Espainiako monarkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diputatuen Kongresuko zerbitzu juridikoek erregearen bortxaezintasuna mugatzea errefusatu dute

Horrela, EAJren lege proposamena atzera botatzea eskatu dute. Konstituzioak ezarritako erregimen juridikoaren aurkakoa dela argudiatu dute letraduek. Hala ere, zerbitzu juridikoen txostena ez da loteslea, eta Kongresuko Mahaiaren eskuetan dago.
Felipe VI.a erregea. Artxiboko argazkia: EFE
Felipe VI.a erregea. Artxiboko argazkia: EFE

Diputatuen Kongresuko letraduek erregearen bortxaezintasuna mugatzeko EAJren lege proposamena atzera bota dute. Konstituzioak ezarritako erregimen juridikoaren aurkakoa dela argudiatu dute.

Kongresuko abokatuek idatzian azaldu dutenez, lege proposamenak "Koroaren funtsezko osagaientzako Konstituzioaren erreserba inbaditzen du, Estatuburuaren bortxaezintasunaren erregimen juridikoaren kontrako araudia garatu nahi duelako".

EAJren proposamenak Kongresuko zerbitzu juridikoekin tupust egin du, Compromisen eta Mas Paisen lege bereziari gertatu bezala. Letraduen txostenaren arabera, "Koroaren funtsezko osagaiak" ezin dira lege proposamen baten bidez arautu. Hau da, aldatu nahi badira, bakarrik Konstituzioaren erreforma baten bitartez egin daiteke.

Zerbitzu juridikoen txostena ez da loteslea, eta Kongresuko Mahaiaren eskuetan dago. Ekimena tramitatu ala ez erabakiko du astearte honetan, bileran.

Nahiz eta PSOEk eta Unidas Podemosek Ganberako gobernu organoan gehiengo izan, Estatuburuaren inguruko gaietan boto ezberdina eman ohi dute; izan ere, sozialistek zerbitzu juridikoekin bat egiten dute, PPrekin eta Vox ultraeskuineko alderdiarekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Global Sumudeko kideen aurka Ertzaintzak izandako jokabidea salatu dute hainbat lagunek Legebiltzarraren atarian

Eusko Legebiltzarrean eguerdian Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Loiuko aireportuan ertzaintzak Global Sumudeko kideen aurka kargatu izanari buruzko azalpenak emango ditu. Hori baino lehen, goizeko 09:00etan hasita, Ertzaintzaren jokabidea gogor salatu Legebiltzar atarian 50 lagun inguruk. Ertzainez inguratuta ari dira egiten protesa Gasteizen; oso haserre daudela esan dute eta ertzaintza egin dute gertatu zen guztiaren errudun.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X