Jihadismoa
2018/03/11 - 13:38
M11ko biktimak gogoratu dituzte Madrilen, atentatuen 14. urteurrenean
Omenaldiaren buru izan dira Cristina Cifuentes Erkidegoko presidentea eta Manuela Carmena alkatea. Madrilgo herritarrei eskertzeko ekitaldia ere izan da, egun hartan egindako lanagatik, alegia.
2018/02/20 - 12:03
Gizon marokoar bat atxilotuta Murtzian, jihadistak erakarri eta doktrinatzea egotzita
Atxilotua indarkeriazko ekintza terroristetan parte hartzeko egoeran zegoen, Barne Ministerioaren arabera.
2018/02/20 - 11:38
Marokoar bat atxilotu dute Murtzian jihadistak erakartzeagatik
Atxilotuak 'islamaren etsaien' aurkako bideo gogorrak eskegitzen zituen bere sare sozialetan. Jihadarekin bat egiteko deia ere zabaltzen zuen.
2018/02/17 - 15:04
Sei hilabete Rambletako atentatuak jazo zirenetik
Furgoneta zuri batek udako arratsalde paketsua gorriz margotu zuen. Atentatuan 17 pertsona hil ziren.
2018/02/14 - 19:08
2015eko azaroan Parisen izandako erasoengatik epaitutako lehen akusatua, absolbituta
Erasotzaileek atentatuen ostean ezkutatzeko erabili zuten etxea Jawad Bendaoudek alokatu zuen, baina errugabetzat jo dute haien asmoen berririk ez zuelakoan.
2018/02/05 - 20:20
Abdeslami 20 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du Belgikako Fiskaltzak
Epaitzen ari den auzitegiaren aurrean deklaratzeari uko egin dio Abdeslamek. “Isiltasunak errudun edo kriminal” bihurtzen ez duela ohartarazi du akusatuak.
2018/02/05 - 11:55
Abdeslamen aurkako epaiketa hasi da, 2016an Bruselan izandako tiroketa batengatik
Abdeslam 2015eko Pariseko atentatuaren ostean bizirik dirauen zelula terroristako kide bakarra da, Pariseko atentatu horretan 130 lagun hil zituzten terroristek. Ateak itxitako epaiketa da Belgikakoa.
2018/01/30 - 11:31
Ustezko terrorista jihadista bat atxilotu dute Bartzelonan
Talde terroristaren ideiekiko atxikimendu handia zuen, eta Europan atentatuak egiteko gaitasuna zuela uste du Polizia Nazionalak.
2018/01/29 - 10:48
Gutxienez 15 pertsona hil dira Kabulen, akademia militar baten kontrako eraso batean
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Afganistango armadaren kontrako eraso suizida. Agintari afganiarrek, ostera, talibanen Haqqa sareari egotzi diote.
2018/01/24 - 11:45
Save the Children erakundearen egoitza baten aurkako erasoa, Afganistanen
Jalalabad hirian izan da, eta lekukoen esanetan, suizida batek bonba auto bat zartarazi du lehenik; gero armatutako gizonak sartu omen dira egoitza barrura.
2018/01/21 - 20:31
Gutxienez 43 hildako, Kabulgo Intercontinental Hotelean izandako erasoan
Talibanek aldarrikatu dute erasoa, baina Barne Ministerioak integristen aldekoa den Haqqani sareari egotzi dio.
2018/01/15 - 15:23
Gaurkoa izan da Bagdadek azken 72 orduetan pairatu duen 3. operazio suizida
Irakek Estatu Islamikoaren kontra lortu duen garaipen militarrak ez du esan nahi segurtasuna itzuli denik herrialdera.
2018/01/15 - 10:00
26 lagun hil eta 75 zauritu dira Bagdaden izandako atentatu batean
Bi leherketa izan dira hiriaren erdialdean. Leherkariz betetako bi gerriko lehertarazi dituzte bi terrorista suizidak.
2018/01/07 - 14:40
Charlie Hebdo aldizkarian izandako sarraskiaren 3. urteurrena
12 lagun hil zituzten tiroka. Frantzia eta mundu osoa astindu zuen eraso hark, eta gaur Parisen gertatutakoa gogora ekarri nahi izan dute.
2017/12/29 - 23:17
Gutxienez 9 hildako eta 10 zauritu utzi ditu eliza kopto baten aurkako erasoak Kairon
Erasoa Santa Maria Mina elizan gertatu da, Helwan hirian, hiriburutik 10 kilometrora. Hiru erasotzailek egin dute atentatua, eta horietako bik ihes egin dute.
2017/12/28 - 11:35
Gutxienez 40 pertsona hil dira Kabulen eskola baten aurkako atentatu suizida batean
Eraikinaren barruan Afganistango albiste-agentzia baten bulegoak ere badaude. Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatua.
2017/12/28 - 11:23
Gutxienez 40 hildako eta 30 zauritu Kabulen, atentatu suizida batengatik
Estatu Islamikoak hartu du erasoa bere gain. Kultura-zentro batek jasan du; bertan, meskita bat, Koranaren eskola bat eta albiste-agentzia bat daude.
2017/12/18 - 14:13
Ustezko jihadista bat atxilotu dute Majadahondan
Poliziaren arabera, nazionalitate espainiarra duen gaztea erradikalizazio prozesu batean murgilduta zegoen.
2017/12/12 - 22:02
Manhattango erasoaren ustezko egileari terrorismoa leporatu dio Fiskaltzak
27 urteko Akayed Ullah auzipetu dute auzitegi federal baten aurrean. “Estatu Islamikoagatik egin nuen”, adierazi zuen Ullahek Poliziaren aurrean, akusazioaren arabera.
2017/12/09 - 23:38
Estatu Islamikoaren aurkako gerra bukatutzat jo du Irakeko lehen ministroak
Militarrek jihadisten esku zeuden azken gotorlekuak berreskuratu ostean egin du iragarpen ofiziala Haider al Abadik.