Kamala Harris
2024/10/16 - 21:36
Kamala Harris, ibilbide profesionala bideak urratzen egin duen emakumea
Egungo AEBtako presidente-ordea da Alderdi Demokratak Joe Bideni erreleboa hartu eta presidente izendatzeko proposatu duen hautagaia.
2024/10/13 - 12:13
AEBko Presidentetzarako hauteskundeen egutegia: azaroaren 5etik urtarrilaren 20ra
Ameriketako Estatu Batuetako presidentea aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 5ean egingo badira ere, kargu-hartze ekitaldia ez da urtarrilaren 20ra arte egingo.
2024/10/12 - 12:10
Kamala Harrisek "defendatzeko behar duen guztia" agindu dio Israeli
AEBko presidenteorde eta demokraten hautagaiak esan du "beti" lan egingo duela "Israelen eta herri juduaren segurtasuna bermatzeko".
2024/09/12 - 09:44
Albiste izango dira: Hilketa matxista Bilbon, interes tasen jaitsiera, eta fronte hotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 19:59
Trumpek, gutxienez, 30 gezur esan zituen Harrisekin izandako eztabaidan
Baieztapen batzuk oso gogorrak izan ziren, hala nola demokratek haurdunaldiaren bederatzigarren hilabetean abortatzeko aukera ematen dutela ziurtatzea. Analisten arabera, Kamala Harris ere ez zen zuzen ibili Trumpek Depresio Handitik izandako langabezia-tasarik altuena utzi zuela esatean.
2024/09/11 - 18:56
Donald Trump eta Kamala Harris berriro elkartu dira, irailaren 11ko atentatuen biktimen omenaldian
Harrisek eta Trumpek elkarri bostekoa eman diote eta hizketaldi labur bat izan dute, segundo gutxi batzuetakoa. Elkarrizketaren tonua adeitsua izan da eta politikari errepublikanoak "eskerrak" emanez amaitu du hizketaldia.
2024/09/11 - 13:50
Inkesten arabera, Harrisek irabazi du debatea eta bere taldeak bigarren eztabaida bat eskatu du
CNN telebista kateak egindako galdeketa baten arabera, boto-emaileen % 63k uste dute hautagai demokrata hobeto aritu dela. Trumpek, ordea, bere burua jo du irabazletzat eta uzkur agertu da berriz lehiatzeko aukeraz galdetuta.
2024/09/11 - 10:32
Harrisek estu hartu du Trump, akusazio pertsonalez jositako debate batean
Hautagaiek oso bestelako jarrerak agertu dituzte abortuaren, migrazioaren edo kanpo politikaren inguruan. Trump, oldarkor, gezurrak ere bota ditu. Esan duenez, migratzaileek "txakurrak eta katuak jaten dituzte Ohion" eta demokraten politiken ondorioz, jaioberriak "exekutatzen" dituzte.
2024/09/11 - 10:29
Trump vs Harris: Tentsioz betetako eztabaidaren unerik onenak
Kamala Harris AEBko presidenteorde eta hautagai demokratak eta Donald Trump presidentegai errepublikanoak oso bestelako jarrerak agertu dituzte abortuaren, migrazioaren edo kanpo politikaren harira. Trump, oldarkor, gezurrak ere bota ditu.
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 09:37
Donald Trump defentsiban jarri du Kamala Harrisek, eztabaida bizian
Kamala Harris AEBko presidenteorde eta hautagai demokratak eta Donald Trump presidentegai errepublikanoak debate bizia izan dute bart. Aurrez aurrekoa amaitu ostean, errepublikanoak eztabaida irabazi duela adierazi du.
2024/09/10 - 12:28
Donald Trump eta Kamala Harrisen arteko lehen aurrez aurrekoaren gakoak
AEBetako hauteskunde kanpainako debate bakarra izan daiteke gaur Donald Trump presidente ohia eta Kamala Harris egungo presidenteordea aurrez aurre jarriko dituen hitzordua.
2024/09/10 - 12:21
Trump eta Harris, aurrez aurre lehenengoz
AEBeko hauteskunde kanpainako debate bakarra izan daiteke gaur Donald Trump presidente ohia eta Kamala Harris egungo presidenteordea aurrez aurre jarriko dituen hitzordua.
2024/09/10 - 09:56
Albiste izango dira: Harris-Trump debatea, Suizidioa Prebenitzeko Eguna, eta Pradales hiriburuetako alkateekin
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/09 - 11:54
Trump eta Harris aurrez aurre izango dira bihar, hauteskunde kanpainako debate bakar eta erabakigarrian
"The New York Times" egunkariak eta Siena College unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, hautagai errepublikanoak aurrea hartu dio boto asmoan demokratari (% 48 eta % 47, hurrenez hurren). Hala, eztabaida giltzarri izan daiteke zalantzatiak konbentzitzeko.
2024/08/30 - 12:15
Kamala Harrisek bere baloreak eta iritzi aldaketak defendatu ditu hautagai gisa emandako lehen elkarrizketan
CNN katean egin diete elkarrizketa Tim Walz presidente-orderako hautagaiari eta biei. Kaliforniako fiskal nagusia izan zenetik bere posizioak garatzen joan dela onartu du, baina baloreak ez direla aldatu azpimarratu du.
2024/08/23 - 11:43
Kamala Harrisek Etxe Zurirako hautagaitza onartu du: "Guztion presidentea izango naizela hitz ematen dut"
Harrisek historia egin du, presidentegai izatea lortu duen lehen emakume afroamerikarra eta Asia hegoaldeko arbasoak dituen lehen hautagaia delako. "Hauteskundeotan, gure herrialdeak aukera bikaina du zinismoa eta zatiketa eragiten duten gatazkak atzean uzteko", esan du.
2024/08/23 - 11:21
Kamala Harrisek Etxe Zurirako hautagaitza onartu du
Hautagai demokratak estatubatuar guztien alde lan egingo duela ziurtatu du, eta herrialdeak etorkizunean bide berri bat hasteko aukera duela nabarmendu du.
2024/08/23 - 09:46
Albiste izango dira: Kamala Harris hautagai, Venezuelako hauteskundeak eta Mont Blanceko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/22 - 10:01
Tim Waltzek formalki onartu du AEBko presidenteorde izateko demokraten izendapena
"Eskerrik asko Harris presidenteordeari nigan konfiantza jartzeagatik eta kanpaina honetan parte hartzera gonbidatzeagatik. Eta eskerrak Biden presidenteari lau urteko lidergo sendo eta historikoagatik. Nire bizitzako ohorea da AEBko presidenteorde izateko zuen izendapena onartzea ", adierazi du.