du. Bigarren egunean, jasangarritasunari nola heldu ikusiko dute; eta hirugarren eta azken egunean, osasun eta segurtasuna aztertuko dituzte teknologia berriak erabiliz.
2022/05/10 - 15:19
BilbaoDendak elkarteak hiriko saltokietan erosteko lehen opari txartela aurkeztu du
Txartela BilbaoDendak elkartearen webgunean eskuratu daiteke, eta hiriko 400 saltoki, taberna eta zerbitzu baino gehiagotan erabiltzeko balio du. Gisa honetako lehen opari txartela da Estatuan.
2022/05/02 - 16:56
"Covid terrazak" mantenduko dituzte Gasteizen
Iruñean ere sanferminak bitarte eutsi diote baimenari, eta Bilbon eta Donostian, aldiz, bertan behera uztea erabaki dute. Gainera, ordenantza berri bat onartu du Udalak, mahaitxo iraunkorrak jartzeko.
2022/05/01 - 14:31
Pedro Iglesiasek arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Bidasoa ibaian
Pedro Iglesias irundarrak harrapatu du denboraldiko lehen izokina Bidasoa ibaian. "Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko emea izan da eta Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du 1.600 eurotan.
2022/05/01 - 13:38
Pedro Iglesias irundarrak arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Endarlatsan
"Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko izokin emea izan da eta 1.600 eurotan erosi du Donostiako Rekondo jatetxeak.
2022/04/30 - 21:41
Zer gertatuko da hiriburuetako "covid terrazekin" hemendik aurrera?
Gauerdian desagertuko dira pandemia garaian onartutako terrazak Bilbon. Donostian, bilera egingo dute astelehenean, erretiratzeko egutegia adosteko. Iruñean, dauden bezala mantenduko dira sanferminak arte eta Gasteizen orain arte bezala jarraituko dute.
2022/04/30 - 17:22
Bilboko ostalariek gauerdirako covid terrazak kendu beharko dituzte
Bilboko 333 behin-behineko terrazek azken orduak dituzte, izan ere, maiatzaren hasierarako kenduta egon behar dira. Denbora honetan jatetxe eta taberna askok bizirauteko balio izan dute horrelako terrazek, eta horregatik, ostalariek ez dute albistea pozik jaso.
2022/04/29 - 16:10
Pandemian jarritako terrazak "arrazoizkoa den epean", uda baino lehen, kendu nahi ditu Donostiako Udalak
Ostalariek, ordea, udara amaiera arte eutsi nahi diote. Eneko Goia alkatearen irudiko, "indarrean dagoen ordenantza ez betetzeko arrazoi bakarra salbuespen egoera da".
2022/04/27 - 23:21
Jatetxeetan alkoholik gabeko dieta mediterraneoa sustatzeko gomendioa eman du Osasun Ministerioak
Aholku sorta bat ematen duela errepikatzeko ohar bat igorri behar izan du Ministerioak. "Ez dira debekuak, beraz, gezurra da eguneko menuetatik ardoa edo garagardoa debekatuko dituztela", azpimarratu du.
2022/04/20 - 18:53
BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu maiatzaren 17tik 19ra
"The Foodtech Revolution" lelopean, bigarren edizioak 283 erakusketari hartuko ditu, eta nazioarteko 386 adituk Food 4 Future World Summiten hartuko dute parte.
2022/04/18 - 16:33
Nafarroako hotel eta landetxeak ia bete egin dira, baina tabernariek bezero gehiago espero zituzten
Nafarroako toki turistikoenak bisitariz lepo izan dira egunotan. Hotelak eta landetxeak ere bete dituzte. Ostiral eta larunbatean, adibidez, okupazioa % 100era hurbildu da.
2022/04/18 - 16:22
Hoteletako okupazio maila % 95ekoa izan da, eta ostalaritzak ere pandemia aurreko datuak lortu ditu
Oporren azken orduak ondo aprobetxatuta joan dira etxera turistak. Lanera bueltatzeko ordua iritsi zaie eta hoteletan mugimendu handia somatu da goizean.
2022/04/11 - 23:44
Tabernek eta jatetxeek ura dohainik eskaini behar dute dagoeneko
2023an indarrean sartuko diren bi zerga sortu dira, eta erabilera bakarreko plastikoak ekoizteagatik eta hondakinak zabortegian uzteagatik ordaindu beharko dira.
2022/04/07 - 11:14
Euskadik % 80 inguruko okupazioa espero du Aste Santuko oporraldian
EITB Mediak bildutako datuen arabera, hiriburuetan are handiagoa izango da okupazioa. Bilbon, adibidez, % 90ekoa izango da.
2022/04/02 - 22:58
Arteako Ustrukue jatetxea erre da sute batean
Sua piztu denean, 30 bat lagun zeuden Bizkaiko udalerriko jatetxean bazkaltzen. Guztiak onik irten dira.