ERAKUNDE BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herri elkargoa abian jartzearen alde agertu da Ipar Euskal Herria

111 udalerrik elkargoaren alde egin dute, eta 47k aurka. Dena dela, aurkako jarrera duten hainbat auzapezek eta zinegotzik helegitea aurkeztu dute, eta ikusteko dago zer gertatuko den.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ipar Euskal Herriko udalen %70,2k elkargo bakarraren alde bozkatu dute

Ipar Euskal Herriari, lehen aldiz, aitortza instituzionala emango dion herri elkargo berria gero eta gertuago dago; 111 udalerrik egin dute herri elkargoaren alde, eta 47k, aurka.

Azken orduotan, Martxueta, Arboti, Ilharre eta Gixune herrietan egindako bozketen emaitzak ezagutu dira, eta lauretan elkargoaren aurka egin dute.

Elkargoa sortzeko beharrezkoa zen bigarren baldintza (herritarren erdien babesa lortzea) ere bete da: 196.741 herritarrek eman dute aldeko botoa, eta 110.646k, kontrakoa.

Herriko Etxeek iritzia plazaratu ondoren, Departamenduko Batzordea berriz bilduko da prefetak proposatu duen egitura aztertzeko, aldeko jarrera nagusitu dela kontuan hartuz.

Hala ere, argitzeko dago zer gertatuko den 60 zinegotzik eta auzapezek elkargoaren aurka jarritako helegitearekin. Besteak beste, Armendaritze, Lüküze eta Donapaleu udalerrietako auzapezek eta Baionako bi zinegotzik aurkeztu dute helegitea Barne Ministerioan. Idatzian, besteak beste, "elkargo bakarraren perimetroa zalantzan" jarri dute, eta erakunde berriak ekarriko dituen "desorekak" azpimarratu dituzte.

Helegiteak aurrera egin ezean, 2017ko urtarrilean abian izango da Ipar Euskal Herriko egitura instituzional berria. Aurretik, uda ostean, zehaztuko dituzte  erakunde berriak kudeatuko dituen eskumenak; besteak beste, lurralde antolamenduari, garapen ekonomikoari eta hizkuntza politikari lotutako zenbait atal egongo dira horren esku. Zerga-sistemari dagokionez, hainbat zerga kudeatzeko ardura ere izango du.

100 milioi euroko aurrekontua izango du herri elkargoak, eta Baionan egongo da horren egoitza nagusia.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X