Kanada
2023/01/31 - 10:05
Munduko ekonomia % 2,9 haziko da aurten eta % 3,1 datorren urtean, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak berrikusi ditu. Inflazioari dagokionez, beheranzko joera iragarri du: % 8,8 iaz, % 6,6 aurten eta % 4,3 datorren urtean.
2022/12/25 - 17:04
Arnaitz Fernandezek Ipar Amerika kolpatzen ari den bonba ziklonikoa zertan datzan azaldu du
Bonba zikloniko bat, hitz gutxitan, indarra oso azkar hartzen duen ekaitz bat da. Arnaitz Fernandez EITBko meteorologoak xehetasunez azaldu dizkigu fenomeno meteorologiko honen ezaugarriak eta datozen orduetan nola eboluzionatuko duen kontatu du.
2022/12/25 - 16:41
Asier Mesa hiru aldiz saiatu da AEBtik Euskal Herrira etortzen, baina hegaldiak bertan behera geratu dira
22 hildako, bi milioi etxe argirik gabe eta 200 milioi herritar alerta egoeran daude Ipar Amerikan, hotzaldiagatik. Datozen orduetan egoerak hobera egitea espero bada ere, AEB eta Kanadako leku askotan ez du arnasik ematen denboraleak. Kaosaren erakusle, aireportuak.
2022/12/25 - 09:51
Elliot ekaitz hotzak gutxienez 22 hildako eta argindar mozketak utzi ditu Ipar Amerikan
Ekaitzak Artikoko airea eraman du Estatu Batuetara eta Kanadara. Termometroek nabarmen egin dute behera, eta elurra gogor bota du ekialdean.
2022/12/08 - 15:49
Biodibersitatea sufritzen ari den krisia dute aztergai egunotan, Kanadan egiten ari den COP-15ean
1970az geroztik, basa animalien % 69 desagertu da, eta egun, 8 animaliatik 1 galzorian dago. Ondorioz, 2030erako bioaniztasuna errekuperazio bidean jartzea dute helburu COP-15ean, ekosistemen % 30 babestuta.
2022/12/08 - 13:14
COP15 Biodibertsitatearen gaineko Konferentzia hasi da, espezieen galeraren aurkako akordio baten bila
196 herrialdetako ordezkariak daude bilduta hilaren 19ra arte, Montrealen (Kanada), Biodibertsitate Biologikoaren gaineko NBEren Konferentzian. Adostea proposatzen duten helburuetako bat da 30x30 izenekoa, alegia, 2030erako lur eta ur masetako gutxienez % 30 babestuta egotea.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/09/26 - 09:15
Fiona ekaitzaren eraginez gutxienez bi pertsona hil dira Kanadan
Gainera, ekaitzak dozenaka etxebizitza suntsitu ditu eta milaka pertsona argindarrik gabe geratu dira. Ehunka pertsona desplazatuta daude, ekaitzak hondakinak utzi baititu sakabanatuta.
2022/09/09 - 11:42
Nazioarteak doluminak helarazi ditu Elizabeth II.aren heriotzaren aurrean eta haren garrantzia azpimarratu du
Munduko txoko guztietatik heldu dira dolumin mezuak. Askok eta askok XX. mendeko pertsonaia nagusienetariko baten aro historikoa goraipatu dute.
2022/09/08 - 13:20
Kanadan 10 pertsona hiltzea leporatutako bi susmagarriak hil dira
Polizia Myles eta Damien Sanderson anaien bila ari zen, igandean 10 lagun hil eta 15 zauritu izana egotzi baitzieten. Autopsiek heriotzen arrazoiak zehaztuko dituzte.
2022/09/05 - 14:57
10 pertsona hil eta 15 zauritu dira Kanadan, labanekin egindako erasoetan
Polizia bi susmagarriren bila ari da; 31 urteko Damien Sanderson eta 30 urteko Myles Sanderson. Nazio Indigena Subiranoen Federazioak adierazi du erasoek zerikusia izan dezaketela beren komunitateetan legez kanpoko drogak sartzearekin.
2022/09/05 - 11:53
Gutxienez hamar pertsona hil eta 15 zauritu dira Kanadan, labanekin egindako eraso batean
Poliziaren ustez, biktimetako batzuei nahita eraso diete, eta beste batzuei, berriz, ausaz. Agintariak bi susmagarriren bila ari dira: 31 urteko Damien Sanderson eta 30 urteko Myles Sanderson.
2022/09/02 - 20:46
Errusiar petrolioaren prezioa mugatzea adostu du G7ak
Errusiar jatorriko produktuen itsas bideko garraioa baimentzen duten zerbitzuen debekuaren bitartez ezarriko dute mugaketa.
2022/08/05 - 19:53
Txinak Pelosi zigortu eta AEBrekin lankidetza mekanismoak bertan behera utzi ditu
Honenbestez, bi superpotentzietako armaden arteko konfiantza mekanismoa desagertuko da, Taiwango itsasartean tentsioak gora egin duen unean.
2022/07/27 - 12:52
Frantzisko Aita santuak barkamena eskatu die indigenei kristauek eragindako minagatik
Frantzisko Aita santuak Kanadako Alberta hirian eman duen meza batean, barkamena eskatu die indigenei, kristauek eragindako minagatik. "Duintasunaren urraketak, ez eragindako kaltea, ezin dira ezabatu, eta ez da sekula ezabatu behar sinesdunon lotsa ere".
2022/07/25 - 10:21
Frantzisko aita santuak David Beriain zenak erabiltzen zuen kaskoa jaso du, opari gisa, Kanadara bidean
2021ean Burkina Fason hil egin zuten kazetariaren alargunaren partez jaso du. Aita santuak sei eguneko bidaia izango du Kanadan; horren helburua izango da barkamena eskatzea, indigenek barnetegietan pairatutako abusuengatik.
2022/06/07 - 09:18
Auzitegi Nazionaleko epaileak pasaportea kendu dio 'Villa de Pitanxo' ontziko patroiari
Juan Padin patroiak 15 egunean behin sinatzera joan beharko du epaitegira. Arduragabekeriazko homizidioa leporatzen diote, Ternuako uretan gertatutako 21 marinelen heriotzarengatik. Patroiaren eta horren ilobaren kontakizuna ez dator bat istriputik bizirik irten zen hirugarrenaren bertsioarekin.
2022/06/06 - 16:31
Auzitegi Nazionalean deklaratu dute Villa de Pitanxoren hondoratzetik bizirik atera ziren hiru marinelek
Juan Padin patroiaren eta bere ilobaren arabera, goizalde hartan ontziaren motorra gelditu egin zen eta itsaso txarrak eragin zuen hondoratzea. Samuel Kwesi, hirugarren lekukoaren bertsioa, oso bestelakoa da. Bere hitzetan aparailuak batzeko tresnak izan ziren funtzionatzeari utzi ziotenak.
2022/06/03 - 12:21
Lehendakariak EH Bilduri, prozesu burujabeei buruz: "EB barruan bermatu behar dira"
EH Bilduk aurpegiratu egin do Eskozian edo Quebecen egindako mekanismoak gutxiestea, baina prest agertu da "herri hau nazio gisa eraikitzeko zoru partekatu bat eraikitzeko".
2022/05/27 - 10:42
Armatuta zihoan gazte bat hil du Torontoko Poliziak ikastetxe baten inguruan
Torontoko Poliziak errifle bat zeraman gazte bat tiroz hil du Scarborough auzoan. Barrutiko Eskola Batzordeak jakinarazi duenez, mehatxua dela eta, inguruan dauden lau ikastetxek ateak itxi dituzte.