Iruñeko Rodezno Kondearen plazari izena aldatuko diote
Joseba Asiron alkateak jakinarazi duenez, Rodezno Kondearen plazari izena aldatuko diote eta hemendik aurrera Serapio Esparzaren plaza deituko da. Iruñeko Bigarren Zabalgunea diseinatu zuen arkitektoa izan zen Esparza.
Horrez gain, Imaz Anaien kalearen izena ere aldatuko dute eta Julio Arteagaren kalea izango da. Arteagak Lehen Zabalgunea diseinatu zuen.
Aipatu aldaketak Memoria Historiakoaren legea betetzeko egingo dituztela adierazi du Asironek. “Plaza eta kale horrek ez dituzte araudia betetzen eta ez datoz bat XXI. mendean Iruñeak behar duen izendegiarekin”, erantsi du.
“Imaz Anaien kaleari Julian Arteagaren kalea deitzen egoki iruditzen zaigu, berak diseinatu baitzuen Iruñeko Lehen Zabalgunea; aukera ezin hobea da auzo hori diseinatu zuen pertsonari kale bat eskaintzeko”, esan du.
Rodezno Kondearen plazaren kasuan ere, egokiena Bigarren Zabalgunearen egilearen izena (Serapio Esparza) jartzea dela adierazi du. “Rodezno Kondeak eta Imaz anaien historia ezagututa, ezinbestekoa zen aldaketa hauek egitea”, azpimarratu du.
Bestalde, Lezkairu auzoan plaza berri bat eraikiko dute Maravillas Lamberto omentzeko.
“Erabaki adierazgarriak hartzen ari gara. Agerian geratu da udal-gobernu berriak Memoria Historikoaren legea errespetatzeko duen borondatea eta Iruñeko izendegia aldatzeko asmoa”, azpimarratu du.
Ildo horretan, sinbolo frankistak kentzeko asmoa iragarri du. Lehendabiziko urratsak eman dituztela esan du, baina etorkizunean beste pauso garrantzitsu bat emango dutela jakinarazi du: Rodezno Kondearen eraikina beste erabilera batekin mantentzea edo behera botatzea erabakiko dute.
Hala ere, alkateak azaldu du maila horretako erabakia ez dutela egun batetik bestera hartuko, “bitartekoak behar ditugu eta eztabaida sozial baten ondorioa izan behar da azken erabakia”, zehaztu du.
Mola eta Sanjurjo jeneralen hilotzak eta 1936ko gerran hildako beste sei soldadu frankisten gorpuak eraikin horren azpian daudela gogora ekarri du.
“Gorpuzkinak hobitik atera eta haien familien esku utzi nahi ditugu”, esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.