Juan Carlos Ia
2020/09/15 - 12:23
Belgikak atzeratu egin du Valtonycen estradizioari buruzko erabakia
Ganteko Auzitegiak abenduaren 3rako deitu du bista, baina Konstituzionalak Koroari egindako ustezko irainei buruzko erabakia eman arte ezingo dute prozesuarekin aurrera jarraitu.
2020/09/01 - 20:32
Ezker Anitzak eta EPK-k Juan Carlos I.aren aurkako kereila zabaltzea eskatu dute
Espainiako errege emerituaren eta beste zazpi pertsonaren kontra 2018ko abenduan ezarritako kereilaren arabera, 13 delitu egin zituzten.
2020/08/20 - 15:11
Corinna Larsenen arabera, Juan Carlos I.ak "ehunka kontu" izan ditzake
BBC telebista-katean egindako elkarrizketan, Corinna Larsenek salatu du Espainiako zerbitzu sekretuaren jazarpena jasan zuela.
2020/08/19 - 15:08
Giza eskubideen urraketa, Arabiar Emirerri Batuen alde iluna
Munduko herrialde aberatsenetako bat da, baina giza eskubideak urratzen dira behin eta berriro.
2020/08/17 - 20:50
Juan Carlos I.a Arabiar Emirerri Batuetan dago
Espainiako errege emerituak abuztuaren 3an egin zuen ihes eta harrezkero Arabiar Emirerri Batuetan dagoela baieztatu du errege-etxeak.
2020/08/14 - 14:28
Fiskaltzak artxibatu egin ditu Aragones, Rodriguez eta Pontonen aurkako salaketak
Bere adierazpenak kritikaren eta adierazpen-askatasunaren eremuan kokatzen direla uste du Fiskaltzak.
2020/08/10 - 15:32
Mayak uko egin dio borboi-armarriak kentzeari eta monarkiaren rola defendatu du
Iruñeko alkateak adierazi duenez, "errege emerituak egin duena fiskalek eta epaileek baloratu beharko dute".
2020/08/09 - 12:55
Juan Carlos I.a, Abu Dhabiko aireportuan: geldialdia bidaian?
Errege emerituari argazkia atera zioten iragan astelehenean Abu Dhabin, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan, Espainiatik alde egiteko erabakia Felipe VI.ari jakinarazi ondoren.
2020/08/08 - 01:37
Kataluniako Parlamentuak Felipe VI.a eta Espainiako Gobernua gaitzetsi ditu
Errege emeritu Juan Carlos I.aren "ihesaldiagatik" gaitzetsi dituzte. JxCatek, ERCk eta CUPek, alegia, hiru alderdi independentistek, aldeko botoa eman dute.
2020/08/06 - 14:06
Sanchez militanteei zuzendu zaie monarkia eta itun konstituzionala babesteko
Arduradun publiko ororen jokabidea eredugarria izan behar dela azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta, hala izan ezean, eman beharreko azalpenak eman behar direla adierazi du.
2020/08/05 - 22:58
Elkarretaratzeak egin dituzte euskal hiriburuetan monarkiaren aurka
Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian monarkiaren aurkako eta errepublikaren aldeko mobilizazioak egin dituzte.
2020/08/05 - 19:05
Moncloak eta Erregearen Etxeak ez dute argitu non dagoen Juan Carlos Borboikoa
Komunikabide gehienek diotenez, Juan Carlos Borboikoa Dominikar Errepublikan dago, Pepe Fanjul enpresari aberatsaren luxuzko urbanizazio batean.
2020/08/05 - 18:48
Monarkiaren aurkako protestak, Hego Euskal Herrian
“Monarkia kanpora” lelopean bildu dira errepublikaren banderak eta ikurriñak nagusi. EH Bilduk, Ahal duguk, eta Ezker Anitzak babestu dute deialdia, baita ELA eta LAB sindikatuek ere.
2020/08/05 - 17:03
Auzitegi Gorenak uko egin dio errege emerituaren aurka kautelazko neurriak hartzeari
Gorenak baztertu egin du Omniumek eskatutako neurriak hartzea, Juan Carlos Borboikoa ikertua ez dagoelako.
2020/08/05 - 15:14
Carmen Calvo: "Errege emerituak ez dio ezeri ihes egiten, ez du inongo kausarik"
Juan Carlos I.a Espainiatik ateratzea erakundearentzat eta Felipe VI.arentzat "gauza ona" dela esan du Espainiako presidenteordeak.
2020/08/05 - 13:49
Juan Carlos Erregea Unibertsitateak ez du zentroaren izena aldatzeko asmorik
Ikasleen batzar batek hasitako sinadura bilketak babes handia lortu du azken orduetan, errege emerituak Espainiatik alde egitea erabaki duela jakin ostean.
2020/08/04 - 23:51
Juan Carlos I.aren gainbehera 2012an hasi zen
Azken zortzi urteotan, hainbat informaziok kolokan jarri dute Espainiako errege emeritua. 2014an abdikatzea erabaki zuen.
2020/08/04 - 23:41
Juan Carlos I.ak dirua zuritu eta iruzur fiskala egin zuen ikertzen jarraitzen dute
Gakoa bere ukiezintasun juridikoa da; 2014an, abdikatu zuenean, galdu zuen hori.
2020/08/04 - 23:31
Sanchezek "ez daki" non dagoen Juan Carlos I.a
Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, informazio hori errege emerituari ala Errege Etxeari dagokie ematea. Felipe VI.ak Juan Carlos I.aren erabakiaren aurreko jarrera nabarmendu du Sanchezek.
2020/08/04 - 19:19
Sanchezek dio ez dakiela non dagoen Juan Carlos I.a
Espainiako Gobernuko presidenteak defendatu egin du Errege Etxearen erantzuna "egokia" izan dela.