Joe Biden
2022/05/10 - 09:31
Joe Bidenek lege bat sinatu du Ukrainara armak bidaltzeko prozesua azkartzeko
Iragan martxoan AEBko Kongresuak onartutako 13.600 milioi dolarreko laguntza militarra ia agortu du Bidenen Gobernuak.
2022/05/08 - 19:41
Jill Biden eta Olena Zelenska ustekabez bildu dira Ukrainan
Egun 163 gerra-desplazatu hartzeko eskola batean batzartu dira AEBko eta Ukrainako lehen andreak, Uzhhorod udalerrian.
2022/05/04 - 12:23
Abortatzeko eskubidearen defendatzaileak kalera atera dira AEBn, Gorenaren erabakia salatzeko
Auzitegi Gorenaren epaiaren zirriborro baten filtrazioak asaldatuta, herrialdeko hainbat puntutan egin dituzte protestak. Izan ere, lege horre aurrera eginez gero, 1973tik indarrean dagoen abortuaren babesa ezabatuko litzateke, eta estatuei haurdunaldia etetea debekatzeko aukera emango lieke.
2022/05/03 - 21:27
Abortuaren balizko baliogabetzearen aurrean erantzungo duela ohartarazi dio Bidenek Gorenari
Auzitegi Gorenak abortu eskubidea baliogabetuko balu, gehiengo kontserbadoreko 21 estatuk guztiz debekatzeko aukera izango lukete.
2022/05/01 - 17:03
Etxe Zuriko korrespontsalen afari umoretsua itzuli da, pandemia garaiko etenaldiaren ostean
Umorez beteriko ekitaldia izaten da honakoa, eta bere buruari barre egin dio Joe Bidenek afari ostean eman duen hitzaldian. Duela sei urtetik presidente batek ez zuen parte hartzen halako ekitaldi batean, Trumpek boikota egin ziolako eta pandemiaren ondorioz etenaldia egin zelako.
2022/04/28 - 21:58
Ukrainari laguntzeko 33.000 milioi dolar gehiago eskatu dizkio Bidenek Kongresuari
Era berean, Errusiako oligarkei konfiskatutako dirua Ukrainari ematea proposatu du AEBko presidenteak, Moskuk herrialdean egindako kalteen ordainetan.
2022/04/25 - 12:24
AEBren diplomazialariak Ukrainara itzuliko dira asteon
Anthony Blinken AEBko Estatu idazkariak Kievera bisita egin eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin bildu ostean egin du iragarpena AEBko Gobernuak.
2022/04/25 - 01:53
Nazioarteko agintari nagusiek txalotu egin dute Macronen garaipena
Frantziako hauteskundeetako emaitzak Europarentzat positiboak direla uste dute.
2022/04/22 - 12:21
Errusiak Ukrainako hegoalde "osoa" hartu nahi du kontrolpean
Ezin izan dira martxan jarri korridore humanitarioak Mariupol hirian. Bestalde, Errusiak Ukrainako hegoaldea ere kontrolpean izan nahi du, Transnistria eskualderako sarbidea izateko.
2022/04/13 - 14:35
Bidenek Ukrainan "genozidioa" egitea leporatu dio Errusiari; Macron ez dago ados
Vladimir Putinek, bestalde, Errusiak ez duela "gerra krimenik" egin esan du, eta Ukrainari "Donbassko herriaren kontra" azken zortzi urteetan "genozidioa" egitea egotzi dio.
2022/04/13 - 10:46
Ukrainan ''genozidioa'' egitea leporatu dio Joe Bidenek Vladimir Putini
Biden administrazioak gerra krimenak leporatu dizkio Putini, baina orain arte ez ditu "genozidio" gisa aipatu Ukrainan egindako ekintzak. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak, aldiz, hitz hori erabili izan du.
2022/04/09 - 02:07
Gutxienez 50 pertsona hil dituzte tren geltoki baten aurkako erasoan, Donbassen
Ukrainako agintariek Errusiari egozten diote erasoaren egiletza, baina Moskuk ukatu egin du bertan operaziorik egin duenik. Nazioarteak gaitzetsi egin du sarraskia.
2022/04/06 - 14:20
Krimenak
Soldadu errusiarrek Ukrainan egindako gehiegikeriak epaitzea eskatzen duten batzuek, ez dute Nazioarteko Auzitegian parte hartzea onartu. Estatu Batuek, Txinak, Errusiak, Indiak eta Israelek besteak beste, ez dute epaitegi horren zilegitasuna onartzen eta ez dute bere arau eta baldintzak betetzen.
2022/04/04 - 14:24
Europar Batasunak eta AEBk Errusiaren aurkako zigor gehiago iragarri dituzte, Butxako "ankerkeriengatik"
Josep Borrell EBko diplomaziaburuaren arabera, 27ak "urgentziaz" ari dira zigor berriak prestatzen.
2022/03/31 - 12:50
Petrolioaren prezioa ia % 5 jaitsi da, AEBk erreserbaren zati bat merkaturatuko duela iragarri ondotik
Hala ere, gaur-gaurkoz petrolioaren prezioa ez da iritsi Ukrainan gerra hasi aurreko balioetara, % 11 garestiago jarraitzen baitu.
2022/03/25 - 12:26
Europara % 68 gas likidotu gehiago bidaltzeko akordioa lortu dute AEBk eta Europar Batasunak
Ameriketako Estatu Batuek gutxienez 15.000 milioi metro kubiko gehiago bidali nahi dituzte Europar Batasunera. Joe Biden AEBko presidenteak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak ofizial egin dute akordioa.
2022/03/24 - 20:03
NATOk Errusiaren balizko eraso kimiko bati erantzungo diola ziurtatu du Bidenek
Hala ere, erantzun mota zehaztea saihestu du AEBko presidenteak. Gainera, AEBko agintariak uste du Errusia G20tik kanporatu beharko luketela Ukrainako inbasioagatik.
2022/03/24 - 12:06
NATOk eraso kimikoen aurkako ekipamenduak bidaliko ditu Ukrainara eta mugen defentsa indartuko du
Estatu Batuetako presidenteak eta NATOko hainbat aliatuk "gatazkaren amaiera baketsua eskatzeko" eskatu diote Txinari.
2022/03/24 - 12:00
Ukrainako gerrari buruzko NATOren goi-bilera hasi da
NATOren kide diren 30 estatuburuak Bruselan bildu dira Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindutako erasoaren aurrean batasuna erakusteko. Volodímir Zelenski ukrainarrak ere bideokonferentziaz parte hartuko du bileran.
2022/03/24 - 07:47
EBk eta AEBk Putinen gaineko presioa areagotu nahi dute NATO, G7 eta Europako Kontseiluaren goi-bilerekin
Errusiak erasoaldia hasi zuenetik hilabete bete denean, Joe Biden AEBko presidenteak Europara bidaia egin du, Ukrainako gerran murgilduta dagoen kontinenteari babes argia adierazteko.