Junts per Catalunya
2024/01/03 - 06:00
PPk eta Voxek osoko zuzenketak jarriko dizkiote asteazken honetan amnistia legeari
CCk eta UPNk zuzenketarik ez jartzea erabaki dute, baina legearen aurka bozkatuko dute. Zuzenketa horien eztabaida eta bozketa datorren astean egingo da.
2023/12/02 - 18:57
Lehen bilera egin dute Genevan PSOEk eta Juntsek, Francisco Galindo Velez salvadortarra egiaztatzaile dutela
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak adierazi du bilera "ondo" joan dela. Topaketaren ostean kaleratutako oharrean, PSOEk eskerrak eman dizkio Galindo Velezi "gatazkaren konponbide politiko eta negoziatua lortzen laguntzeko erakutsitako borondateagatik".
2023/12/01 - 23:42
PSOE eta Junts larunbat honetan bilduko dira aurrenekoz nazioarteko egiaztatzailearekin
Bi alderdietako inork ez ditu bileraren xehetasunak baieztatu nahi izan, baina litekeena da Henry Dunant zentroak, ETAren amaieraren negoziazioetan parte hartu zuen erakunde berak, egiaztatzaile rola betetzea.
2023/11/24 - 17:45
EAJ eta Junts elkarlanean arituko dira Kongresuan, Sanchezek hitzartutako konpromisoak "bete" ditzan
Ohar bateratu batean, bi indar politikoek nabarmendu dute "legealdiaren hasieratik Pedro Sanchezek eta bere Gobernuak Euskadirekin eta Kataluniarekin hartu dituzten konpromisoak betetzeko bidea ezarri behar dela".
2023/11/24 - 14:51
Ortuzar (EAJ) eta Turull (Junts) Bilbon bildu dira Esteban eta Nogueras lagun zituztela
Bi alderdietako buruak eguerdian bildu dira EAJren Bilboko egoitzan. EAJko ordezkari nagusiak Turullekin egin duen hirugarren bilera publikoa izan da.
2023/11/24 - 12:02
''Mesfidantza handia dago Junts eta PSOEren artean'', Turullek onartu duenez
JxCateko idazkari nagusiaren arabera, horregatik eskatu zituzten nazioarteko bitartekari eta egiaztatzaileak. Bestalde, jakinarazi du Andoni Ortuzar EAJren presidenteak bitartekari lanak egin zituela bi alderdietako ordezkariak Bizkaiko baserri batean bildu zitezen; han ezagutu zuen Santos Cerdan.
2023/11/17 - 21:35
EAEko Auzitegi Nagusia PSOE-Junts akordio politikoaren aurka agertu da, 'lawfare'ri erreferentzia egiteagatik
Hala ere, adierazpenak Iñaki Subijana presidentearen boto partikularra izan du, bi alderdi politikoren arteko akordio bati buruzko akordio batek organo horri esleitutako eskumenak gainditzen dituela argudiatuta.
2023/11/17 - 19:48
JxCatek eta EAJk 'Katalunia Operazioari' eta A-17ko atentatuei buruzko ikerketa batzordeak sortzea eskatu dute
Azken legealdiaren amaieran (2023ko martxoaren 28an), 'Katalunia Operazioa'ri buruzko batzorde bat eratu zen dagoeneko, baina bere lana "oso modu mugatuan eta baldintzatuan baino ezin zituen hasi", bi indar politikoek gogorarazi dutenez.
2023/11/17 - 14:50
Independentismoak gehiengo osoa galduko luke Katalunian, Generalitatearen inkesta baten arabera
PSCk irabaziko lituzke bozak, ERCri aurrera hartuta (orain 33na eserleku dituzte). Juntsek behera egingo luke, gutxienez zortzi ordezkari galduta.
2023/11/17 - 14:27
Amnistia legea premiaz tramitatzeko eskaria erregistratu dute Sumar, ERC, Junts, EH Bildu, EAJ eta BNGk
Pedro Sanchezen inbestidura babestu duten alderdi guztiek, Coalicion Canariak salbu, egin diote eskaria Diputatuen Kongresuko Mahaiari.
