Milton urakanak 10 hildako eta 3,4 milioi etxe eta enpresa baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu Floridan
Aurreikusita zegoen bezala, goizaldean sartu da Milton urakana Florida estatuan (AEB), orduko ia 200 kilometroko haize ufadekin (3. kategoria). Agintariek zabaldutako azken datuen arabera, gutxienez hamar pertsona hil dira, urakanaren ondorioz. Kalte materialak, berriz, "ikaragarriak" direla esan dute.
Gutxienez "bira azkarreko" 38 tornado eragin ditu urakanak, eta ezustean harrapatu ditu Floridako biztanleak, urakanetara ohituta egon arren, ez ustekabeko fenomeno horietara.
Bost pertsona hil dira St. Lucie, Floridako ekialdeko kostaldean, non "bira azkarreko tornadoek" astin dute eskualdea, Milton iritsi aurretik. Michael J. Chitwood Volusia konderriko aguazilak beste hiru pertsona hil direla baieztatu du. Beste bi heriotza St. Petersburg, Floridako mendebaldeko kostaldean, izan dira.
Indar handiarekin heldu bada ere, estatuan aurrera egin ahala ahultzen joan da, eta ufadak orduko 144 kilometrora jaitsi dira (1. kategoria). Ekaitzak argindarrik gabe utzi ditu 3,4 milioi etxe eta enpresa baino gehiago.
Urakanen Zentro Nazionalak aurreikusi duenez, ostegun honetan egun osoan astinduko ditu bazterrak urakanak: uholdeak eta haizete gogorrak espero dira, bereziki, egunaren lehen zatian. Tampako Metereologia Zerbitzuak uholdeak direla eta alerta ezarri du.
Ron DeSantis Floridako gobernadoreak herritarrei eskatu die "babeslekuetan" egoteko, harik eta urakana igaro arte. "Larrialdietarako zerbitzuak prest daude, eguraldiak ahalbidetzen duenean, lanari ekiteko", esan du.
Joe Biden AEBko presidentea ere herritarrei zuzendu zaie, esanez "Gobernuak eskura dituen baliabide guztiak" erabiliko dituela, urakanak eragindako kalteak konpontzeko.
Bi asteko epean, Florida astindu duen bigarren urakana da, irailaren amaieran Helene urakanak dozenaka hildako utzi eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte