Jatetxeak
2022/04/02 - 21:03
Arteako Ustrukue jatetxeko lehen solairua eta teilatua erre dira sute batean
Ekomuseoaren eraikinean dago jatetxea. Sua arratsaldean piztu da tximinian, jatetxea hustu dute baina ez da zauriturik izan.
2022/03/30 - 20:30
Bilbok maiatzaren 1ean kenduko ditu pandemian zehar jarritako terrazak
Ondorioz, Aste Santuan oraindik mantenduko dituzte. Maiatzaren 1etik aurrera, ostera, denboraldirako baimenek soilik jarraituko dute indarrean.
2022/03/16 - 18:02
Iazko martxoko tabernen itxiera baliogabetu eta Jaurlaritza kostuak ordaintzera behartu du EAEko Auzitegiak
2021eko apirilaren 12an Eusko Jaurlaritzaren aurka Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek, Arabako enpresariek eta sagardotegien elkarteak aurkeztutako helegitea onartu du, beraz. "Eragindako kalte ekonomiko larriak" salatu zituzten orduan.
2022/03/01 - 09:33
Orioko Katxiña Upategiak eta Kanpezuko Arrea! jatetxeak bigarren Repsol Eguzkia saria jaso dute
Repsol Gidaren saria jaso dute, halaber, Gipuzkoako Ama eta Narru jatetxeek, Bizkaiko Gotzonek, Jauregibarriak, La despensa de Etxanobek eta Remenetxek eta Arabako Keak.
2022/02/11 - 15:26
Diskoteka, sagardotegi eta jatetxeak, normaltasunerako prestatzen
Diskotekak prestatzen hasi dira datorren astetik aurrera normaltasunera bueltatzeko, edukiera eta ordutegi murrizketak kenduta. Txotxa ere bueltatuko da sagardotegietara.
2022/02/11 - 14:47
Bueltan da 'txotx'a sagardotegietan
Neurri murriztaileak bertan behera geratu ostean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi du upeletik sagardo berria dastatzeko aukera egongo dela. Hala ere, musukoa derrigor erabili beharko da, jan-edanean izan ezik.
2022/02/10 - 21:29
Ostalaritzan ez da ordu eta aforo mugarik izango, baina musukoa eraman beharko da
LABIren erabakia pozarren hartu dute ostalaritzan. Astelehenetik aurrera, neurri murriztaileak bertan behera geratuko dira taberna eta jatetxeetan. Hala eskatzen zuen sektoreak.
2022/02/01 - 21:56
Eusko Jaurlaritzak ez du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontrako helegiterik jarriko
EAJ-PSE gobernuak ez du "judizializazio etengaberik" nahi koronabirusari aurre egiteko neurrien inguruan, baina "zentzugabetzat" jo du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia. Ebazpena errespetatzen duela baina ez duela inolaz ere horrekin bat egiten gaineratu du.
2022/02/01 - 21:25
Covid pasaportea eskatu behar ez izateak lan-karga arinduko duela uste dute ostalariek
50 bezero baino gehiagoko jatetxeetan eta gaueko aisian baino ez da eskatuko covid ziurtagiria. Bazela garaia aitortu dute ostalari askok eta lan zama arinduko zaiela uste dute.
2022/02/01 - 14:10
Covid ziurtagiria indarrean dago oraindik 50 jankidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian
Hau da, abenduan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak izenpetutako agindua ez dute oraingoz kendu. Hortaz, jatetxe handietan eta dantzalekuetan, adibidez, ziurtagiria erakutsi beharko da, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena gorabehera.
2022/01/31 - 13:25
Covid ziurtagiria ezartzeak hiru puntu igoarazi du txertaketa maila, Sagarduik nabarmendu duenez
Hartutako neurrien "eraginkortasuna aztertzeko txostena" eskatu diote oposizioko taldeek Osasun sailburuari eta Eusko Jaurlaritzari berari.
2022/01/25 - 13:50
Ostalariei eta gaueko aisialdiari zuzendutako 22 milioi euroko laguntzak iragarri ditu Jaurlaritzak
"Dirulaguntza horrek helburu du ostalarien jardunari eustea, baita enplegua sustatzea ere", esan du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak.
2022/01/11 - 14:11
Murrizketak urtarrilaren 31ra arte luzatzea eskatu du Nafarroako Gobernuak, neurri gehiago baztertu gabe
Hauek dira gaur egun indarrean dauden murrizketak: 01:00a eta 06:00ak bitartean tabernak itxita egotea, ostalaritza establezimenduetan zutik kontsumitzeko debekua eta covid pasaportearen derrigorrezko erabilera.
2022/01/10 - 20:14
Nafarroak Eguberrietan aplikatutako neurriak luzatzea ala ez erabakiko du astearte honetan
Printzipioz, ostalaritzan indarrean dauden neurri murriztaileak ostiral honetan bukatzen dira. Chivitek onartu duenez, "egungo egoera ez da duela 15 egun genuena baino hobea".
2022/01/07 - 21:27
Alemaniak isolamendu epea murriztu du eta jatetxeetako murrizketak gogortu ditu
Herrialdeak 7,4 milioi koronabirus kasu baino gehiago atzeman ditu, azken egunean 56.000 kasu berri batu ostean.
2022/01/05 - 17:39
Ostalariek ez dute Jaurlaritzaren murrizketei eusteko EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka egingo
Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak azpimarratu du alferrik helegitea jartzeak ez daukala zentzurik. Jaurlaritzak, bestalde, ez du oraindik zehaztu zenbateko laguntzak emango dizkien ostalariei.
2022/01/05 - 14:50
Denbora igaro ahala, covid ziurtagiria gero eta gutxiago eskatzen dela somatzen dute herritarrek
Herritarrek mugikorrean edo paperean daramate ziurtagiria, baina leku askotan ez dute eskatu ere egiten. Eskatzen duten batzuetan gainera, ez dute behar bezala ziurtatzen norberarna den ere.
2022/01/03 - 22:11
Ostalariek oraingoz ez dute helegiterik aurkeztuko murrizketen aurka, diru-laguntzak negoziatu bitartean
Ostalarien elkarteak asteazken honetan batzartuko dira Eusko Jaurlaritzarekin, sektorearen diru-laguntzak adosteko. Akordio "on" bat lortzea espero dute.
2021/12/31 - 14:23
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin ditu Jaurlaritzak ezarritako murrizketak
Eusko Jaurlaritza pozik agertu da autoarekin, eta pandemiaren "egoera kezkagarria" ikusita, "garrantzitsuena ezarritako neurriak errespetatzea" dela gogorarazi du.
2021/12/29 - 15:58
Ostalaritza sektorea neurri berrien aurkako helegite bateratua prestatzen ari da
Ostalaritzako edukiera eta ordutegiak murrizteko neurriek haserrea piztu dute sektorean. Zigorraren ondoren kalte-ordainak ez datozela salatu dute. Ostalariak eta Eusko Jaurlaritza gaur bildu dira eta datorren astean berriro bilduko dira, laguntzak zehazten jarraitzeko.