Kamala Harris
2024/07/22 - 21:23
Kamala Harrisen lehen ekitaldi ofiziala Etxe Zurirako hautagaitza ofizial egin ondoren
Kamala Harris AEBko presidenteordeak lehen ekitaldi ofizialean parte hartu du, bezperan Etxe Zurirako hautagaitza ofizialdu ostean. Joe Bidenek lau urte hauetan utzitako ondarea goraipatu du bere lehen hitzaldian.
2024/07/21 - 22:45
Begirada guztiak Kamala Harrisengan daude, baina nor da Kamala Harris?
Egungo presidenteorde estatubatuarrak ordezkatuko du, ziurrenik, Joe Biden hautagai demokrata, horrek alderdiko presioen ostean kargua utzi ondotik.
2024/07/21 - 22:27
Joe Bidenek amore eman du, eta ez da hautagai izango
Presioei men eginda, AEBko presidentea ez da aurkeztuko demokraten hautagai gisa datozen hauteskundeetan. Kamala Harris presidenteordearen aldeko botoa eskatu du azaroaren 5eko hauteskundeei begira.
2024/07/19 - 19:51
Nork ordezkatuko luke eta zein izango litzateke Joe Biden ordezkatzeko prozesua?
Primarioen beste prozesu bat hasteko astirik gabe, Etxe Zurirako hautagai berria abuztuaren 19tik 22ra Chicagon egingo den Demokraten Konbentzio Nazionalean aukeratu beharko lukete.
2023/04/25 - 15:27
Bidenek ofizial egin du 2024ko hauteskundeetarako hautagaitza
Hainbat astez espekulatzen egon ostean, AEBtako egungo presidenteak bere bigarren agintaldirako asmoa berretsi du. Hala izatekotan, 82 urterekin ekingo lioke legegintzaldiari.
2021/02/23 - 07:58
Koronabirusak 500.000 pertsona hil ditu Ameriketako Estatu Batuetan
Joe Biden presidenteak eta Kamala Harris presidenteordeak minutu bateko isilunea egin dute hildakoen omenez. Krisi honetatik aterako direla agindu die Bidenek herritarrei.
2020/11/09 - 09:52
Ameriketako Estatu Batuak zentro ezkerrerako bidaian
Aldaketa hori ez da erradikala, ezta bat-batekoa ere izango.
2020/11/09 - 07:36
Bushek Biden zoriondu du, hauteskunde "justuak" irabazteagatik
Donald Trump egungo presidenteak, ostera, bere porrota onartu gabe jarraitzen du.
2020/11/08 - 20:43
Trumpek ez du porrota onartu, baina agintaldiaren azken bi hilabeteak ditu aurretik
Estatu Batuetako presidentea golfean jokatzen ikusi dute. Oraindik ikusteko dago urtarrilaren 20ra arte erabiliko duen estrategia. Bere interes pertsonalak babesten saiatu liteke.
2020/11/08 - 20:22
Bidenen lehentasunak: osasuna, ekonomia, arraza arteko berdintasuna eta klima
Koronabirusaren pandemiari aurre egitea izango da premiazkoena. Izan ere, egunean 120.000 kutsatze baino gehiago izaten ari dira AEBan eta jada 237.000 pertsona hil dira pandemia hasieratik.
2020/11/08 - 15:34
Pandemia, arrazakeria eta klima aldaketari arreta jartzeko eskatu diote Bideni
Pandemia kontrolatzeko, immigrazio politikak aldatzea, arrazakeriari amaiera emateko eta supremazismo zuria salatzeko, klima aldaketaren kontra borrokatzea eta herrialdea batzea eskatu diote Bideni.
2020/11/08 - 15:19
Trumpen Gobernuan nagusi izan zen "zatiketa" atzean uzteko deia egin du Bidenek
Demokratak garaipena ziurtatu ondoren lehen hitzaldia eman du Wilmintongen (Delaware), Kamala Harris presidenteorde hautatuarekin batera.
2020/11/08 - 12:47
Bidenek Trumpen "zatiketa" atzean uzteko eta AEB berriro "batzeko" deia egin du
Joe Biden demokratak, Estatu Batuetako presidente hautatuak, garaipena ziurtatu ondoren lehen hitzaldia eskaini du, Kamala Harris presidenteordearekin batera.
2020/11/08 - 10:55
Munduko buruzagi guztiek zoriondu dute Joe Biden eta aro berria hasteko eskatu
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Bidenekin "lehenbailehen" biltzeko nahia agertu du. Netanyahu, Lopez Obrador eta Ali Jamenei ez dira gainontzeko buruzagiekin lerrokatu.
2020/11/08 - 09:11
Bidenen garaipenarekin "harreman transatlantikoak indartzea" espero du Urkulluk
Zoriondu egin du lehendakariak AEBko presidente hautatu berria. "Euskadiren interesak Estatu Batuetan defendatzeko" lanean jarraituko duela esan du.
2020/11/07 - 21:34
Bidenen jarraitzaileak emaitza ospatzera irten dira kalera
Denak pozik agertu dira hautagai demokratak irabazi duelako eta Trumpek AEBko presidentea izateari utziko diolako. Trumpen jarraitzaileak ere kalera atera dira.
2020/11/07 - 21:33
Bidenen garaipenaren berriak lehendabiziko erreakzioak sortu ditu mundu osoan
Boris Johnsonek merkataritzan, segurtasunean eta kliman Bidenekin elkarlana izatea espero du. Europar Batasuna "elkarte transatlantiko sendo bat adosteko prest" dagoela esan du Charles Michelek.
2020/11/07 - 21:27
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatu dute
Pennsylvanian garaipena eskuratuta, presidente kargua lortu du. Kamela Harris presidenteorde aukeratu dute. Biden eskarmentu handiko politikaria da.
2020/11/07 - 20:41
Joe Bidenek irabazi ditu AEBko hauteskundeak
CNN, CBS eta NBC kateek publiko egin berri dituzten aurreikuspenen arabera, hautagai demokratak eskuratu du Pennsylvania, eta gakoa zen estatu hori Etxe Zurira iristeko.
2020/11/07 - 20:06
Joe Biden, Alderdi Demokrataren aukera zentrista
Lau harmakadaz senatari eta bi agintaldiz Obamaren presidenteorde, Alderdi Demokrataren zentrismoa ordezkatuta heldu da presidentetzara Joe Biden.