Orioko Katxiña Upategiak eta Kanpezuko Arrea! jatetxeak bigarren Repsol Eguzkia saria jaso dute
Euskal Autonomia Erkidegoak bederatzi Repsol eguzki jaso ditu 2022an. Hartara, Orioko (Gipuzkoa) Katxiña Upategia eta Kanpezuko (Araba) Arrea! jatetxeek Repsol Gidaren bi sari dituzte dagoeneko.
Donostian astelehenean sariak banatzeko egin den ekitaldian, hirugarren Eguzkia saria eskuratu dute Espainiako Estatuko 2 jatetxek, bigarrena 12k eta lehenengoa 83k. Guztira, 97 Eguzki banatu dituzte.
Victoria Eugenia Antzokiko ekitaldian, Toledoko Cugarral del Angel jatetxeko Ivan Cerdeñok eta Adejeko (Santa Cruz Tenerifekoa) Juan Carlos eta Jonathan Padron anaiek Repsol Gidaren hirugarren Eguzkia jaso dute; barazkiak eta ehiza oinarri, "sukaldaritza bikaina, dotorea, zehatza eta fina" eskaintzen duelako lehenak, eta "mozorrorik gabeko plater finak" prestatzen dituelako bigarrenak.
Euskal gastronomian, esan bezala, Arrea! jatetxea saritu dute, Edorta Lamok bertan egiten duen "ibilbide emozional eta gastronomikoagatik". Bestalde, jakiak parrillan erretzeko duten eskuagatik saritu dituzte Katxiñako Iñaki eta Izaskun Zendoia anai-arrebak.
Repsol Gidaren saria jaso dute, halaber, Gipuzkoako Ama eta Narru jatetxeek, Bizkaiko Gotzon, Jauregibarria, La despensa de Etxanobe eta Remenetxe jatetxeek eta Arabako Kea jatetxeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda