Joe Biden
2022/11/09 - 21:24
Mikel Reparazen iruzkina: ''Joe Bideni agintaldia zaildu egingo zaio''
Senatuak demokraten esku jarraitzen badu, Bidenek Behe Ganberatik helduko zaizkion kolpeak baretzeko aukera izango du. Baina, argi dago, lege ekimenak eta agintaldia bera zaildu egingo zaizkiola emaitza edozein izanda ere.
2022/11/09 - 15:26
Kanpainan indartsu azaldu bada ere, Trumpek azkenean ez du nahi adina boto mobilizatu
Hauteskundeetan ez da Donald Trumpek eta errepublikanoek espero zuten olatu gorririk egon eta, gainera, berak babestutako hautagai batzuk galdu egin dute, Pennsylvaniakoak esaterako.

2022/11/09 - 12:33
Demokratak Senatuko lehian eusten ari dira, baina Ordezkarien Ganberaren kontrola galdu dute
Senatuan 48na eserlekutan dago indar banaketa, baina Kongresuan, 20 ordezkariko aldea atera diete kontserbadoreek progresistei. Ez da, ordea, "olatu gorririk" izango (errepublikanoen garaipen argia).
2022/11/09 - 10:32
Errepublikanoek uste baino garaipen gutxiago espero dituzte hauteskundeetan
AEBetako Alderdi Errepublikanoak "tsunami gorri" handi bat aurreikusten zuen agintaldi erdiko hauteskundeetan, Kongresuan boterea berreskuratzeko, baina orain arte aurreratutako proiekzioek, ez dituzte aurreikuspen handi horiek betetzen.
2022/11/08 - 21:41
AEBko demokraziaren etorkizuna jokoan dagoela jakinda bozkatu dute estatubatuarrek
Legealdi erdiko hauteskundeak egin dituzte asteartean AEBen, Donald Trump presidente ohiaren itzal handiari so. Egunak pasa daitezke behin betiko emaitzak ezagutu arte.

2022/11/08 - 15:28
Hauteskunde eguna Estatu Batuetako 50 estatuetan, Kongresua eta Senatuaren herena berritzeko
Hitzordu garrantzitsua gaur Estatu Batuetan, agintaldi erdiko hauteskunde legislatiboak dituzte eta Ordezkarien Ganberaren erdia eta Senatuaren heren bat berrituko dira. Joa Bidenen etorkizun politikoa dago jokoan.
2022/11/07 - 15:49
Hauteskunde erabakigarrien bezperan, botoak eskuratzeko lehia areagotu da AEBn
Etxe Zurira bueltatzeko dituen aukerak hauspotzeko erabili du Donald Trumpek legealdi erdiko hauteskunde kanpaina. Biden presidenteak, aldiz, historiaren une kritiko honetan amerikaren demokrazia ataka estuan dagoela berretsi du.
2022/11/07 - 08:55
Legealdi Erdiko Hauteskundeak AEBn: Bidenen etorkizun politikoa, jokoan
Joe Biden presidentearen onarpen maila ez dago momenturik onenean. Hauteskundeak bereziki liskartsuak izango direla aurreikusten dute. Inkesten arabera, errepublikanoek irabaziko dute Ordezkarien Ganberan.
2022/10/12 - 10:57
Errusiak Ukrainan arma nuklearrak erabiliko dituenik ez duela uste orain ziurtatu du Bidenek
Estatu Batuetako presidenteak dio Vladimir Putinek Ukraina inbaditzeko hartutako erabakia akats bat izan zela, nahiz eta bere homologo errusiarra “aktore arrazional” bat dela uste duen.
2022/10/10 - 22:42
Errusiak Ukrainako hiri nagusiak bonbardatu ditu Kerch zubiaren aurkako erasoaren ostean
Gutxienez 14 zibil hil eta 97 zauritu dira Errusiak Ukraina osoko hirien aurka egindako erasoen ondorioz. Nazioarteko hainbat eragilek gaitzetsi egin dituzte bonbardaketak.
2022/10/07 - 12:41
Biden: "Mundua 'Armageddon'etik gertuago dago, gerra nuklearraren mehatxua zuzena da"
AEBko presidenteak azpimarratu du "nahiko ondo" ezagutzen duela Vladimir Putin Errusiako buruzagia, eta jakin badakiela ez dabilela "txantxetan arma nuklearrak erabiltzeko aukera" aipatzen duenean.

2022/10/01 - 12:27
45 pertsona hil dira Ian urakanaren ondorioz Floridan, CNN katearen arabera
Floridako agintariek, berriz, 23 hildako zenbatu dituzte ofizialki, 22 eta 92 urte bitartekoak. Joe Biden presidenteak adierazi du Ian izan daitekeela Floridako estatuko urakanik hilgarriena.
2022/09/21 - 12:38
Biden: "Gerra nuklear bat ezin da irabazi, eta ez litzateke sekula gertatu behar"
Errusiako 300.000 erreserbistari Ukrainara joateko agindua eman ondotik hasi dira lehen erreakzioak munduko liderren aldetik. Pedro Sanchezen hitzetan, Putinek erabakia ondorioetan pentsatu gabe hartu du. "Errusia gero eta bakartuago dago", azpimarratu du Macronek.
2022/09/18 - 23:34
Charles III.ak Buckinghamen bilduko ditu munduko 500 estatuburu eta agintari
Charles III.a izan da anfitrioi igande honetako ongietorri ekitaldian. Buruzagi eta estatuburu nagusiek Elizabeth II.aren hil-kapera bisitatu dute egunean zehar, bertatik Londresko kaleetan ilara egin duten milaka pertsona igaro bitartean.
2022/08/31 - 13:43
Munduko lider politikoen erreakzioak Mikhail Gorbatxoven heriotzaren aurrean
Mundu osoko buruzagi politikoek mezuak idatzi dituzte Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko azken presidentearen heriotzaren aurrean.
2022/08/21 - 21:59
EANAren misio bat Zaporiyiako zentralera bidaltzeko planak onartu dituzte Biden, Johnson, Macron eta Scholzek
Oraindik ez diote datarik ezarri bidaiari, inguru horretan izaten ari diren borrokaldiak direla eta.

2022/08/15 - 15:58
Kongresista estatubatuarrak Taipeira iritsi izanak Txina haserretu du
Bisitaren atarian, Pekingo gobernuak gerraontziak eta hegazkinak bidali ditu mugako itsas lerrora. Taiwango gobernuak egonkortasunarekiko konpromisoa agertu du eta ariketa militarrek bakeari kalte egiten diotela ohartarazi du.
2022/08/05 - 22:17
Estatu Batuek Errusiarekin presoak trukatzeko "lan" egingo dutela esan du Blinkenek
Estatu Batuetako Estatu idazkariak "bidegabetzat" jo du Brittney Griner saskibaloi jokalari estatubatuarraren atxiloketa. Bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten atzo, drogen jabetza eta kontrabandoagatik.
2022/08/04 - 10:40
Txina maniobra militarrak egiten hasi da benetako suarekin Taiwan "blokeatuta"
Taipeiko Defentsa Ministerioaren arabera, Txinak itsas eta aire eremua itxi du uharteko sei gunetan. Pekinek salatu duenez, bestalde, RC-135S motako AEBko hegazkin bat Japoniatik atera da uhartera bidean.
2022/08/02 - 09:29
AEBk Ayman al Zawahiri Al-Qaidako buruzagia hil du Afganistanen egindako operazio batean
Drone bidez egin zuten operazioa joan den igandean, Joe Biden AEBko presidenteak jakinarazi duenez.