Joseba Asiron
2017/12/12 - 13:23
Bi haur eskolen eredu aldaketaren aurkako epaia berretsi du Nafarroako Auzitegiak
Iruñeko Udalak jarritako helegitea baztertu du, horrenbestez, Auzitegiak.
2017/10/30 - 20:24
Geroa Baik bi zinegotzi izango ditu Iruñeko udal-gobernuan
Zeudenetatik ez da inor joango, beraz, handitu egingo dute udal-gobernua Itziar Gomez Herritarren Segurtasunerako zinegotziarekin eta Esther Cremaes Komunitate Garapenekoarekin.
2017/10/19 - 12:06
Espainiako Estatuak 'akats historikoak' errepikatu dituela esan du Asironek
Egun On Euskadin egin dioten elkarrizketan 'Europako alderdirik ustelena demokratikoki bozkatu nahi duen herri bat astintzen' ari dela gaineratu du.
2017/10/18 - 20:11
Geroa Bai Iruñeko udal gobernuan sartuko da
Joseba Asiron alkateak jakinarazi du aldaketak egingo dituela bere udal gobernuan.
2017/06/30 - 16:24
3.500 polizia-agente arduratuko dira sanferminetako segurtasunaz
Kopurua iazkoaren parekoa da. Helikoptero bat ere ibiliko da zaintza-lanak egiten, jaietan. Sexu-erasoak dira kezka handienetako bat; balizko eraso jihadista baten aurrean, lasaitasun-mezua.
2017/06/23 - 12:00
Etxegabetze bat eragotzi dute Iruñean
Familia batek Bankiarena den Arrotxapea auzoko (Iruñea) etxebizitza bat husteko agindua zuen gaur goizerako, baina etxegabetzea geldiarazi dute eta bi hileko luzapena eman diete bertako bizikideei.
2017/06/04 - 16:00
'Aldaketaren gobernua' sendotu egingo litzateke Nafarroan zein Iruñean
EiTBren inkestaren arabera, handitu egingo luke gehiengoa eta gobernatzen jarraituko luke hiriburuko udalean zein Foru Gobernuan. UPNk lehen indarra izaten jarraituko luke, baina eserleku bat galduta.
2017/05/31 - 13:33
83 alkatek Altsasuko auzia Nafarroan epaitzea eskatu dute
Gazteen senitartekoek egindako galdearekin bat egin dute, besteak beste, Bilboko, Donostiako, Iruñeko eta Gasteizko alkateek.
2017/05/11 - 15:59
Iruñeko udal gobernuan 'konfiantza krisia' dago, Aranzadi eta I-Eren ustez
Joseba Asironek gogoratu die "konfiantza taldean lan eginda sortzen" dela eta "ezberdintasunak talde barruan konpontzen" direla.
2017/05/06 - 15:46
Alderdi guztiek egin dute bat Tomas Caballerori Iruñean egindako omenaldian
Iruñeko Udalak Tomas Caballero UPNko zinegotzia omendu du gaur, ETAk hil zuela 19 urte igaro direnean.
2017/04/14 - 19:06
Gerra Zibilean erail zituzten 3.500 nafarrak omendu dituzte Iruñean
Bi ekitaldi egin dituzte: bata Iruñeko udaletxean, bertako zinegotzi eta langileen omenez; bestea, Gaztelugibelen, Nafarroan fusilatutakoak gogoratzeko.
2017/04/09 - 14:12
Joseba Asiron: 'Euskaldun guztion hiri buruzagia da gaur ere Iruñea'
Joseba Asiron Iruñeko alkatea Ilaski Serranorekin (ETB) eta Ekhiñe Atorrasagastirekin (Hamaika Telebista) izan da. Entzun ezazu elkarrizketa, osorik.
2017/03/13 - 08:55
Epailearen aurrera eraman dituzte Iruñean atxilotutako hiru
Lau lagun atxilotu zituzten Alde Zaharrean, baina horietako bat aske utzi zuten, adingabea delako.
2017/03/12 - 12:30
Nafarroako Gobernuak 'erabateko gaitzespena' agertu du istiluengatik
Iruñeko Udalak ebazpena adostu du, ''istiluak gaitzetsi eta/edo errefusatzeko''. Lau lagun atxilotu zituzten Alde Zaharrean, eta bat aske geratu da.
2017/02/24 - 19:01
Juan Carlos I.aren margolana kendu du Iruñeko Udalak
Era berean, Nafarroako Fernando II.aren (eta Gaztelako VI.a) eta Carlos VI.aren (eta Gaztelako III.a) margolanak kendu ditu.
2016/11/26 - 14:57
Milaka pertsona bildu dira Altsasuko protesta isilean
Martxak bi helburu izan ditu: herriaz zabaltzen den irudia salatzea eta atxilotuta dauden zazpi gazteak libre gera daitezela eskatzea.
2016/11/19 - 23:07
Faxismoaren aurka eta askatasunen alde manifestatu dira Iruñean
Martxan zehar 3.500 krabelin banatu dituzte 1936ko kolpe militarraren ostean Nafarroan erail edota desagerrarazi zituzten beste horrenbeste pertsonen oroimenez.
2016/11/17 - 19:03
Joseba Asiron: 'Iruñean zauriak ixten hasi gara'
Iruñeko alkateak eta Paco Etxeberria auzitegiko medikuak azpimarratu dute Erorien Monumentuko deshobiratzeak “profesionaltasunez, seriotasunez eta familiak errespetatuta” egin direla.
2016/11/08 - 14:12
Mola jeneralaren gorpuzkiak Erorien Monumentutik kanpo daude jada
Sanjurjo jeneralarena eta beste bost militar frankistenak azaroaren 16an aterako dituzte hobitik, aurreikusita zegoen bezala.
2016/09/22 - 20:18
Fernandez Diaz 'persona non grata' izendatzea aztertuko du Asironek
Mola eta Sanjurjoren hobitik ateratzeko erabakiaren harian, jardunean dagoen Espainiako Barne ministroak ondokoa esan zuen: "Batzuek orain irabazi nahi dute Gerra Zibila".