Jon Artano
2019/02/23 - 19:58
Liskar gogorrak Simon Bolivar zubian, opositore eta Guardia Nazionalaren artean
Maduroren kontrakoak sartzen ahalegindu direnean, Venezuelako armadak aurre egin die, eta liskarrak egon dira (Jon Artano EiTBko korrespontsalak grabatutako irudiak).
2019/02/23 - 16:06
Venezuela eta Kolonbia arteko muga, itxita
Oposizioak laguntza humanitarioa sartu nahi du gaur mugatik, baina Nicolas Maduro presidenteak garbi du AEBen interbentzio militarra errazteko 'Troiako zaldia' dela operazioa. Jon Artano EiTBren berriemaile bereziaren argazkiak.
2019/02/22 - 15:39
'Kontzertu-dema' izango da asteburuan Tienditasko zubian
Ordu batzuk barru saiatuko da oposizioa Venezuelan AEBk bidalitako laguntza sartzen eta saiakera Kolonbiako mugatik egingo dute.
2019/02/18 - 15:23
Hiru milioi venezuelarrek alde egin dute herrialdetik
Tienditasko nazioarteko zubia itxita dagoen bitartean, handik kilometro gutxira dagoen Simon Bolibar zubian jendearen joan-etorriak ez du etenik.
2019/02/17 - 14:50
Guaidok ziurtatu du datorren astean Venezuelan laguntza sartzea lortuko dutela
Bien bitartean, Estatu Batuetako hegazkin militarrek Venezuelarako laguntza eraman dute Kolonbiako mugara.
2019/02/16 - 14:52
Gasolina, okela eta botika kontrabandoa handia da Venezuela eta Kolonbia arteko mugan
Krisi ekonomikoak hartara behartuta, legez kanpoko merkataritzan ari dira venezuelar asko.
2019/02/15 - 15:33
35.000 lagun igarotzen dira egunero Venezuelatik Kolonbiara
Tienditaseko nazioarteko zubian 24 orduko joan-etorria dago etengabe. Jon Artano lankidea murgildu da mugako egunerokotasuna jasotzera.
2019/02/08 - 15:48
Venezuelan zenbait ospitale urik eta argindarrik gabe daude
Botikak eta osasun tresneria premiazkoak dira Venezuelako hainbat eritetxetan.
2019/01/27 - 15:20
Venezuelako etorkizuna atzerriko potentzien erabakien baitan egon daiteke
Bien bitartean, Maduroren aldekoen eta opositoreen mobilizazioak ez dira oso handiak izan.
2019/01/26 - 15:11
'Zoritxarrari aurre egiten eskarmentu handia dauka Guaidok'
Jon Artano ETBko berriemailearekin hitz egin du Guillermo Luces Venezuelako diputatuak. Herrialdearen ezegonkortasuna izan dute hizpide.
2019/01/22 - 15:41
Aste hasiera beroa izan da Venezuelan eta tentsioak gora egin du
Militar talde baten matxinada saiakera zapuztu zuen gobernuak atzo, eta kalean istiluak izan dira aspaldiko partez.
2019/01/21 - 15:36
ELNk bere gain hartu du Bogotako atentatua
21 hildako eragin zituen eraso horren aurkako protesta egun jendetsu baten biharamunean heldu da ELNren komunikatua.
2018/12/09 - 14:33
Zuzenbide ikasleek laguntza juridikoa eskaini diete presoei Kolonbian
Preso kopurua laukoiztu egin da azken 25 urteotan, eta pilaketa da espetxeetako arazo latzena. Boluntario horren lana ezinbestekoa da.
2018/12/07 - 15:12
Fermin Muguruza 'Black is Beltza' filma aurkezten ari da Kolonbian
Artista polifazetikoak aspalditik du lotura estua Kolonbiarekin, eta egonaldia aprobetxatu du FARC-eko gerrilari ohien gizarteratze-gune batean izateko. Bake prozesuaz duen iritzia eman du.
2018/12/06 - 16:45
Manifestazio jendetsua egin dute Argentinan, absoluzio polemiko batengatik
Lucia Perezen kasuak Argentinako gizartea guztiz asaldatu zuen 2016an. Fiskaltzaren arabera, drogatu eta heriotza eragin arte bortxatu zuten. Orain, epaileek bortxaketa delitutik absolbitu dituzte.
2018/12/03 - 15:29
Mexikoko gobernuak zeuzkan 60 hegazkin salgai jarri ditu
Lopez Obradorrek politikarien pribilegioekin bukatu nahi du. Horrela, % 60 murriztu du bere soldata eta presidentearen hegazkina salgai jarri du,
2018/12/02 - 13:50
Timochenko FARCeko azken komandante burua elkarrizketatu dugu
Rodrigo Londoño Etxeberrik Jon Artano ETBko korrespontsalarekin hitz egin du bake prozesuaren osasunaz, zailtasunez, eta etorkizunerako ilusioez.
2018/11/24 - 14:54
Bi urte Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake-akordioa sinatu zutela
Orain Kongresuan diharduten bi gerrillari ohiekin izan gara urteurrenaren harira, eta herritarrei ere galdetu diegu prozesuak daraman martxaz.
2018/11/20 - 15:34
Amaitu da Fuego sumendiaren erupzioa
Bosgarren erupzioa du aurten Fuego sumendiak. Ekainean isuritako laba-ibaiek hondamendia eragin zuten, ia 200 hildako eta beste hainbeste desagertu utziz.
2018/11/06 - 15:42
3.000 migrante baino gehiago heldu dira Mexiko Hiriko migranteen gunera
Ez dago garbi noiz abiatuko diren, ezta ibilbidea ere, baina migratzaileek iparralderantz jarraitu nahi dute, Estatu Batuetarantz.