BOZKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miarritzek ezezkoa eman dio herri elkargo bakarra sortzeari

Bozketak hasi zirenetik, dagoeneko 24 udalerri agertu dira horren alde; herritarren % 41. Erdia (% 50) behar da erakunde berria onartzeko. Maiatza amaitu arte dute 158 udalek boza emateko.
Biarritz
Biarritz

Miarritzeko Herri Kontseiluak ezezkoa eman dio Frantziako Gobernuak Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarra sortzeko proposamenari. Beste bost udalek baiezkoa eman dute azken orduetan.

Atzo egin zuten bozketa, eta 22 hautetsik elkargo bakarraren kontra eta 13k alde bozkatu zuten. Peio Claverie (AB) hautetsi abertzalea emaitzarekin "minduta" agertu da Euskadi Irratian. Oraingoz, udal gobernuan jarraitzeko asmoa duela esan du, baina azken egunotako tirabirek etorkizunean eragina izan dezaketela gaineratu du.

Kontrako jarrera dutenek behin eta berriz salatu dutenaren arabera, herri elkargo bakarra sortzeko ekimena presaka eta behar bezala aztertu gabe atera nahi dute aurrera.

Hazparnek eta Irisarrik, aho batez, eta Urdiñarbek, Muskildik eta Mugerrek, gehiengo osoz, baiezkoa eman diote herri elkargo bakarra sortzeko proposamenari.

Bozketak hasi zirenetik, 24 udalerri agertu dira horren alde; herritarren % 41. Erdia (% 50) behar da erakunde berria onartzeko. Maiatza amaitu arte dute 158 udalek boza emateko.

Oraingoz, lau udal agertu dira kontra; 31.600 herritar ordezkatzen dituzte, Ipar Euskal Herriko biztanleen % 11.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X