Alkatearen eta zinegotzien soldatak jaitsi ditu Iruñeko udalbatzak
Alkatearen eta zinegotzien soldatak jaistea adostu du Iruñeko udalbatzak legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran. Joseba Asiron alkatearen kasuan, jaitsiera % 16koa izango da, eta % 20koa, berriz, hainbat zinegotziren kasuan. Halaber, erabateko edota zatiko arduraldia ez duten zinegotzien asistentzia erregimena ere aldatu dute.
Joseba Asiron alkatea buru izan duen lehendabiziko osoko bilkuran aurrera atera da Alkatetzak soldaten inguruan egin duen proposamena. Dena den, ez da aurrera atera EH Bilduk dieten inguruan proposaturikoa, eta UPNren zuzenketa onartu da, erregionalisten eta sozialisten botoei esker.
Zuzenketa hori aintzat hartuta, erabateko edo zatiko arduraldia ez duten zinegotziek 200 euroko ordaina jasoko dute saio bakoitzeko. EH Bilduk, ostera, gehienez ere 10.000 euroko ordaina jasotzea proposatzen zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
PSN, Zurekin Nafarroa eta EH Bilduri deia egin die Geroa Baiko Koldo Martinezek, akordiora heltzeko
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Garrido: 'Argi dago parte-hartze txikiak kalte egin digula'
Pilar Garridok parte-hartze txikia deitoratu du, bere koalizioari zuzenean eragiten diola argudiatuta.
Andueza: 'Euskadi sozialistagoa da gaur, ezkerrera gehiago begiratzen du'
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
Egibar: 'Argi dago zerbait ez dugula ondo egin'
Joseba Egibarrek EAJk Gipuzkoan lortutako emaitzen balorazioa egin du. Egibarrek adierazi du argi dagoela EAJk zerbait ez duela ondo egin.
EH Bildu alde nabarmenarekin garaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
Otegi: 'Ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da'
EH Bildu nagusitu da udalerri askotan eta Gasteizen indar bozkatuena da 7 zinegotzirekin, duela lau urte baino bat gehiago
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn
Parte-hartzea % 1,19 igo da Nafarroan 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta % 4,84 jaitsi da EAEn.
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.