Jordi Pujol
2015/02/23 - 21:03
Pujolek ezkutuko dirutzari buruz xehetasun gehiago ematea baztertu du
“Ez dut gehiago esango”, adierazi du Kataluniako presidente ohiak. Pujolen hitzetan, auziaren inguruko “zurrumurruek eta froga manipulatuek zein asmatuek ez dute inolako funtsik”.
2015/02/23 - 19:34
Bere dirutzari buruzko funtsezko galderak saihestu ditu Jordi Pujolek
“Ez dut gehiago esango”, adierazi du Kataluniako presidente ohiak. Pujolen hitzetan, auziaren inguruko “zurrumurruek eta froga manipulatuek zein asmatuek ez dute inolako funtsik”.
2015/02/23 - 15:04
Pujoldarrek Kataluniako Legebiltzarrean deklaratuko dute
15:00etan hasita agertuko dira ikerketa batzordearen aurrera Jordi Pujol (bigarrenez), eta bere emaztea eta seme zaharrena.
2015/02/23 - 12:14
Pujol, bigarrenez Parlamentuan, Andorran ezkutatu zuen dirutzagatik
Presidente ohia, haren emaztea eta semea ustezko iruzurra ikertzen ari den batzordearen aurrean agertuko dira gaur.
2015/02/18 - 17:04
Atzerrian ezkutatutako dirutzagatik ere inputatu dute Pujol Ferrusola
Kasua daraman epaileak marxtoaren 26rako deitu du deklaratzera Kataluniako presidente ohiaren semea.
2015/02/16 - 23:07
Pujolen koinatua: 'Ez dut uste dirutzaren jatorria herentzia denik'
Diru hori “nondik atera den” ez dakitela azpimarratu du Francesc Cabanak. Aitaginarrebaren testamentuan atzerriko kontu korronterik ez zegoela azaldu du Banca Catalanako fundatzaileak.
2015/02/09 - 21:24
Oposizioak ez dio Masi sinesten
Parlamentuko oposizioko alderdiek ez dute sinesten Masek Pujolen kontuen berri ez zuenik, eta gaiaren inguruko galderei ez erantzutea leporatu diote batzuek.
2015/02/09 - 20:24
Pujol auzian zerikusirik ez duela esan du Artur Masek
Hori horrela, argi adierazi nahi izan du auziak ez diela berari, Generalitateari eta CDCri eragiten; eta ITVen aferan Kataluniako Gobernuak "zuzen eta garbi" jokatu duela azpimarratu du.
2015/02/09 - 09:44
Mas Kataluniako Parlamentuan galdekatuko dute Pujol auziagatik
Pujolen ezkutuko herentziagatik eta IATen auziarengatik azalpenak eman beharko ditu Kataluniako presidenteak, aurrekaririk gabeko agerraldi batean.
2015/01/29 - 14:59
Jordi Pujol, ezkutuko ondarearen berri epaile aurrean deklaratzen
Beldurra ematen zion Jordi Pujoli zuen ondarearen berri emateak, eta horregatik ez omen zuen jakin ere egin nahi zenbat zuen.
2015/01/29 - 11:46
Pujol: 'Ez nuen gaiari buruz ezer jakin nahi beldurragatik'
Jordi Pujolek epailearen aurrean adierazi zuenez, atzerrian ezkutaturik zuen diruari ez zion jaramonik egin bere irudi publikoa ez kaltetzeko.
2015/01/28 - 23:30
Bere aitaren gutunak 'balio erlatiboa' duela onartu du Pujolek
Liechtensteinek ez du aintzat hartu Pujolen diru ezkutua ikertzen ari den epaileak igorritako erregu-gutuna, Kataluniako presidente ohiaren familiak estatu hartan konturik duen argitzeko bidalitakoa.
2015/01/27 - 12:24
Pujol eta emaztea 'lapurrak' oihuen artean iritsi dira epaitegietara
Kataluniako presidente ohia, bere emaztea eta Marta, Mireia eta Pere seme-alabak iruzurra eta dirua zuritzeagatik daude deituta deklaratzera.
2015/01/27 - 10:02
Pujolek berretsi du aitaren herentzia zela ezkutuan gordetako dirua
Kataluniako presidente ohiak esan du gutun batzuek egiaztatzen dutela hori, baina ez ditu frogak auzitegira eraman nahi izan. Marta Ferrusola emazteak uko egin dio deklaratzeari.
2015/01/12 - 12:34
Oriol Pujolek uko egin dio epailearen eurrean deklaratzeari
Epaileak inputatu egin zuen Jordi Pujolen semea, funtzionarioak erasotea eta agiriak faltsutzea egotzita.
2015/01/08 - 10:05
Jordi Pujolek Andorran zuen dirutza ez zen aitaren testamentuan ageri
18.000 euroko etxe bat eta akziotan 79.000 euro jaso zituen herentzian Kataluniako presidente ohiak.
2014/12/24 - 00:05
Inputazioa bertan behera uzteko eskatu du Jordi Pujolen defentsak
Delitu “zantzurik ez” dagoela argudiatu du Generalitateko presidente ohiaren abokatuak. Bestalde, Jordi Pujolek Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean agerraldia egingo du, otsailaren 23an.
2014/12/17 - 14:31
Epaileak Oriol Pujol deitu du deklaratzera eraginen trafikoagatik
ITVen auzia ikertzen ari den epaileak beste auzi batengatik deitu du deklaratzera CiUren diputatu ohia.
2014/12/16 - 22:51
Jordi Pujol, emaztea eta 3 seme-alaba inputatu ditu epaileak
Generalitateko presidente ohiaren herentzia eta seme-alaben ondasunen jatorria ikertzen duen auzian. Iruzur fiskala eta dirua zuritzea leporatzen zaie eta urtarrilaren 27 deklaratu beharko dute.
2014/12/16 - 15:24
Jordi Pujol, emaztea eta hiru seme-alaba inputatu egin ditu epaileak
Urtarrilaren 27an deklaratu beharko dute, Ogasunaren aurrean deklaratu ez zituzten ondasunei buruzko ikerketaren baitan.