Trump "politikoki giltzapetu" egin behar dela esan du Bidenek
Azaroaren 5ean Ameriketako Estatu Batuetan egingo diren Presidentetzarako hauteskundeen atarian, hauteskunde kanpainako giroa berotzen ari da.
Donald Trump presidente ohi eta Alderdi Errepublikanoko presidentegaia "giltzapetu" egin behar dela esan du bart Joe Biden AEBko presidenteak hauteskunde kanpainako mitin batean, eta segundo batzuk geroago "politikoki" giltzapetu behar dela zehaztu du.
New Hampshire estatuan egindako mitin batean Bidenek ohartarazi duenez, AEBko demokrazia "jokoan" dago eta Trumpek hauteskundeak irabaziz gero "zer gertatuko litzatekeen" pentsatzeko eskatu die jarraitzaileei. Demokraziarentzat "benetako mehatxua" ez ezik, Errepublikarentzat "arriskutsua" dela nabarmendu du. "
Trumpen kanpainak Bidenen adierazpenak gaitzesteko eskatu dio Harris presidenteorde eta presidentetzarako demokraten hautagaiari.
Bestalde, Eminem rap abeslariak Alderdi Demokratak Detroit hirian (Michigan) egin duen mitinean parte hartu du, Barack Obama presidente ohia jendaurrean aurkeztu eta Harrisi botoa ematea eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte