aeb-ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidenek ofizial egin du 2024ko hauteskundeetarako hautagaitza

Hainbat astez espekulatzen egon ostean, AEBtako egungo presidenteak bere bigarren agintaldirako asmoa berretsi du. Hala izatekotan, 82 urterekin ekingo lioke legegintzaldiari.

Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak 2024ko hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du gaur, apirilak 25, 80 urterekin, duela aste batzuk bigarren agintaldi batera aurkezteko asmoa zuela aurreratu ostean. "Lana amaitzera goaz", aldarrikatu du.

Bidenek apirilaren 25a aukeratu du bere asmoak ofizial egiteko; izan ere, gaurko egunez, duela lau urte Etxe Zurira eraman zuen hauteskunde-kanpaina abiatu zuen, 2020ko hauteskundeetan Donald Trump (2017-2020) garaitu ostean.

Bidenen hautagaitza iragartzen duen kartelean egungo presidenteordea ageri da, Kamala Harris, Alderdi Demokrataren barruan bere postuari eutsiko baitio. Azkenik, bigarren legegintzaldirako hautatuko balute, 82 urterekin ekingo lioke hurrengo agintaldiari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X