MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mola eta Sanjurjo militarren gorpuzkiak hobitik aterako dituzte

Iruñeko Eroritakoen Momentuan daude bi jeneral kolpisten gorpuzkiak, beste sei militarrenekin batera. Denak hobitik ateratzeko prozesua jarri du martxan Iruñeko Udalak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Iruñeko Erorien Monumentuan dauden zortzi gorpuzkinak aterako dituzte

Nafarroako hiriburuko Eroritakoen Monumentuko kriptan hilobiratuta dauden zortzi pertsonen gorpuzkiak hobitik ateratzeko prozesu administratiboa abian jarri du Iruñeko Udalak; besteak beste, hobitik aterako dira Emilio Mola eta Jose Sanjurjo 1936ko kolpe militarraren protagonista izan ziren jeneralen gorpuzkiak.

Joseba Asiron Iruñeko Alkateak eta Paco Etxeberria auzi-medikuak, EHUko irakasleak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak  eman dute albistea, goizean hedabideen aurrean egin duten agerraldian. Bertan jakinarazi dutenez, azaroaren 16an aterako dituzte gorpuzkiak, eta Etxeberriak zuzenduko du prozesua.

"Duela zenbait hilabete, Udala jarduketa hori egin ahal izateko beharrezko gestioak egiten aritu da, erabateko diskrezio eta errespetuarekin, eta horrekin Oroimen Historikoari buruzko Legea bete nahi dugu, eta, jakina, gure hirian aspaldidanik dagoen aldarrikapen sozial bati erantzun", esan du Asironek. Horren hitzetan,  "hau ez da errebantxismoa, ezta batzuen edo besteen alde egitea, indarrean dagoen legea betetzea da, eta gure historiaren parte batekin justizia egitea, egoera hau ezin baita denboran gehiago luzatu, eta ez baitugu ulertzen zergatik gaur egun arte ez den hilerri hau itxi".

Bi jeneral horien gorpuzkiak eta beste sei militarrenak daude hilobiratuta Eroritakoen Monumentuko kriptan. Denak aterako dituzte.

'Diskrezioa eta errespetua'

Alkateak esan duenez, gorpuzkiak hilobitik ateratzeko, egiaztatzeko eta dokumentatzeko lanak egin eta gero, senitartekoei emango zaizkie, kripta hilerri gisa itxita. "Duela zenbait hilabete, Udala jarduketa hori egin ahal izateko beharrezko gestioak egiten aritu da, erabateko diskrezio eta errespetuarekin, eta horrekin Oroimen Historikoari buruzko Legea bete nahi dugu, eta, jakina, gure hirian aspaldidanik dagoen aldarrikapen sozial bati erantzun", zehaztu du Asironek.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X