DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juntsek ezezko botoa emango dio Sanchezen gobernuak onartutako lehen dekretu ekonomiko sortari

Juntsen ezezkoaren aurrean, hiru errege dekretuak onartzeko PPren abstentzioa beharko du Espainiako Gobernuak asteazkenean Diputatuen Kongresuan egingo den bozketan.
Miriam Nogueras Juntsen Diputatuen Kongresuko bozeramailea
Miriam Nogueras Juntsen Diputatuen Kongresuko bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak bide zaila izango du legegintzaldi osoan dekretuak onartzeko. Gaur-gaurkoz, Juntseko zazpi diputatuek ezezko botoa emango diote Pedro Sanchezen gobernuak onartu duen lehen errege-dekretu sortari. Hiru dekretu dira guztira: inflazioari aurre egiteko neurriak jasotzen dituena, Lan Ministerioaren dekretua eta "omnibus" izenarekin ezagutzen dena. Hori dela eta, garraio publikorako laguntzak, elikagaien eta argindarraren prezio igoerari aurre egiteko neurriak eta pentsioak eguneratzekoak arriskuan egon litezke.

Jordi Turull Juntseko idazkari nagusia eta Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak bilera egin zuten atzo Bartzelonan, eta hitzorduan Kataluniako alderdiko ordezkariak jakinarazi zion ezezko botoa emango dutela asteazkenean Espainiako Diputatuen Kongresuan egingo den bozketan. 

Juntseko iturrien arabera, dekretu sorta horrek amnistia legea arriskuan jarriko luke Europar Batasunari estatu kide bateko legedian esku hartzeko ahalmena emango liokeelako.

Halaber, Generalitatearen hainbat eskumen ere arriskuan egon daitezkeela ohartarazi du.

Hori guztia dela eta, Pedro Sanchezek bere inbestidura babestu zuten alderdi guztien babesa beharko du Diputatuen Kongresuan legeak edota dekretuak onartzeko, baita Juntsena ere, betiere PPk ezetz bozkatzen badu.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X