Junts per Catalunya
2024/01/30 - 09:06
Albiste izango dira: Amnistia Legearen lehen bozketa, laborarien protesta eta Tolosako erasoen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/30 - 06:00
Amnistia Legearen gakoak: negoziazioa, onuradunak eta urratsak
2012ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 13ra. Denbora tarte horretan egindako ekintzei eragingo die Amnistia Legeak, onartuz gero. Terrorismo delituei dagokienez, giza eskubideen urraketa larririk egon ez bada, barkatu egingo dira. Onuradunak 382 bat herritar izango direla aurreikusten da.
2024/01/24 - 09:18
Albiste izango dira: Laborarien protesta Baionan, Amnistiaren Legea eta euskal literatura sustatzeko tresna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/23 - 13:20
Amnistia Legean "giza eskubideen urraketa larririk egin ez" duten terrorismo delituak jasotzea adostu dute
Juntsek eta PSOEk azken orduan adostutakoari esker, Tsunami Democraticen aferan zerikusia izan zuten kideak, adibidez, babestuago geldituko dira. Terrorismo delituak arautik kanpo geratuko dira "argi eta garbi eta zuzenean giza eskubideen urraketa larriak eragin badituzte".
2024/01/18 - 12:59
PSOEk eta gobernukideek Amnistiaren Legeari aurkeztutako zuzenketen alde egin du Juntsek
Juntsek eta ERCk, nork bere aldetik, aurkeztutako zuzenketak datorren astean eztabaidatuko dituzte berriro.
2024/01/16 - 21:33
PSOEk eta aliatu batzuek akordioa lortu dute Amnistia Legea blindatzeko, baina Junts aldendu egin da
PSOEk, Sumarrek, ERCk, EH Bilduk eta BNGk 9 zuzenketa adostu dituzte, eta Juntsek testu propioa aurkeztu du.
2024/01/15 - 20:00
Junts alderdiarekin immigrazioari buruz egindako ituna errefusatu du Sumarrek: ''Ezin da berriro errepikatu''
Ernest Urtasun Sumarreko bozeramaileak azpimarratu du ez datozela bat immigrazioaren gaineko eskumenak Kataluniari emateko PSOEk Junts alderdiarekin adostu duen akordioaren "funtsarekin eta moduekin": "Ezin da berriro errepikatu", ohartarazi du.
2024/01/15 - 14:09
Rajoyren agerraldia eskatuko du Juntsek "Katalunia operazioa"-ren ikerketa batzordean
"La Vanguardia"-k eta eldiario.es-ek egindako ikerketa baten arabera, Mariano Rajoyren Gobernuak Poliziaren goi karguak erabili zituen, legez kanpo, alderdi independentistak ikertzeko, eta Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako kanpainak antolatzeko.
2024/01/11 - 17:11
Migrazio alorrean Estatuak dituen "eskuduntza guztiak" Kataluniaren esku uztea jasotzen du akordioak
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak azaldu du lege organiko baten bidez egingo dela eskualdaketa.
2024/01/11 - 09:11
Albiste izango dira: Pelletak euskal kostaldean, Kongresuko bozketen ostekoa eta Korrikaren ibilbidea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/11 - 06:00
Sanchezek legealdiko lehen azterketa gainditu du, Juntsekin ozta-ozta akordioa itxi ostean
Nahiz eta Juntsek Kongresuan eztabaidatu diren hiru dekretuen aurkako botoa iragarri, PSOErekin izandako negoziazioei esker horietako bi desblokeatu dituzte. Hirugarrena, langabezia-sorospena erreformatzen zuena eta Yolanda Diazek proposatua, ez da aurrera atera Podemosen kontrako botoagatik.
2024/01/10 - 20:59
Espainiako Gobernuak omnibus dekretua eta krisiaren aurkako neurriak salbatu ditu osoko bilkura frenetikoan
Hiru bozketa (krisiaren aurkako dekretua, defizit-helburua eta berrorekatze plana) errepikatu egin behar izan dira berdinketa eman delako. Azkenean, Junts abstenitu egin da bozketetan. Kongresuak, aldiz, atzera bota du langabezia-sorospenaren erreforma, Podemosek kontrako botoa eman duelako.
2024/01/10 - 16:19
Langabeziako sorospenaren dekretua bertan behera botako du Podemosek, kontrako botoa berretsi baitu
Podemosek, aldiz, akordioa lortu du PSOErekin, gizarte-ezkutuari buruzko eta Justiziari buruzko beste dekretu bat babesteko.
2024/01/10 - 06:00
Espainiako Gobernuaren hiru dekretuak, Junts eta Podemosen botoen zain
Diputatuen Kongresuak bozketa erabakigarria egingo du asteazken honetan, eta horrek ondorio ekonomikoak izan ditzake. Horregatik, talde politikoek negoziatzen jarraitzen dute.
2024/01/08 - 15:50
Juntsek hiru lege dekretuak erretiratzeko eta adostutakoan aurkezteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Juntsen bozeramaileak berretsi du alderdiko zazpi diputatuek dekretuen aurka bozkatuko duela asteazkenean Diputatuen Kongresuan. PSOEk adierazi du PPrekin eta Junts bezalako taldeekin hitz egingo dutela "azken minutura arte". Sumarrek erantzukizuna" eskatu die Podemosi eta Juntsi.
2024/01/07 - 21:29
Gobernuaren urteko lehen dektretuak bozkatuko ditu Kongresuak asteon, eta Junts, oraingoz, ezezkoan dago
Astezkenean izango da saioa. Besteak beste, pentsioak handitzea, elikagaien BEZa jaistea eta garraiorako laguntzak eta fortuna handien gaineko zergari eustea jasotzen dute dekretuok. PSOEk martxan du negoziazioa, eta ziurtzat jotzen du gehiengoaren babesa. Ikusteko dago Podemosek zer egiten duen.
2024/01/07 - 15:08
Patxi Lopez: ''Ez litzateke ulertuko gobernu aurrerakoia babestu duenak neurri aurrerakoiak ez babestea''
Kongresuko sozialisten bozeramaileak esan du Juntsekin elkarrizketak "etengabeak" direla, hainbat dekretu onartzeko haien babesa lortze aldera, eta azpimarratu du "azken minutura arte" hitz egingo dutela, "dekretuak onartuko direla seguru jakinda, gainera".
2024/01/05 - 14:17
Juntsek ezezko botoa emango dio Sanchezen gobernuak onartutako lehen dekretu ekonomiko sortari
Juntsen ezezkoaren aurrean, hiru errege dekretuak onartzeko PPren abstentzioa beharko du Espainiako Gobernuak asteazkenean Diputatuen Kongresuan egingo den bozketan.
2024/01/03 - 19:05
PPk alderdiak desegiteaz hitz egiten du amnistia legeari egindako zuzenketetan, eta Voxek legez kanpo uzteaz
PPren zuzenketak "independentzia adierazpenak eta legez kanpoko erreferendumak Konstituzioaren desleialtasun" gisa tipifikatzea proposatzen du. Bestalde, Voxek "Espainiaren batasuna eta ordena konstituzionala mehatxatzen duten alderdiak legez kanpo uztea" planteatu du.
2024/01/03 - 14:31
PPk eta Juntsek bilera egin zuten udan Feijooren balizko inbestidura aztertzeko
PSOEk batzarrei buruzko azalpenak eskatu dizkio PPri. Bestalde, PPk bilera egin zela baieztatu du eta Juntsek eskatu zuena "onartzea ezinezkoa" zela esan du.