Jean-René Etchegaray
2017/01/22 - 15:57
Herri Elkargoak presidentea izango du astelehenetik aurrera
Astelehenean lehendabiziko biltzarra egingo dute erakunde berriak dituen 233 kideek, eta besteak beste, presidentea aukeratu beharko dute Jean-René Etchegaray eta Bernard Lougarot hautagaien artean.
2017/01/22 - 15:00
Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoak presidentea aukeratuko du gaur
Jean-René Etchegaray Baionako alkatea eta Bernard Lougarot Gotaine-Irabarneko (Zuberoa) auzapeza dira aurkeztuko diren hautagaiak.
2017/01/02 - 10:46
Abian da Euskal Elkargoa
Urte berriarekin batera, indarrean da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa batzen dituen elkartea, Ipar Euskal Herriko lurralde osoa aintzat hartzen duen lehendabiziko egitura instituzionala.
2017/01/01 - 20:44
Gaurtik indarrean da Euskal Elkargoa Iparraldean
Ez da autonomia estatutu bat, atzo arte egon diren 10 mankomunitateen batasuna baizik. Elkargo berriak 200 milioi euroko aurrekontua izango du.
2016/12/05 - 14:27
Euskal Elkargoaren eraketak zalantzak eragin ditu sindikatuen artean
Urtarrilean eratuko da. Aldaketak kezka eragin du sindikatuen eta, besteak beste, garraio publikoaren erabiltzaileen artean.
2016/10/08 - 15:46
Ipar Euskal Herriko herri-elkargo bakarraren proiektua aurrera doa
Erakunde berria urtarrilaren 1ean sortuko da. Paueko Administrazio Auzitegiak oposizioak ezarritako helegiteak atzera bota eta gero, euskal erakunde berriak ez du oztoporik lanean hasteko.
2016/10/03 - 18:02
Paueko Auzitegiak atzera bota du elkargo bakarraren kontrako helegitea
Horrenbestez, Ipar Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuko duen lehen instituzioa sortzeko prozesuak aurrera jarraituko du.
2016/10/02 - 16:45
Herri elkargo bakarraren etorkizuna justiziaren esku
Paueko administrazio auzitegiak bihar jakinaraziko du lehen euskal erakundea sortu, atzeratu edo bertan behera utziko duen. Udal gehienak alde daude, baina aurkakoek helegiteak aurkeztu dituzte.
2016/05/27 - 15:53
Ipar Euskal Herriko udalen %70,2k elkargo bakarraren alde bozkatu dute
Parisek finkatutako baldintzak beteta zeuden lehendik ere baina gaur jakin dira behin betiko datuak: 158 udaletatik 111 alde daude.
2016/05/27 - 11:47
Herri elkargoa abian jartzearen alde agertu da Ipar Euskal Herria
111 udalerrik elkargoaren alde egin dute, eta 47k aurka. Dena dela, aurkako jarrera duten hainbat auzapezek eta zinegotzik helegitea aurkeztu dute, eta ikusteko dago zer gertatuko den.
2016/05/10 - 09:07
Elkargo bakarraren aurkako helegitea prestatzen ari dira
Elkargoari ezetz esan zioten zenbait herriko etxe helegitea prestatzen ari dira. Hala, Nafarroa Behereko udal batzuek helegitea jartzeko asmoa agertu dute.
2016/05/04 - 15:53
Ipar Euskal Herrian elkargo bakarra sortzeko moduan dira
Parisek ezarritako baldintza biak bete dira. Herritarren erdiek ez ezik, atzotik herrien erdiek baino gehiagok ere alde bozkatu dute.
2016/05/04 - 00:48
Iparraldeak herri elkargo bakarra sortzeko bi baldintzak bete ditu
Aurrez biztanleen erdien babesa bazuen eta astearte iluntzetik aurrera baita udalen erdiena ere.
2016/04/28 - 08:48
Ipar Euskal Herriko elkargo bakarra, gertuago
Baiezkoa eman duten herriek biztanleriaren erdia ordezkatzen dute dagoeneko, baina beste 15 herriren babesa behar da orain Frantziako Gobernuak jarritako bigarren baldintza betetzeko.
2016/04/08 - 14:22
Miarritzek ezezkoa eman dio herri elkargo bakarra sortzeari
Bozketak hasi zirenetik, dagoeneko 24 udalerri agertu dira horren alde; herritarren % 41. Erdia (% 50) behar da erakunde berria onartzeko. Maiatza amaitu arte dute 158 udalek boza emateko.
2016/03/29 - 12:41
'Elkargoa lortuta eskumenak nola banatu da orain kontua'
Jean Claude Iriart Baionako zinegotziari elkarrizketa Lurralde Elkargoaren inguruan.
2015/12/01 - 11:20
'Izugarri erantzun baikorra jasotzen ari gara herri elkargoaren alde'
Nikolas Blain, Iparralderako Herri Elkargoa eskatzen ari den Batera plataformako kideak eman dizkigu azalpenak. Amaitzear da epea Ipar Euskal Herriko udalek herri elkargo baten alde edo kontra egin dezaten eta orain arteko datuen arabera, gehiengo zabal batek baiezkoa eman diote proposamenari.
2015/07/25 - 16:14
Irailera arte atzeratu dute Lurralde Elkargori buruzko negoziaketa
Ipar Euskal Herriak datozen 5 urteetan jasoko duen diru-kopurua dago eztabaidagai, besteak beste.
2014/04/29 - 17:14
Lurralde elkargoak gero eta sostengu zabalagoa alkateen artean
Martxoan egin ziren udal hauteskundeen ondotik, orain Iparraldeko alkateen % 62k eskatzen dute marko berria, eta gehienek hiri jendetsuenak ordezkatzen dituzte.
2014/03/31 - 00:04
Etchegaray zentrista garaile Baionan
Baionak auzapez zentrista izango du datozen sei urteotan, Jean Rene Etchegaray. Henri Etxetori 26 botoko aldea atera dio.