Demokratak Senatuko lehian eusten ari dira, baina Ordezkarien Ganberaren kontrola galdu dute
Legealdi erdiko hauteskundeetako botoak zenbatzen ari dira AEBn, eta, lehen emaitzen arabera, errepublikanoek garaipena lortuko dute Ordezkarien Ganberan (Kongresua), baina Senatuan orekatuta dago demokraten eta errepublikanoen arteko lehia.
Alderdi Errepublikanoaren ordezkari ezagunek aitortu dutenez, behin-behineko emaitzek ez dituzte euren aurreikuspenak betetzen —"tsunami gorria" izango zela iragarri zuen Trumpek berak—. "Argi dago: ez da olatu errepublikanorik egongo azkenean", esan du Lindsey Graham senatari kontserbadoreak NBC telebista katean. Errepublikanoak gorri kolorearekin lotzen dira, eta demokratak, urdinarekin.
Errepublikanoak bi ganberetan garaile izango zirela zioten inkestek. Historia bera alde zuten kontserbadoreek, izan ere, normalean oposizioan dagoen alderdiak emaitza hobeak lortzen dituzte legealdi erdiko hauteskundeetan. Baliteke errepublikanoak gailentzea, baina ez da, inondik inora, garaipen zabala izango.
Hainbat herrialdetan, aurreratuta dute boto kontaketa. Lehen emaitza horien arabera, errepublikanoek 199 ordezkari eskuratu dituzte Ordezkarien Ganberan, eta demokratek, 178. Dena dela, biek ala biek urrun dituzte ganbera kontrolatzeko behar diren 218 eserlekuak (Kongresuko 435 aulkiak berritzen ziren bozetan).
Orain arte eskura dauden datuen arabera, kontserbadoreek 4 ordezkari kendu dizkiete progresistei, eta, hala, gertuago dute ganberaren kontrola. Halere, oraindik ez da nahikoa.
Senatuan (100 eserlekutik 35 berritzeko), orekatuago dago lehia, eta bi alderdiak berdinduta daude: 48 aulki eskuratu ditu alderdi Demokratak, eta beste hainbeste, Errepublikanoak. Zazpi ordezkari daude oraindik banatzeke, batzuk gako (Georgia, Nevada edo Wisconsin).
Demokratak nagusi, Pennsylvanian, eta gertu dute garaipena Arizonan
Pennsylvanian, porrota jaso du Donald Trump AEBko presidente izandakoak, demokratek irabazi baitute Trumpen bi hautagaien kontrako lehia Senatuan. John Fetterman Estatuko gobernadoreordea eta Josh Shapiro orain arte estatuko fiskal nagusi zena senatari izango dira Alderdi Demokrataren izenean.
Estatu erabakigarria da Pennsylvaniakoa, eta Trumpek eta Bidenek bereziki zaindu dute kanpainan zehar. Biek ala biek eman zuten han bozen lehen hitzaldia, irailean, eta joan den larunbatean, mitin handiak egin zituzten ezbaian zeudenen botoak eskuratu nahian.
Etxe Zurira heltzeko borrokan gako da ipar-ekialdeko estatu hori, garrantzi handia baitu hauteskunde kolegioan (AEBko presidentea aukeratzeko ardura du erakunde horrek).
Arizonan, astiro doa kontaketa (% 67 besterik ez dute zenbatu), baina Mark Kelly gobernadore demokratak aurrea hartu dio Blake Masters hautagai errepublikanoari. Nevadan (% 80) aldaketa egon da azken orduetan. Hasiera batean, bazirudien demokratek irabaziko zutela, baina orain Laxalt errepublikanoa Cortez Masto demokratari gailendu zaio.
Georgian, ziurgabetasuna nagusi
Botoen gehiena zenbatuta dutela (% 96), hegoaldeko estatu hori buruhauste iturri izango dela ematen du. Oso emaitza estua dago, eta ezein hautagaik ez du lortu eskatutako % 50. Hori egin ezean, bigarren itzuli batean lehiatu beharko dira hautagaiak hilabete batzuk barru.
Herschel Walker hautagai errepublikano eta futbol amerikarreko jokalari ohiak eta Raphael Warnock egungo senatari demokratak botoen % 48,8 eta % 49,1 eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.