2023/11/15 - 22:32
Miriam Nogueras: ''Hasieratik legegintzaldia ziurtatu beharrean, akordioz akordio bermatu beharko da''
Miriam Nogueras Junts koalizioko bozeramaileak aurrerapausoak emateko eta akordioa betetzeko beharraz ohartarazi dio Sanchezi; izan ere, aurrera egin ezean, iragarri du Junts alderdiak ez duela babestuko haren Gobernuak aurkezten duen ekimenik.
2023/11/15 - 17:23
Nuñez Feijoo: ''Hau ez zen hautestontzietan bozkatu; ustelkeria politikoa eta umiliazioa da''
Sanchez hautagaiak "bere onura propioa" bilatzen duela azpimarratu du behin eta berriz bere hitzaldian Alderdi Popularreko presidenteak. "Independentismoaren jateko gogoak Sanchezen botere gose aseezinarekin bat egin" duela ziurtatu du.

2023/11/13 - 15:52
Auzitegi Gorenak "botereen banaketa erabat errespetatzea" eskatu du
Berariaz adierazten du "bateraezina dela independentzia judiziala eta Estatuko beste botere batzuek jurisdikzio-lana fiskalizatzea edo gainbegiratzea".
2023/11/13 - 13:11
PSOEren amnistia legea Europako Parlamentuan eztabaidatuko dute datorren astean
Osoko bilkuraren behin betiko agenda ez dute iragarriko ostegunera arte, Europako Ganberako Presidenteen Konferentziaren ostean. Bilera horretan, eztabaida horretarako eguna eta ordua zehaztuko dituzte.
2023/11/12 - 19:38
Juntseko militanteen % 86k berretsi dute PSOErekin egindako akordioa
Parte-hartzea % 67koa izan da, boto-emaileen % 13,3k aurka bozkatu dute eta soilik % 0,01ek eman dute boto zuria.
2023/11/10 - 19:31
Zer hitzartu du Sanchezek talde parlamentario guztiekin, PPrekin eta Voxekin izan ezik?
Gobernuko jarduneko presidenteak beste inbestidura bat bermatzea lortu du, 179 boto lotu baititu, gehiengo absolutua baino hiru gehiago. Hauek dira Sanchezek hartutako konpromiso nagusietako batzuk, PSOEren 121 babesez gain, beste zazpi alderdiren 58 botoak ziurtatzeko.
2023/11/10 - 18:24
Sanchezen inbestidura saioa azaroaren 15ean eta 16an izatea ari dira aztertzen
Behin EAJrekin eta Juntsekin akordioak itxita, azaroaren 15ean eta 16an egin liteke inbestidura saioa. Francina Armengol Kongresuko presidenteari dagokio iragarpena egitea.
2023/11/10 - 13:38
Inbestiduraren astea: 112 egun negoziatzen 179 boto eskuratzeko
Pedro Sanchez PSOEko buruzagiaren inbestidura saioak badu data: asteon izango da, hilaren 15ean eta 16an (asteazken eta osteguna), Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidenteak gaur jakinarazi duenez.
2023/11/10 - 10:00
Istiluak, kargak eta 24 pertsona atxilotuta, amnistiaren akordioaren aurkako protestetan
Zazpigarren egunez jarraian, eta PSOEk eta Juntsek akordioa lortu berritan, 8.000 pertsona bildu dira Ferraz kaleko egoitza sozialistaren aurrean. Liskarrak gorabehera, ez da inor zauritu.
2023/11/10 - 09:52
Gutxienez 15 pertsona atxilotu dituzte amnistia legearen aurkako protestan, desordena publikoa egotzita
8.000 pertsona inguru bildu dira ostegun honetan Ferraz kaleko egoitza sozialistaren inguruan. Duela zazpi egun hasi ziren protestak, eta atzo areagotu egin ziren PSOEk eta Juntsek lortutako akordioarekin bat.