Joseba Asiron
2016/09/13 - 14:45
German Rodriguezen omenezko monolitoari eraso egin diote
Horretaz gain, hiriko hainbat puntutan Joseba Asiron alkatearen aurkako pintadak agertu dira gaur goizean.
2016/09/02 - 01:50
Asironek esan du familiek bazekitela gorpuak hobitik aterako dituztela
Alkatearen esanetan, bertan hilobiratuta daudenen senideekin hitz egin dute udal ordezkariek, eta "gehientsuenek oniritzia eman diote erabakiari".
2016/09/01 - 15:49
Joseba Asironen aurkako pintadak agertu dira
Mola eta Sanjurjo general golpisten gorpuzkiak Erorien monumentutik ateratzeko erabakia hartu ostean, Iruñeko alkatearen aurkako pintadak agertu dira.
2016/08/31 - 16:49
Mola eta Sanjurjo militarren gorpuzkiak hobitik aterako dituzte
Iruñeko Eroritakoen Momentuan daude bi jeneral kolpisten gorpuzkiak, beste sei militarrenekin batera. Denak hobitik ateratzeko prozesua jarri du martxan Iruñeko Udalak.
2016/07/13 - 15:31
Beste sexu eraso baten ustezko egilea atxilotu dute sanferminetan
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eman du gaur goizaldean izan den erasoaren ustezko egilearen atxiloketaren berri.
2016/07/07 - 16:21
Bost pertsona atxilotu dituzte sexu-eraso batekin zerikusia dutelakoan
Joseba Asiron Iruñeko alkateak atxiloketak baieztatu ditu. Biktima Nafarroako Ospitalean artatu dute. Udalak elkarretaratzea deitu du arratsalderako.
2016/06/01 - 08:52
Sei hautagaitzen artean aukeratuko dute txupina nork bota
Sei hautagaitza onartu ditu Udalak: Peñen Federazioa, Paris 365, Jesus Ilundain Zaragueta 'El Tuli', Oberena Dantza Taldea, Sanferminak Berdintasunean taldea eta Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma.
2016/05/20 - 10:16
AEBrekin lotura Foronda izan behar dela uste dute hiriburuek
Hegoaldeko lau hiriburuetako alkateek hiriburuen arteko “sinergiak indartu” behar direla uste dute, eta bakoitzaren “sendotasunak” aprobetxatu guztien mesederako.
2016/05/16 - 13:12
Berro zinegotziaren 'akats larria' nabarmendu du Asironek
Bere ahizpa buru duen erakunde bati kontratua esleitzeko bozketan parte hartu zuen Aranzadiko Laura Berro zinegotziak.
2016/04/11 - 19:01
Gerra Zibilean fusilatu zituzten 12 gorpu ehortzi dituzte Iruñean
Ekitaldian herri ordezkari ugari izan da, eta Joseba Asiron alkateak kasuak argitzeko ahalegin guztiak egingo dituztela iragarri du.
2016/03/13 - 08:10
Gaixo dauden presoak askatzea eskatu dute EH Bildu eta EAJko alkateek
Donostiako, Errenteriako, Gasteizko eta Iruñeko alkateek eskutitz bat sinatu dute, larriki gaixorik dauden edo 70 urtetik gora dituzten presoak askatzea eskatzeko.
2015/12/01 - 19:57
Iruñeko Udalak Eduardo Inda salatuko du, Asironi 'etarra' deitzeagatik
Komunikabide digital batean argitaratutako artikulu batean, Joseba Asiron alkateari "etarra" deitu zion.
2015/09/21 - 15:49
Biktimak era maltzurrean erabili izana leporatu dio Asironek UPNri
Polemika Iruñeko UPN eta Udalaren artean polizia nazionalak Iruñeko gotorlekuan egin nahi zuen erakusketa bat dela eta. UPNk baimena ez eman izana salatu du berriro.
2015/09/21 - 15:29
Asiron: 'Ez dugu erakusketarik debekatu, ezta zentsuratu ere'
Ziudadelan, Espainiako Poliziak eskatuta, terrorismoaren biktimen inguruko erakusketa egiteko baimena ukatu du Udalak.
2015/09/18 - 20:41
Iruñeko Rodezno Kondearen plazari izena aldatuko diote
Serapio Esparza arkitektoaren izena eramango du. Iruñeko Udala frankistei eskainitako kaleen izenak aldatzen hasi da, “Memoria Historikoaren legea betearaziz”.
2015/09/14 - 20:37
Elkarrekin lan egiteko borondate tinkoa adierazi dute Barkosek eta Asironek
Foru Jauregian hartu du Barkos presidenteak Asiron alkatea. Elkarrekin lan egiteko borondate tinkoa adierazi dute biek. Elkarlana afera askotan egin dezaketela diote.
2015/09/02 - 15:11
Iruñea errefuxiatuak babesteko herrien sarean sartuko da
Joseba Asironek gaur goizean jakitera eman duenez, Iruñeak bat egingo du errefuxiatuak babesteko Ada Colauk proposatutako herrien sarean.
2015/08/17 - 12:24
Asironek dio omenaldietara joango dela, senideak aurka ez badaude
Horrez gain, Asironek adierazi du "zentzugabekeria" litzatekeela Iruñean zezenketak galaraztea, Donostian entzierroa ezartzea bezala.
2015/08/17 - 12:03
'ETAren biktimen omenaldietara joateko asmoa dut'
Joseba Asiron Iruñeako alkateak adierazi duenez, 'biktimen omenaldi guztietara joan beharra dago, familiak eragozpenik jartzen ez duen bitartean'.
2015/07/15 - 18:04
Positibotzat jo dituzte sanferminak zenbait sexu-salaketa egon arren
Ia 1,4 milioi pertsona bertaratu dira sanferminetako ekitaldietara, "normaltasuna" izanik nagusi.