Joe Biden
2022/07/29 - 12:34
Xik “suarekin ez jolasteko” ohartarazi dio Bideni honek Taiwanen statu quo-a nabarmendu ostean
AEBko eta Txinako presidenteek bi ordu baino gehiagoko telefono-deia izan zuten ostegun honetan, joan den martxotik lehena, eta, horretan, Xik Taiwani buruzko erreklamazioak berretsi zituen.
2022/07/22 - 13:45
Trumpek "nahita" eta "komeni zitzaiolako" ez zuen ezer egin Kapitolioaren kontrako erasoa geldiarazteko
Iazko urtarrilaren 6an izandako erasoa ikertzen ari den batzordearen arabera, Fox News hedabidearen bidez jarraitu zuen Trumpek, Etxe Zuritik, Kapitolioaren aurkako erasoa, eta "ez zuen pausorik eman" hura geldiarazteko.
2022/07/16 - 00:40
Bidenen eta Bin Salmanen arteko agurra, Khashoggiren hilketa ixteko saiakera
Bidenen eta eta Bin Salmanen arteko bilera ikusi ondoren, "triste" dagoela esan du Hatice Cengiz Khashoggiren emaztegaiak, baina "justizia gailendu arte" borrokan jarraitzeko asmoa berretsi du.
2022/07/15 - 22:57
Donald Trumpek 2024ko hauteskundeetara aurkeztuko dela iradoki du
Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak zehaztu duenez, "erabaki hori" hartu du dagoeneko, eta noiz iragarriko duen da bere zalantza bakarra.
2022/07/15 - 16:58
Palestinarrek estatu propioa, subiranoa eta bideragarria merezi dutela esan du Bidenek
Palestinarrek estatu propio independientea merezi dutela adierazi du Bidenek. Dena den, gaineratu du ez dela horretarako momenturik errazena. Halaber, ez da bildu Israelek hildako kazetari palestinarraren familiarekin.
2022/07/09 - 16:36
Abortua babesteko dekretu presidentziala sinatu du Joe Bidenek
Bi aste igaro dira Auzitegi Gorenak abortatzearen kontrako epaia argitaratu zuenetik, eta, ezer ez egiteagatik kritika ugari jaso ostean, Joe Biden presidenteak dekretu bat sinatu du abortatzeko pilulak lortzeko erraztasunak emateko eta abortatzen dutenen pribatutasuna areagotzeko.
2022/06/30 - 20:56
"Gera zaitez Mexikon" programa indargabetzeko baimena eman dio AEBko Auzitegi Gorenak Bideni
Gobernuak helegitea aurkeztua zuen, programa hori bertan behera uzteko aurreko saiakera baten ostean. Trumpek ezarritako migrazio politika da, babes eskatzaileak estatubatuar lurraldetik kanpo itxarotera behartzen dituena, euren kasua ebatzi artean.
2022/06/29 - 22:42
NATOren gailurreko gau emanaldiak Prado museoan bildu ditu agintari eta gonbidatuak
Museoan Velazquezen eta Goyaren maisulanak ikusi eta Kieveko Orkestraren kontzertua entzuteko aukera izan dute. Baita Jose Andres sukaldariak prestatu dien afaria dastatzeko parada ere.
2022/06/29 - 18:56
NATOk gaur onartutako bide-orri berrian Errusia jotzen da mehatxu nagusitzat
Era berean, 30 herrialdeetako liderrak Ukrainari laguntzeko pakete integral bat onartu dute, Errusiaren erasotik defenda dadin, epe luzera haren operatibitate militarra hobetzea eta sobietar garaiko taldeak atzean uztea aurreikusten duena.
2022/06/29 - 16:26
Suediari eta Finlandiari emandako argi berdea, NATOren gailurreko lehen jardunaldiko lorpena
Hasi da azken urteotan NATOk egin duen batzarrik garrantzitsuena. Gaur lehen bilera izan dute, baina etxeko lanak eginda elkartu dira, atzo hainbat akordio lortu baitziren.
2022/06/29 - 13:13
Hasi da Madrilgo NATOren goi-bilerako lehen bilera
Lehen bilera Madrilen ospatzen ari den NATOren 2022ko goi-bilerara joan diren munduko lider guztien familia-argazkiaren ondoren hasi da.
2022/06/28 - 20:46
Biden Sanchezekin bildu da Moncloan
Aldebiko bilerak bi herrialdeen arteko harreman estrategikoa indartu du. AEBko eta Espainiako agintariek 1988an sinatutako akordio militarrarekiko konpromisoa berretsi dute, Moron (Sevilla) eta Rotako baseen erabilera partekatua ahalbidetzen duena.
2022/06/28 - 18:04
Rotara bi gerra-ontzi eta 600 soldadu estatubatuar gehiago bidaltzea adostu dute Sanchezek eta Bidenek
Duela 40 urte Espainiak NATOrekin bat egin zuela gogora ekarri du AEBko presidenteak: "ezinbesteko aliatua bihurtu zen".
2022/06/27 - 18:21
G7ak isun gehiago onartu ditu Errusiaren aurka, eta "beharrezkoa den babesa" helarazi dio Ukrainari
"Errusiaren diru-sarrerak eteteko prest gaude, baita urretik datozkionak ere", esan dute buruzagiek Elmaun (Alemania) egiten ari diren goi-bileran onartutako adierazpen batean.
2022/06/26 - 13:04
Herrialde osoan aborturako eskubidea babesteko eskatu diote senatari demokratek Joe Biden presidenteari
Aborturako eskubidea babesteko "ausardiaz ekiteko" eskatu dio 33 senatari demokratek osatutako talde batek AEBko presidenteari. "Euren amek eta amamek baino eskubide gutxiago dituzte orain gure seme-alabek eta ilobek", deitoratu dute.

2022/06/25 - 12:20
AEBko bederatzi estatuk debekatu dute abortua, Gorenaren erabakitik ordu gutxira
Alabama, Arkansas, Kentucky, Luisiana, Misuri, Oklahoma, Hego Dakota, Utah eta Wisconsin dira abortua debekatu dute estatuak. Guztira, 23 estatuk har dezakete bide hori. Aitzitik, beste 17k abortu eskubidea errespetatako dutela defendatu dute.
2022/06/25 - 01:56
Ameriketako Estatu Batuentzako eta Auzitegi Gorenarentzako "egun tristea" dela uste du Bidenek
Donald Trump, aldiz, pozik azaldu da ebazpenarekin: "Jaungoikoaren erabakia da". Macronek emakume estatubatuarrei elkartasuna adierazi die. Sanchezek ohartarazi duenez, konkista sozialak "beti daude arriskuan". "Mundu guztiko emakumeentzako egun oso tristea da", ziurtatu du Monterok.

2022/06/24 - 18:53
AEBko Auzitegi Gorenak abortu eskubidea babesik gabe utzi du
Erabakiak aldeko sei boto eta kontrako hiru izan ditu. Hala ere, alde bozkatu duen epaileetako batek iritzi bereizia eman du. Goreneko hiru epaile aurrerakoiek, espero bezala, kontrako botoa eman dute.