Kapitolioa hartzeko saiakera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kapitolioa hartzeko saiakera ikertzen ari den batzordearen kontra egin du Trumpek legea ez betetzea egotzita

Biden Etxe Zuriaren buru jarri zuten hauteskundeetan "iruzurra" egon zela esan du berriro AEBko presidente ohiak.
Kapitolioa hartzeko saiakera ikertzen ari den batzordea, asteleheneko saioan.
Kapitolioa hartzeko saiakera ikertzen ari den batzordea, asteleheneko saioan. Argazkia: EFE

2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioa hartzeko saiakera ikertzen ari den batzorde legislatiboaren kontra egin du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente ohiak eta "auzitegi kanguru" deitu du, hots, legea betetzen ez duen auzitegia, The Washington Times egunkariak jaso duenez.

Presidente errepublikano izandakoak 12 orrialdeko adierazpen bat kaleratu du egunkari horretan AEBko Ordezkarien Ganberako batzorde horrek egindako azken saioari erantzunez. 2020ko hauteskundeetan "iruzurra" egon zela salatu du beste behin Trumpek.

Biden presidentearen kudeaketa "eskasa" jarri du jomugan bere aurrekoak, eta "hutsegiteen" artean honakoak aipatu ditu: Afganistango "erretiratze kaskarra" eta AEBko hego-ekialdeko mugan daraman "politika txarra eta ez segurua".

Kapitolioa hartzeko saiakera ikertzeko hainbat saio egin dituzte AEBko Ordezkarien Ganberan, azkena, atzo bertan. Batzordekideek argitu nahi dutena honakoa da: presidente ohiak, nahita, hauteskunde iruzurraren mamua zabaldu zuela, bere aholkulariek aholkatutakoaren kontra. 

Batzordean demokratak dira nagusi, baina Trumpekin kritiko diren bi errepublikano —Liz Cheney eta Adam Kinzinger—ere badira tartean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X