Espainiako Gobernuak "segurtasun juridikoa" izango duen Amnistia Legea onartzea espero du Juntsekin batera
Juntsek Amnistia Legea Kongresuan ez babestea erabaki ostean, Espainiako Gobernuak bere jarrera aldatzeko eskatu dio Carles Puigdemonten alderdiari. Testua Behe Ganberatik "segurtasun juridiko" osoz ateratzea nahi du Espainiako Exekutiboak. Nolanahi ere, Pedro Sanchezen Gobernuak tarte estua ikusten du adostutakoari aldaketaren bat egiteko.
Espainiako Gobernuko hainbat ministrok, besteak beste, Maria Jose Monterok, Felix Bolañosek, Pilar Alegriak eta Oscar Puentek, Amnistia Legea aurrera ateratzea espero dutela adierazi dute irrati eta telebista bidez egindako hainbat elkarrizketatan. Ministroek ez dute legealdia bukatzeko arriskurik ikusten.
Zentzu horretan, Bolañosek argi hitz egin du Ser irratian: "Legealdia amaitzea ez du talde batek erabakitzen, presidenteak erabakitzen du, eta hiru urte eta erdi iraungo du". Justizia, Presidentetza eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak azpimarratu duenez, "legea oso landuta egon da" hilabeteotan Junts eta beste alderdi batzuekin negoziatzen ibili ondoren, "akatsik gabea" eta "orbangabea" izan dadin, Konstituzioaren eta Europako zuzenbidearen araberakoa izateko. Testuan aldaketaren bat onartuko ote duten galdetuta, Bolañosek esan du "aurreko hilabeteetako zorroztasun berarekin" landu behar dela, eta gaineratu du: "Bermatzen dut onartzen denean akatsik gabekoa izango dela".
Pilar Alegria Gobernuko bozeramailea, ordea, Catalunya Radion, balizko aldaketen aurrean zurrunago azaldu da. Lege organikoaren proposamenaren testua "segurtasun juridiko eta konstituzionalaren ikuspuntutik erabat orbangabea" dela azpimarratu du. Gaineratu duenez, "ziur gaude hori dela azkenean onartu behar den dokumentua". Hala ere, azken hilabeteetan izandako "elkarrizketarekin jarraitzeko" eskatu dio Alegriak Junts alderdiari.
Ildo beretik, Maria Jesus Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak, TVEn egindako elkarrizketa batean, gogoeta egiteko eskatu dio Puigdemonten alderdiari. Gainera, adierazi du beti dagoela "negoziatzeko tartea" eta "gai berriak" sartzeko, baina nabarmendu du osoko bilkurara eraman zuten testuak "berme guztiak" zituela "testu konstituzional bat izateko", eta Juntsek sartu nahi zituen aldaketek "ez zituztela baldintza horiek betetzen". "Amnistiaren edozein testu ez da konstituzionala, Gobernuak sustatu zuena bai. Kongresutik segurtasun juridikoa duen testu bat ateratzea nahi dugu", errepikatu du.
Bestalde, Oscar Puente Garraio ministroak ukatu egin du legealdia airean dagoenik, baina testuingurua "oso konplexua" dela onartu du, eta "Konstituzioa beteko duen eta sendoa izango den" amnistia lege bat aurrera ateratzeko beharra azpimarratu du.
RAC1i egindako adierazpenetan, Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak PSOEri ohartarazi dio "berehala" aplikatuko litzatekeen amnistia lege "integral" bat onartu ezean, inbestidura ituna urratuko lukeela.
Turullek adierazi duenez, PSOErekin egindako ituna Kataluniaren eta Espainiaren arteko "gatazka politikoa konpontzeko" zen: "Oinarria amnistiaren legea zen, eta ez zen jenderik kanpo geratu behar. Oinarri horrek huts egiten badu, gainerakoek ez dute axolarik", esan du.
"Ez zegoen ur biderik, baina mailukadaka ireki dituzte, eta orain blindatu egin behar dugu", adierazi du Turullek.
TV3 telebista kateari egindako adierazpenetan, Miren Nogueras JxCatek Kongresuan duen bozeramaileak esan du "Espainiako Justiziak egiten duen erabilera okerretik" babesteko legea izan behar dela.
"Denok gaude Espainiako buruzagitza judizialaren arbitrariotasun horren eraginpean, eta, horregatik, Gobernuari eskatzen diogu bere agintea erabil dezala onartezinak diren jokabide horien aurrean", ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.