Joseba Asiron
2019/06/11 - 14:28
Udal gobernua osatzen saiatzeko agiria bidali die EH Bilduk PSNri eta Geroa Bairi
Joseba Asironek elkarrizketa 'zintzoa eta bazterketarik eta marra gorririk gabea' eskaini die PSNri eta Geroa Bairi.
2019/06/11 - 14:14
Iruñean akordioa lortzeko dokumentu bat helarazi die EH Bilduk Geroa Bairi eta PSNri
EH Bildurekin biltzea baztertu du PSNk. Hala ere, Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkategaiak 'azken unera arte' ahaleginduko dela ziurtatu du. Bestalde, PSNko alkategaia babestea baztertu du.
2019/06/11 - 08:57
Iruñeko Udalean Mayari edo Asironi babesa ematea baztertu du Esporrinek
Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaiak bere hautagaitzari eutsi egingo diola berretsi du. Horrela, erronka bota dio EH Bilduri botoa eman diezaion.
2019/05/31 - 15:48
EH Bilduk babesa eskatu dio PSNri Iruñeko Alkatetzari eusteko
Maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Navarra Sumak 13 zinegotzi lortu zituen. EH Bildu izan zen bigarren indarra, 7 zinegotzirekin. PSNk 5 ordezkari izango ditu, eta Geroa Baik, 2.
2019/05/27 - 11:56
EH Bilduren emaitzak egindako 'lan onaren' ondorio direla adierazi du Joseba Asironek
EH Bilduk Iruñean emaitza oso onak lortu dituela azpimarratu du Asironek, botoen ia % 25a lortuz. Hori, egindako lan onaren ondorio dela adierazi du.
2019/05/26 - 14:23
Zizur Nagusian eman du botoa Joseba Asironek
Iruñeko alkate izateko EH Bilduren hautagaiak, Joseba Asironek, Zizun Nagusiko Gizarte Zerbitzuen egoitza zaharrean eman du botoa.
2019/05/18 - 16:15
Joseba Asiron gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geldituko litzateke Iruñean
Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra alderdien babesa beharko luke Asironek, EiTB Focuseko inkestaren arabera.
2019/04/06 - 22:16
Iruñeko euskaltzaleek gogotsu hartu dute gaur Korrika
Joseba Asiron Iruñeko alkateak hartuko du lekukoa kilometro inguruko ibilbidea. Oso pozik jendearen harrerarekin.
2019/04/06 - 20:38
Joseba Asiron Iruñeko alkateak Korrikaren lekukoa hartu du
Kilometro inguruko ibilbidea egin du, eta oso pozik azaldu da lekukoa hartu aurretiko uneetan.
2019/02/15 - 16:26
Joseba Asiron izango da Iruñeko alkate berria
EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta I-E alderdiek akordioa lortu dute, eta ostiral honetan sinatuko dute ituna. Laurak egongo dira Udalbatzan.
2019/02/15 - 15:56
Iruñeko Alkatetza bereganatuko du EH Bilduk larunbat honetan
Gainera, itunek edo zerrendarik bozkatuena izateak EH Bildu Barañain, Lizarra, Atarrabia edo Tafallako alkatetzetara eramango dute seguruenik.
2019/02/15 - 15:33
Alkatearen eta zinegotzien soldatak jaitsi ditu Iruñeko udalbatzak
Hala erabaki dute udalbatzako kideek legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran. Joseba Asiron alkatearen kasuan, jaitsiera % 16koa izango da, eta % 20koa, hainbat zinegotziren kasuan.
2019/01/20 - 21:26
Gatazka konpontzeko, eraikinaren inguruko eztabaidarekin bukatzea eskatu du Asironek
Rozalejoko Markesaren Jauregiak beharrezko bizigarritasun baldintzak ez dituela azpimarratu du Iruñeko alkateak, eta "begiztatik" ateratzea eskatu die eragile guztiei.
2019/01/20 - 19:57
'Ez du merezi borrokan ibiltzea baldintzarik betetzen ez duen eraikin baten inguruan'
Joseba Asiron Iruñeko alkateak hitzeman du Rozalejo jauregiaren inguruan irtenbide bat bilatzen lagunduko duela (euskaraz eta gaztelaniaz).
2018/12/05 - 13:02
Iruñeko Udalak helegitea aurkeztuko du 'Manada'ren sententziaren aurka
Joseba Asironek adierazi duenez, Udaleko zerbitzu juridikoak sententzia aztertzen ari dira. Alkateak, gainera, biktimari babes osoa berretsi dio.
2018/10/06 - 20:25
Intsumisioaren mugimendua omendu dute Iruñean
Intsumisioen lorpenak omentzen dituen Intsumisioaren Plaza eta monolitoa izango ditu mugimendu horrek Iruñean.
2018/09/07 - 16:25
Andraize zentroaren hastapeneko langileak omendu ditu Iruñeko Udalak
Sexu heziketan eta ugalketan aitzindari izateagarik eman dizkio Joseba Asiron alkateak Iruñeko zapi gorriak. Han hasi ziren lehen planifikazioak eta abortuak egiten, ultrakatolikoen oposizioarekin.
2018/08/30 - 13:17
Iruñeko Udalak 142 lanpostuko LEPa proposatuko du aurten
Tokiko Gobernu Batzarrak irailaren azken astean onets lezake lan deialdi publiko berria, eta, horrenbestez, deialdia urritik aurrera egin liteke.
2018/08/21 - 10:54
Asiron: 'Gobernuak gaztetxea berriro ez husteko hartu duen erabakia positiboa da'
Maravillas gaztetxeko kideen ustez, "garaipen herrikoia" da erabakia, eta proiektu horren alde lanean aritu diren guztiei esker ona adierazi diete, "bereziki Alde Zaharreko bizilagunei".
2018/08/20 - 22:32
Asiron: 'Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiak pozten nau'
Ez dute zehaztu oraindik Maravillas gaztetxearen berrokupazioaren ondoren erakundeek zer proposatuko duten, baina Asironek adierazi duenez erabaki positiboa izan dela Gobernuak hartutakoa.