Junts per Catalunya
2024/05/12 - 12:38
Rodalies zerbitzuaren arazoak, Kataluniako hauteslekuen irekierako gorabehera bakarra
5,7 milioi pertsona daude deituta gaur Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematera. Inkestek Salvador Illaren PSCren garaipena iragarri dute, baina etorkizuna alderdien arteko itunen araberakoa izango da.
2024/05/11 - 23:09
Gerenalitateko presidentegai nagusiek atseden hartzeko probestu dute gogoeta eguna
Puigdemonten absentziak markatutako ohiko "familia-argazkia" atera ondoren, familiekin, lagunekin eta zaletasunez gozatzen eman dute eguna zerrendaburuek, hauteskunde egunerako indarrak biltzeko.
2024/05/11 - 00:57
Kataluniako indar politikoak zalantzatiak, % 40 inguru, erakartzen saiatu dira kanpainaren amaieran
ERC, Junts+, PSC, PPC, Comuns, Vox, CUP, Ciudadanos eta Aliança Catalana indar politikoek azken ekitaldiak egin dituzte igandeko hauteskundeei begira.
2024/05/10 - 12:06
Espainiako buruzagien babesarekin amaituko dute Kataluniako hauteskunde kanpaina
Sanchez eta Abascal Bartzelonara joango dira ostiral honetan, zerrendaburuak babesteko, eta Feijoo, berriz, Bartzelonako L 'Hospitalet de Llobregat udalerrira. Bestalde, Diaz Cornella de Llobregaten (Bartzelona) izango da.
2024/05/10 - 10:04
Albiste izango dira: Kanpaina amaiera Katalunian, E9ko hauteskundeetarako mahaien zozketa eta Gazako egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/08 - 19:11
BOEk Europako hauteskundeetara aurkeztuko diren 39 hautagaitzak argitaratu ditu
Hauteskunde Batzordeak hamabi hauteskunde-koalizio onartu ditu. Horien artean, EAJrena (Coalicion Canariarekin batera), EH Bildurena (Orain Errepublikak, ERC eta BNGrekin batera) eta Sumarrena daude.
2024/05/06 - 16:10
PSCk irabaziko lituzke Kataluniako hauteskundeak, Junts eta ERC ia berdinduta daudelarik, CISen arabera
PSCk lehen postua lortuko luke maiatzaren 12an botoen ehunekoari dagokionez, % 29,8 eta % 33,2 artean eskuratuz. Ondoren, Junts (% 15,4-18,1) eta ERC (% 15,2-17,9) alderdiak oso berdinduta egongo lirateke. Bestalde, Kataluniako herritarren % 39,7k oraindik ez dute erabakita botoa.
2024/04/26 - 09:58
Albiste izango dira: Atzerriko botoen kontaketa, Sanchezen hausnarketa eta MAKUSI, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/26 - 00:34
Puigdemont: ''Ezagutzen dugu Justizia, prentsa patriotikoa; horregatik, negar eginda ateratzen gara etxetik''
Carles Puigdemont JxCat-eko presidentegaiak ere izan du hizpide Espainiako Gobernuko presidentearen erabakia: "Haiek baino hobeto ezagutzen dugu Espainiako Justizia, prentsa patriotikoa, ez digu inork azaldu behar. Ezagutzen ditugunez, negar eginda ateratzen gara etxetik".
2024/04/25 - 23:18
Pedro Sanchezen gutuna, Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasieraren protagonista nagusia
Espainiako gobernuburuak herritarrei bidalitako gutunari egindako aipamenak Kataluniako hautagai guztien hitzaldietan izan dira.
2024/04/25 - 10:01
Albiste izango dira: Sanchezen erabakia, Gernika Combatants for Peace eta kanpaina hasiera Katalunian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/09 - 12:59
Puigdemontek iragarri du politika utziko duela presidente hautatzen ez badute
Juntseko hautagaiaren hitzetan, bere itzulera "ezin da hauteskunde-estrategia baten zerbitzura dagoen ekintza bat izan", ezta "probokazio ekintza bat" ere.
2024/04/08 - 14:47
Gorenak ikertu gisa deklaratzera deitu du Puigdemont 'Tsunami democratic auzia'n
Presidente ohiak bideokonferentziaz eta bere borondatez deklaratuko luke, aurreko otsailean ustezko terrorismo delituengatik irekitako 'Tsunami Democratic auzia'n.
2024/04/06 - 18:50
Carles Puigdemont: "Herrialdeari etorkizun hobea izaten laguntzeko behar denaren aurka borrokatzera gatoz"
Junts+ alderdiko presidentegaiak "Kataluniako nazioarentzat baliagarria" izango den Kataluniako Gobernua defendatu du, "Kataluniako herritarrak herrialde aske batean bizi direla bermatzeko". Alderdiak maiatzaren 12ko hauteskundeetara aurkeztuko dituen zerrendak aurkeztu ditu Elnan.
2024/04/06 - 17:17
Puigdemontek Elnan esan duenez, bera da Estatuari ''planto'' egin diezakiokeen bakarra, Kataluniaren defentsan
JxCat-eko presidentegaiak maiatzaren 12ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du, zerrendetako gainerako kideekin batera, Elnako (Ipar Katalunia) eskola zaharretan larunbat honetan egindako ekitaldian parte hartu duten 2.000 pertsona baino gehiagoren aurrean.
2024/03/21 - 22:11
Puigdemont zerrenda bateratu baten buru izateko prest agertu da, presidente gisa ''itzultzeko''
"Ezingo nioke neure buruari azaldu sei urte eta erdi erbestean presidentetza defendatzen eman ondoren, presidentetza hori itzultzea posible egiteko aukera bat ireki den honetan, erantzukizun horri uko egitea erosotasun pertsonaleko arrazoiengatik", adierazi du Puigdemontek.
2024/03/21 - 20:30
Puigdemontek maiatzaren 12ko hauteskundeetan hautagaia izango dela iragarri du
Puigdemontek azaldu duenez, hauteskundeetara aurkeztuko da, "presidente gisa itzultzea" lortzeko. Generalitateko presidente ohiak zerrenda bateratua osatzea eskaini dio ERCri. "Sei urte geroago, estradizio saiakerek eta indultuekin limurtzeko saiakerek porrot egin dute", adierazi du.
2024/03/19 - 20:17
Kataluniak zerga guztiak biltzea eta Estatuko "orekari" ekarpena egitea proposatu du Generalitateak
Horrela, Katalunia zergen % 9 jasotzetik guztiak biltzera pasako litzateke. Generalitateak urtean 52.000 milioi euroko diru-sarrera potentzialak suposatuko lituzkeela uste du, egungo finantzaketa-ereduaren bikoitza.
2024/03/19 - 18:11
"Eskumenak urratzen dituzten" Etxebizitza Legearen artikuluak kentzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari
PPren ekimenak Vox, Junts eta EAJren babesa izan du Etxebizitza Batzordean, eta ERC abstenitu egin da; PSOEk, Sumarrek, Podemosek eta EH Bilduk, berriz, kontra bozkatu dute.
2024/03/18 - 21:44
Garcia Castellon epaileak 'Tsunami Democratic' terrorismoagatik ikertzen jarraitzea babestu du ANk
Otsailaren 29an Auzitegi Gorenak Puigdemont auzipetu zuen terrorismoa leporatuta, eta ANri bideratu zion forugabeak ikertzeko eskumena. Fiskaltzak auzi guztiak Kataluniako auzitegietara bidaltzea defendatu zuen, terrorismoa baino desordena publikoak izan zirela argudiatu.