Joe Biden
2025/01/09 - 09:49
Gutxienez bost pertsona hil dira Los Angelesen piztuta dauden sei suteetan
Joe Biden AEBko presidenteak bertan behera utzi du Italiara egitekoa zuen bidaia ofiziala, eta Hollywoodeko Akademiak Oscar sarietarako izendapenak aurreikusitakoa baino bi egun geroago iragarriko ditu, urtarrilaren 19an, alegia.
2025/01/02 - 19:50
FBIk esan du "ez dagoela loturarik" New Orleanseko harrapaketaren eta Las Vegaseko leherketaren artean
"Froga guztiak aztertzen ari gara, eta ez dugu ezer baztertzen. Hala ere, une honetan, ez dago loturarik New Orleanseko eta Las Vegaseko erasoen artean", ziurtatu du terrorismoaren aurkako dibisioko zuzendariordeak.
2024/12/30 - 08:39
Carter presidente ohiaren estatu-hileta Washingtonen izango da, urtarrilaren 9an
Hileta-ohoreak Donald Trump presidente hautetsiak kargua hartu baino 11 egun lehenago izango dira.
2024/12/25 - 13:12
83 zuhaitz eta 165.000 argi: horrela apaindu du Bidenek Etxe Zuria
Presidente izateari uzteko egunak falta direnean, Joe Bidenek Etxe Zuria nola apaindu duen erakutsi du urteroko mezua emateko bideoan.
2024/12/05 - 09:35
Biden lo geratu da Afrikako presidenteekin izandako bilera batean
Joe Biden AEBko presidentea lo geratu da berriro Angolan, Afrikako presidenteekin egindako bilera batean. Bidenek behin baino gehiagotan itxi ditu begiak, eskuak dardara egin dio eta objektu bat erori zaio gainerako politikariak hizketan eta idazten ari ziren bitartean.
2024/12/02 - 09:14
Joe Bidenek indultua eman dio Hunter semeari, epaitegiek armak legez kanpo edukitzeagatik errudun jo ostean
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak salatu duenez, semearen aurkako epaia bere aurkari politikoek bultzatu dute.
2024/11/26 - 10:44
Bidenek Peach eta Blossom indioilarrak indultatu ditu, Esker Oneko afariaren atarian
18 eta 19 kiloko bi indioilarrak indultatu ditu bart Joe Biden AEBko presienteak, Esker Oneko afariaren atarian.
2024/11/20 - 12:25
AEBk eta Espainiak Kieven dituzten enbaxadak itxi dituzte, Errusiaren aire eraso handi baten beldur
Asteazken honetan (azaroak 20) Ukrainako hiriburuan aire eraso handi bat gertatuko dela ohartarazi dute Ameriketako Estatu Batuek.
2024/11/20 - 09:12
Ukrainari pertsonen aurkako minak bidaltzea baimendu du Bidenek, hainbat hedabideren arabera
AEBk espero du Kievek bere lurraldean erabiltzea gailuak, eta konpromisoa omen du Ukrainak ez dituela zibilak bizi diren tokietan erabiliko.
2024/11/19 - 08:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, Ukrainako gerrak 1.000 egun eta EHUko hauteskunde eztabaida
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/17 - 21:56
Bidenek baimena eman dio Ukrainari irismen handiko misilak erabiltzeko Errusiaren kontra
Gaur-gaurkoz, ez dute berria baieztatu, baina hala eginez gero, bultzada handia eman diezaioke Ukrainari, hain justu, Bidenek herrialdearen aginte makila Donald Trumpi eman aurretik.
2024/11/17 - 09:09
Xik eta Bidenek harreman ''zintzoa'' izan dutela berretsi dute APECen goi-bileran
Txinako eta AEBko presidenteak sintonia ona erakutsi dute batzarrean, eta etorkizunean bi herrialdeen arteko harremanak berdin jarraitzea espero duela adierazi du Xik, Trumpi begira. Arma nuklearren arloan, bat egin dute bonba atomikoen ardura adimen artifizialaren esku ez uzteko.
2024/11/13 - 18:28
Joe Bidenek Donald Trump hartu du Etxe Zurian
Joe Biden AEBko presidentea Donald Trumpekin bildu da Etxe Zurian, eta azaroaren 5eko hauteskundeetan lortutako garaipenagatik zorionduz hasi du bilera.
2024/11/09 - 19:39
Biden eta Trump Etxe Zurian bilduko dira asteazkenean botere trantsizioari ekiteko
Jarduneko presidenteak agindu du "baketsua eta ordenatua" izango dela botere aldaketa, eta, demokraten bihotza arindu nahian-edo, ziurtatu du AEB "ondo" egongo dela.
2024/11/07 - 20:00
Joe Bidenek boterearen "trantsizio baketsu eta ordenatu" baten alde lan egingo duela ziurtatu du
Etxe Zuriko lorategietatik egindako hitzaldi batean, kargua utziko duen presidenteak bere ondorengoari agintea kritikarik egin gabe utziko diola azpimarratu du. Halaber, azken hauteskundeek sistema elektoralaren "zuzentasunari buruzko zalantzei amaiera emateko" balio izatea espero du.
2024/11/07 - 18:58
Bidenek eskualdatze ''ordenatua'' agindu du: ''Ezin duzu zure herrialdea maitatu irabazten duzunean bakarrik''
Joe Biden AEBko presidenteak onartu du demokratek hauteskundeetan "borroka" galdu zutela asteartean, Donald Trump buru duten errepublikanoen aurrean, eta eskualdatze "ordenatua" agindu dio, datorren urtarrilaren 20an agintea ezustekorik gabe hartu ahal izateko.
2024/10/31 - 10:18
Trump zabor kamioi batera igo da, Bidenek errepublikanoen boto-emaileak 'zaborra' direla esan ostean
Donald Trump zabor kamioi batera igo da, Joe Biden presidenteak errepublikanoen boto-emaileak 'zaborra' direla esan ostean: 'Gustuko al duzue nire zabor kamioia? Kamala eta Joe Bidenen omenez da', esan du hautagai errepublikanoak.
2024/10/28 - 20:03
Joe Bidenek dagoeneko bozkatu du AEBko hauteskunde presidentzialetan
Estatu Batuetako agintariak Delawere estatuko New Castle hiriko hautesleku batean eman du botoa. Aholkulari talde handi batez inguratuta, Joe Biden 40 minutu zain egon da ilaran bozketa-kabinan sartzeko.
2024/10/23 - 08:44
Trump "politikoki giltzapetu" egin behar dela esan du Bidenek
Trumpen kanpainak Bidenen adierazpenak gaitzesteko eskatu dio Harris presidentegai demokratari. Bestalde, Eminem rap abeslariak Alderdi Demokrataren mitin batean parte hartu du Obamaren alboan, eta Harrisi botoa ematea eskatu du.
2024/10/18 - 19:57
Bidenek eta Scholzek uste dute Sinwar hiltzeak "atea irekitzen diola bakeari"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "abagune" gisa ikusten du haren heriotza, eta "justizia une" bezala deskribatu du hilketa. Era berean, Alemaniako kantzilerrak adierazi du orain "su-etenerako benetako aukera" dagoela.