Juan Carlos Ia
2022/06/08 - 10:10
Ogasuna Espainiako errege emeritua ikertzen ari da ehizaldietan egindako gastuengatik
Zerga Agentziak informazioa eskatu dio Juan Carlos I.ari, bidaia horiek ordaintzeko erabilitako diruaren jatorria argitu dezan. Bestalde, Espainiako errege emeritua ez da aste honetan Sanxenxora itzuliko.
2022/06/07 - 18:45
EAJk erregearen bortxaezintasuna mugatzeko lege proposamena aurkeztu du
"Ez dago errepublika ala monarkia moduan planteatuta, baizik eta hemen eutsi ezin zaion egoera bat dagoela", esan du Aitor Estebanek proposamenaren aurkezpenean.
2022/05/24 - 11:18
Zarzuelak atea irekita utzi dio Juan Carlos Borboikoari Espainiara bizitzera itzultzeko
Felipe VI.ak Espainiako erregeak aitari ohartarazi dio bere portaerak kalte egiten diola koroari. Bost eguneko bisitaren ondotik, Espainiako errege emeritua Arabiar Emirerri Batuetara itzuli da.
2022/05/23 - 14:23
Juan Carlos I.a semearekin bildu da, lau egun kontuak eman gabe igaro ondoren: "Azalpenak? Zeren inguruan?"
Espainiara itzuli zenetik lau egun igaro diren honetan, modu boluntarioan erbestean egon ostean, errege emeritua Felipe VI.arekin, Sofia erreginarekin eta familiako beste kide batzuekin bildu da Zarzuela Jauregian.
2022/05/23 - 11:18
Espainiako errege emeritua Madrilera bidean da Felipe VI.arekin elkartzeko
Juan Carlos I.a Madrilera bidean da Felipe VI.arekin, Sofia erreginarekin eta familiako beste kide batzuekin elkartzeko. Arratsaldean Abu Dabira itzuliko da.
2022/05/23 - 09:29
Espainiako errege emeritua Zarzuelara itzuliko da gaur, bi urteren ondoren Felipe VI.a erregearekin elkartzeko
Espainiako Errege Etxearen arabera, familia giroko bilera pribatua izango da. Ezustekorik ezean, ez dute adierazpenik egingo.
2022/05/22 - 14:47
Itxaso Atutxa: "Errege emerituaren jarrera ez da batere eredugarria izaten ari"
Abu Dabitik bueltan den Juan Carlos I.aren jarrera kritikatu du EAJren BBBko presidenteak, eta "Justiziatik ihes egin" izana leporatu dio.
2022/05/20 - 22:17
Iritsi zenetik, Juan Carlos I.aren bidaiak zeresan ugari eman du
Estatuko erakundeentzat Borbikoaren itzulera eta ematen ari den irudia deserosoa ari da izaten. Errege-etxea eta Felipe Borboikoak ere, momentuz, aipamenik ez aitari buruz. Antza, astelehenean bilduko dira baina hori ez dago Zarzuelaren agenda publikoan.
2022/05/20 - 20:38
Emerituaren itzulerak Espainiako klase politikoa are gehiago zatitu du
Juan Carlos I.ak Sanxenxoko (Pontevedra) Itsas Kluba bisitatu du ostiral honetan. Emerituaren itzulerak zurrunbilo politikoa eragin du azken egunetan. Gaur ere aldeko eta kontrako adierazpenak bildu ditu.
2022/05/20 - 14:49
Espainiako errege emeritua Sanxenxoko Klub Nautikoan agertu da berriro
Juan Carlos I.a Espainiako erregea Sanxenxoko Errege Klub Nautikora iritsi da, bere lagun eta anfitrioi Pedro Camposekin batera, babes oihuen artean.
2022/05/20 - 11:48
Errege emerituari ezagutu zaizkion kasuen ostean estropada batera joatea ez da onargarria, Unai Sordoren ustez
CCOOko idazkari nagusiaren arabera, "lotsagarria" da kontuan izanda gainera Espainian "milioika pertsona hilabete amaierara" iritsi ezinik daudela.
2022/05/19 - 22:29
Juan Carlos I.a Espainiara itzuli da
Galizian belaontzi estropadetan parte hartzeko itzuli da Juan Carlos I.a, eta lagun duen enpresaburu baten etxean igaroko du asteburua. Astelehenean, semearekin, Felipe VI.a erregearekin, bilduko da Madrilen.
2022/05/19 - 21:38
Juan Carlos I.aren lehenengo irudiak Vigoko aireportuan
Juan Carlos I.a heldu da Galiziara. Errege emeritua Sanxenxon bilduko da kuadrillarekin. Irudietan, Juan Carlosek hegazkinaren eskaileretatik egindako jaitsiera ikus dezakegu.
2022/05/19 - 21:19
Errege emeritua Espainiara itzuli da, alderdi politiko gehienek kritikatuta
Galizian belaontzi estropadetan parte hartzeko itzuli da Juan Carlos I.a, eta lagun duen enpresaburu baten etxean igaroko du asteburua. Astelehenean, semearekin, Felipe VI.a erregearekin, bilduko da Madrilen.
2022/05/19 - 16:18
Alderdi gehienek deitoratu egin dute errege emerituak azalpenik eman ez izana
Juan Carlos I.aren itzulerak erreakzio soka luzea eragin du alderdi eta arduradun politikoen artean. Gehienek azalpenak eskatzen dizkiote.
2022/05/19 - 15:01
Juan Carlos I.a arratsaldean iritsiko da Vigoko aireportura
Errege emeritua Sanxenxoko Klub Nautikoaren ekitaldi batera joango da ostiralean, eta asteburuan litekeena da bela estropadetan parte hartzea. Astelehenean, Felipe VI.arekin bilduko da Madrilen.
2022/05/19 - 14:59
Errege emerituaren bortxaezintasuna berrikustearen alde agertu da EAJ
Andoni Ortuzarrek Konstituzioak erregearentzat jasotzen duen bortxaezintasuna berrikusteko eta "legearen aurkako" jokabideak saihesteko aldaketak egiteko eskatu du.
2022/05/19 - 12:23
Errege emerituak etengabe Justiziari iskin egiten diola eta gizarteari azalpenak zor dizkiola uste du Urkulluk
Halaber, monarkiaren errepublikanizazioa aldarrikatu du bortxaezintasuna ezabatzeko, eta gardentasuna eta zintzotasuna bermatzeko.
2022/05/19 - 12:05
''Monarkiaren errepublikanizazioa'' aldarrikatu du Urkulluk
Errege emerituak Espainiara egingo duen bisitaz galdetuta, Iñigo Urkullu lehendakariak uste du beharrezkoa dela Juan Carlos I.ak gardentasun ariketa bat egitea eta gizartearen aurrean azalpenak ematea.
2022/05/18 - 23:21
Zarzuelak baieztatu du errege emeritua ostegun honetan iritsiko dela Espainiara
Astelehenean semearekin, Felipe VI.arekin, bilduko da Madrilen. 2020ko abuztuan Arabiar Emirerri Batuetara ihes egin zuenetik bere lehen bisita izango da.