Joe Biden
2024/10/15 - 10:57
Israelek AEBren "iritziak entzun" bai, baina haren interesen arabera jokatuko du Iranen
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak asteon jakinarazi du Irango azpiegitura militarrak izango dituela helburu, eta ez instalazio nuklearrak eta petrolio findegiak.
2024/10/10 - 11:35
Milton urakanak 10 hildako eta 3,4 milioi etxe eta enpresa baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu Floridan
Orduko ia 200 kilometroko haize ufadekin iritsi da urakana Floridara, han 00:30 zirenean. Gutxienez "bira azkarreko" 38 tornado eragin ditu urakanak, eta ezustean harrapatu ditu Floridako biztanleak, urakanetara ohituta egon arren, ez ustekabeko fenomeno horietara.
2024/09/05 - 11:18
Gutxienez lau hildako eta bederatzi zauritu AEBko institutu batean izandako tiroketa batean
14 urteko adingabe bat atxilotu dute, sarraskiaren ustezko egile gisa. Biden presidenteak "eraso-armak eta edukiera handiko kargatzaileak" debekatzeko deia egin du.
2024/08/24 - 15:46
Hamasek ordezkaritza bat bidali du Kairora, su-etenerako negoziazioen une garrantzitsu batean
Hamaseko bozeramaileak berretsi du taldea "bake akordio bat onartzeko prest" dagoela, uztailaren 2an iragarritako baldintzetan oinarrituta, ekainean Joe Biden AEBko presidenteak egindako proposamenarekin bat eginez gero.
2024/08/23 - 09:46
Albiste izango dira: Kamala Harris hautagai, Venezuelako hauteskundeak eta Mont Blanceko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/22 - 10:01
Tim Waltzek formalki onartu du AEBko presidenteorde izateko demokraten izendapena
"Eskerrik asko Harris presidenteordeari nigan konfiantza jartzeagatik eta kanpaina honetan parte hartzera gonbidatzeagatik. Eta eskerrak Biden presidenteari lau urteko lidergo sendo eta historikoagatik. Nire bizitzako ohorea da AEBko presidenteorde izateko zuen izendapena onartzea ", adierazi du.
2024/08/22 - 09:52
AEBko presidenteorde demokrata izateko hautagaitza onartu du Tim Walzek: "Nire bizitzako ohorea da"
Minnesotako gobernadoreak esan duenez, Trump Etxe Zurira itzultzen bada "klase ertainarentzako kostuak handitu egingo dira, osasun arretaren legea indargabetuko du, Gizarte Segurantza zartatuko du, eta abortua herrialde osoan debekatuko du".
2024/08/21 - 11:08
Barack Obama: ''Prest gaude Kamala Harris presidentearentzat''
AEBko presidente ohia izan da Demokraten Konbentzioan ikusmin handiena piztu duen hizlaria. Kamala Harris hautagaiari babesa agertu dio, herrialdea "kapitulu berri baterako prest" dagoela argudiatuta. Era berean, Joe Biden presidentea "demokraziaren defendatzaile" gisa goraipatu du.
2024/08/21 - 10:32
Albiste izango dira: Mpox: erkidegoekin bilera, Alderdi Demokrataren Konbentzioa eta uztaileko turismo datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/21 - 09:43
Barack Obamak "kapitulu berri" bat irekitzea eskatu du Kamala Harris Etxe Zurira heltzeko
Barack Obama AEBko presidente ohiak Demokraten Batzarrean egin duen hitzaldia baliatu du Joe Biden egungo presidentea goraipatzeko. Horren esanetan, "arrisku handiko une batean demokrazia defendatzeagatik" gogoratuko dute estatubatuarrek.
2024/08/20 - 12:00
Bidenek Harrisi eman dio lekukoa eta Alderdi Demokratari botoa ematea eskatu du "demokrazia babesteko"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, Kamala Harris presidenteorde gisa aukeratzea izan da bere ibilbide politikoko "erabakirik onena". Halaber, Harrisek Bidenen "lidergo historikoa" nabarmendu du Demokraten Biltzarrean, ezustean, egin duen lehen agerraldian.
2024/08/20 - 11:42
Joe Bidenek txalo zaparrada jaso du demokraten biltzarrean eta lekukoa Kamala Harrisi eman dio
Joe Biden AEBko presidenteak ia bost minutuko txalo zaparrada jaso du Demokraten Konbentzio Nazionalean. Bidenek Donald Trumpen mehatxuaz ohartarazi du hitzaldian, eta Kamala Harris presidenteordeari eman dio lekukoa.
2024/08/20 - 10:38
Albiste izango dira: Demokraten Biltzarra, Mpox kasuak Estatuan eta Gazari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/19 - 12:28
Gaur hasiko da Kamala Harrisen hautagaitza onartuko duen Demokraten Biltzarra
Ostegunean amaituko da demokraten konbentzioa, Harrisek ofizialki bere izendapena onartzen duenean. Andoni Ortuzar EAJko presidentea ere Chicagon izango da.
2024/08/19 - 12:15
Kamala Harris Chicagora iritsi da Etxe Zurirako hautagai demokrata izendatua izateko
Presidenteordeak Etxe Zurirako hautagaitza bere gain hartuko du, bere "koroatzearen" kritika errepublikanoen eta Israelen aurkako protesten artean. Harrisek denbora errekorrean lortu du, Bidenek kargua utzi eta bi astera, bere hautagaitzarako behar zuen ordezkari kopurua.
2024/08/19 - 10:25
Albiste izango dira: Mpox-aren hedapena aztergai Europan, Demokraten Biltzarra eta Gazari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/02 - 14:04
AEBko Gobernuak Venezuelako oposizioari aitortu dio igandeko hauteskundeetako garaipena
Antony Blinken Estatu idazkariaren esanetan, Edmundo Gonzalez oposizioko hautagaiak hauteskundeak irabazi zituela erakusten duten "ebidentzia nabarmenak" daude, eta Nicolas Madurok bere garaipena berresteko frogarik ez duela nabarmendu du.
2024/07/26 - 11:51
Gazako gerrarekin bukatzeko eskatu dio Kamala Harrisek Netanyahuri
Kamala Harris AEBko presidenteordea Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bildu da. Israelgo Estatuarekin duen "konpromiso hautsezina" helarazi, eta, aldi berean, Gazako Zerrendan su-etena adosteko eskatu dio.
2024/07/25 - 10:20
Joe Bidenek lehen hitzaldia eman du hauteskunde-lasterketa utzi zuenetik
Joe Bidenek, AEBetako presidenteak, herriari hitz egin zion asteazkenean, Donald Trump hautagai errepublikarraren aurkako hauteskunde lasterketa bertan behera uzteko arrazoiak azaltzeko. Etxe Zuriko bere bulegotik, 11 minutuko hitzaldia eman du.
2024/07/25 - 09:26
"Demokrazia salbatzeko" eta herriari dion "maitasunagatik" egin duela alde batera adierazi du Joe Bidenek
Etxe Zuriko bere bulegotik egindako hitzaldian, "norberaren anbizioa" ezin dela oztopo izan esan du. Kamala Harris presidenteordea goraipatu du eta haren aldeko botoa eskatu du. "Lider bat da gure herriarentzat", esan du.