Petrolioaren prezioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Batuek euren petrolio-erreserbaren zati bat merkaturatuko dute prezioaren gorakada gelditzeko

Hainbat herrialderen artean koordinatutako mugimendu estrategikoa da. Tartean daude Txina, Japonia, Erresuma Batua eta Hego Korea.
Estatu Batuetkao petrolio konpainia bat. Artxiboko argazkia: EFE
Estatu Batuetkao petrolio konpainia bat. Artxiboko argazkia: EFE

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak jakinarazi du herrialde horretako petrolio-erreserbatik 50 milioi upel merkaturatuko dituela prezioak murrizteko eta eskariaren eta eskaintzaren arteko desorekari aurre egiteko.  

Zehazki, datozen hilabeteetan 32 milioi upel aterako dituzte elkar trukerako mekanismo baten bidez, eta petrolio bolumen hori datozen urteetan jasoko dute bueltan.

Gainerako upelak, berriz, hurrengo hilabeteetan salduko dituzte, Kongresuak aurrez emandako baimenarekin.

Etxe Zuriak ohar batean azaldu duenez, beste hainbat herrialderekin elkarlanean hartutako erabakia da, eta bide beretik joko dute Txinak, Indiak, Japoniak, Hego Koreak eta Erresuma Batuak, besteak beste.

Aukera hori aztertzen ari zirela jakin zenetik, petrolioaren prezioak % 10eko beherakada izan du.

Alabaina, AEBko Gobernuaren iragarpen historikoak ez du esperotako eragina izan merkatuan, petrolioa ekoizten duten gainerako herrialdeen erantzunaren beldurrez.

Hala, upelaren prezioa % 2 garestitu da astearte honetan, asteleheneko prezioarekin alderatuta, 78 dolarretik 81,25era igo baita.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X