Petrolioaren prezioa ia % 5 jaitsi da, AEBk erreserbaren zati bat merkaturatuko duela iragarri ondotik
Petrolio upelaren prezioak % 5 inguru egin du behera, bai Brent upelak baita West Texas Intermediate (WTI) upelak ere. Halaber, gaur bilera egingo dute Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko (LPEE) herrialdeek eta beste petrolio ekoizle batzuek, Errusia buru dutela.
Brent petrolio upelaren prezioa 107,82 dolarrean dago gaur (% 4,96 egin du behera). 15 petrolio mota nahasten dituen hori da Europan erreferente. WTI petrolio upela, AEBrako erreferentzia gisa balio duen erregai arina, berriz, % 4,87 merkatu da, 102,57 dolarrean baitago.
Hala ere, gaur-gaurkoz petrolioaren prezioa oraindik ez da iritsi Ukrainan gerra hasi aurreko balioetara, % 11 garestiago jarraitzen baitu.
Petrolioaren prezioen beherakada horrek zerikusi zuzena izan dezake AEBk egindako iragarpenarekin; izan ere, BBC kateak adierazi du Etxe Zuria Petrolio Erreserba Estrategikoko 180 milioi upel merkaturatzeko aukera aztertzen ari dela. 1974an biltegi hori sortu zenetik liberatuko duen kopuru handiena izango da iragarritako hori.
2021eko azaroan, Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri zuen 50 milioi petrolio upel merkaturatuko zituela herrialdeko Petrolio Erreserba Estrategikoak, eta martxoaren hasieran, berriz, Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE) Gobernu Kontseilua bildu zen (31 herrialdek osatzen dute), eta larrialdietako erreserbetatik 60 milioi petrolio upel merkaturatzea adostu zuten bertan.
Gaur, bilera birtuala egingo dute LPEEko herrialdeek eta beste petrolio ekoizle batzuek, Errusia buru dutela, egungo egoera aztertzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.