Albiste izango dira: Pelletak euskal kostaldean, Kongresuko bozketen ostekoa eta Korrikaren ibilbidea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pelletak euskal kostaldean: Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, gaur , osteguna, "datu eztabaidaezinak" izango dituzte Arenako hondartzan aurkitutako plastikozko hondakinak "Toconao" ontziaren isurketarenak ote diren jakiteko, eta aukera guztiak "irekita" daudela azpimarratu du. Sailburuak adierazi duenez, laginak Aztin eta Gaikerren aztertzen ari dira, eta Galizian jasotako analisiekin alderatuko dira.
- Kongresuko bozketen ostekoa: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak legealdiko lehen azterketa gainditu du; izan ere, krisiaren aurkako neurri-sortaren eta omnibus dekretu garrantzitsuak aurrera ateratzea lortu du azkenean, Juntsen babesari esker, ozta-ozta akordioa itxi ostean. Hala ere, zenbait bozketa errepikatzea beharrezkoa izan da.
- Korrikaren ibilbidea: Korrikaren 23. edizioa Irundik abiatuko da martxoaren 14an, hamaika egun geroago, martxoaren 24an, Baionan amaitzeko. "Harro Herri" lelopean, Euskal Herriko bazter denak zeharkatuko ditu, urratsez urrats, euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko. Ostegun honetan, ibilbide osoa ezagutaraziko dute antolatzaileek, hau da, herri bakoitzetik zein egunetan igaroko den jakinaraziko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.